Boca de Huérgano- Pico de La Rasa
near Boca de Huérgano, Castilla y León (España)
Viewed 319 times, downloaded 14 times
Trail photos
Itinerary description
Elur asko dagoenean soilik egitekoa.
Elur asko dago, eta elurra ari du... arriskurik gabeko itzuli ederra Leóngo paraje ez oso ezagun batean (euskaldunontzat behintzat), Valle de la Reina haranean... bakardadea zer den sumatzeko aproposa. Eta mendiaren ederra!
Elurraren kalitatea gutxitan bezain ona. Hautsa, oso-oso arina. Piztiak ikusteko aukera handia.
Gailurrik ez genuen egiterik izan, eguraldia oso petrala zelako eta elur-plakak antzeman genituelako.
Lehen jaitsiera Cueto de San Martíneko ekialdeko magaletik El Horniello aldera , pago artean, baso sarrian, estua da, teknika eskatzen du. Bestela, arrisku gutxikoa dela esango nuke, elurra egonkor egon ezkero. Kantauriko Mendikatean isats asko dago, sasitza txarra da eskiatzeko, baldin eta ongi estalia ez badago.

Comments (3)
You can add a comment or review this trail
Aupa! zelan ikusten duzu ibilbide hau abenduko zubi honetan egiteko? erreztxoa da?
Kaixo!
Eztakit elurrez zer moduz egongo den, elurra lodi ote dagoen han. Bestela Llánaves aldean normalean askozaz gehiago egon ohi da.
Elur geruza egonkorra bada, ez zait zaila iruditzen ez la Rasara hurbiltzea ez eta igoera-jaitsierak ere. Elaitza zela eta gailurra ez genuen zapaldi, baina bertan zen.
Agian jaitsiera bide beretik igota sinpleagoa.
Eskerrik asko! bai, bigarren egunean Llánaves aldera joateko asmoa dugu gero Poteserantza joateko, baina lehen egunean eguraldi eskasagoa ematen dute eta beheragotik probatzea pentsatzen geunden.