Activity

Posets Estosetik (Erraldoi txuriak 2.)

Download

Trail photos

Photo ofPosets Estosetik (Erraldoi txuriak 2.) Photo ofPosets Estosetik (Erraldoi txuriak 2.) Photo ofPosets Estosetik (Erraldoi txuriak 2.)

Author

Trail stats

Distance
22.33 mi
Elevation gain
8,888 ft
Technical difficulty
Very difficult
Elevation loss
8,888 ft
Max elevation
10,487 ft
TrailRank 
35
Min elevation
3,788 ft
Trail type
Loop
Time
10 hours 58 minutes
Coordinates
10918
Uploaded
December 15, 2016
Recorded
December 2016
Be the first to clap
Share

near Benasque, Aragón (España)

Viewed 1268 times, downloaded 11 times

Trail photos

Photo ofPosets Estosetik (Erraldoi txuriak 2.) Photo ofPosets Estosetik (Erraldoi txuriak 2.) Photo ofPosets Estosetik (Erraldoi txuriak 2.)

Itinerary description

Estoseko bailaratik Posetsera igotzen da Batisielleseko lakuetatik pasatuaz.
Ibilbide luzea da, 1200m inguruan hasten da, eta Posetsek 3369m dauzka, beraz, 2.000mtatik gorako igoera da. Baina gainera Batisielleseko lakuetatik pasatuaz La Planako lepotik Angel Orus alderuntz jeitsi egin behar denez, desnibela gehitzen da. Posets egin ondoren La Pauleko pasabidera iristeko desnibel gehiago metatzen da.
Egunan bukaerarako 2700m positibo egin genituen guk. Halere, Posetsera bizkarrera igotzen lepo bat ez zegoen egoera onean, eta beheragotik pasatu behar izan genuen, 150-200m alperrik eginaz. Ibilbidea ondo eginez gero 2500m positiboko desnibel inguruan egin daiteke

La Paúleko jeitsiera oso ona da: 1200m inguruko jeitsiera zuzena ipar orientazioan.
Beheko partean udako bidea hartu genuen. Adi zati honetan, elurjausi arriskua edo izotza baldin badago arriskutsua izan daiteke.

Informazio guztia pirukeriak blogean:
http://pirukeriak.blogspot.com/2016/12/erraldoi-txuriak-2-posets.html
Erraldoi txurien 2.etapa (Aneto-Perdiguero-Posets)
Lehenego etapa Anetori itzulia: https://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=13678576
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2016/06/erraldoi-txuriak-12-aneto-estasenetik.html

View more external

Waypoints

PictographCar park Altitude 3,803 ft
Photo ofParkina

Parkina

Estoseko bailara haserako parkina

PictographIntersection Altitude 4,648 ft
Photo ofBidegurutzea: Batisielles edo Estoseko aterpetxea

Bidegurutzea: Batisielles edo Estoseko aterpetxea

Zapatillak gorde eta eskiatzeko botak jarri genituen hemen, baina oraindik eskiatzeko ez zegoen elur nahikoa.

PictographMountain pass Altitude 8,296 ft
Photo ofLa Planako lepoa

La Planako lepoa

Eristeko ibonera jeisteko arretaz begiratu, amildegiak gainetik pasatuaz elur hautsa aurkitu daiteke.

PictographLake Altitude 7,362 ft

Eristeko ibona. Igoera hasera

La Planako lepotik parez pare geneukan Posetseko bizkarrerako igoera osoa, eta Eristeko ibonetik zuzenean igotzea erabaki genuen Posetseko bizkarra zeharkatu eta Angel Orusetik doan igoerarekin bat egiteko

PictographRisk Altitude 9,469 ft
Photo ofLepo okerra. Ez da gomendagarria

Lepo okerra. Ez da gomendagarria

Ibon beltza edo Posetseko ibonera igo beharrean, elur solte sakonean bidea zabaltzea ekiditeko zuzenago igotzea erabaki genuen, elur eraldatuan ez hunditzeko. Ondoren goitik zeharkatzea erabaki genuen. Posetseko bizkarra zeharkatzeko aukeratu genuen puntuan elur hautsa zegoen eta ezin izan genuen igaro. Beheko pasora jeitsi ginen hemendik

PictographMountain pass Altitude 8,969 ft

Lepo erosoa

Angel Orusetik Posetsera doan bide normalarekin bat egiten da lepo honetatik. Aurrekoa baino erosoagoa da

PictographWaypoint Altitude 10,228 ft
Photo ofErtzaren hasera

Ertzaren hasera

Eskiak kendu genituen lekua

PictographSummit Altitude 10,476 ft
Photo ofPosetseko tontorra

Posetseko tontorra

PictographMountain pass Altitude 9,437 ft
Photo ofLa Pauleko lepoa

La Pauleko lepoa

1200m inguruko jeitsiera zuzena ipar orientazioan. Beheko partean udako bidea hartu genuen. Adi bide honetan, elurjausi arriskua edo izotza baldin badago arriskutsua izan daiteke. Jorge (lameteoqueviene) eta lagunek guk jeitsitakoa beraiek zuzenean igotzen dute neguan, bide hau gomendagarriagoa da Hemen argazkia http://2.bp.blogspot.com/-4s94T5shpyM/VTPqY39YvfI/AAAAAAABzBc/Td8XDmZ6FWc/s1600/IMG_1137B.jpg http://lameteoqueviene.blogspot.com.es/2015/04/dia-2-alta-ruta-perdiguero-posets-ref.html

PictographMountain hut Altitude 5,713 ft
Photo ofEstoseko aterpetxea

Estoseko aterpetxea

LAP020

Comments

    You can or this trail