← Part of Caminos Cantábricos a Santiago-rako Kantauri Bideak (Lebaniego/Vadiniense/Salvador/Primitivo)

Activity

8.Camino Primitivo Bidea: Tineu-Grandas de Salime

Download

Trail photos

Photo of8.Camino Primitivo Bidea: Tineu-Grandas de Salime Photo of8.Camino Primitivo Bidea: Tineu-Grandas de Salime Photo of8.Camino Primitivo Bidea: Tineu-Grandas de Salime

Author

Trail stats

Distance
42.8 mi
Elevation gain
6,473 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
6,834 ft
Max elevation
3,990 ft
TrailRank 
32
Min elevation
689 ft
Trail type
One Way
Coordinates
2447
Uploaded
July 28, 2022
Recorded
July 2022
Be the first to clap
Share

near Tineo, Asturias (España)

Viewed 51 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo of8.Camino Primitivo Bidea: Tineu-Grandas de Salime Photo of8.Camino Primitivo Bidea: Tineu-Grandas de Salime Photo of8.Camino Primitivo Bidea: Tineu-Grandas de Salime

Itinerary description

2022/07

Etapa hau: Ziklagarria:%98a

Hasiera leundu daiteke Tineu herritik errepidez "Borres" edo "La Mortera"ra arte eginez, errepidea erabat lasaia delako. Gero, erabaki behar da La Pola edo Los Hospitales aldaeren artean. Eguraldi euritsu edo lainotsurekin ez da Los Hospitales aldaera aholkatzen, nahiz eta bidea oso ondo markatuta egon eta gehiena pista zabal batetik den.

Variantes Pola de Allande u Hospitales

Los Hospitales aldaeratik egin dugu. Esan behar da txirrindulaz gehiena ondo egiten dela aldaera hau, aldapa luze bat izan ezik (harri koxkorrez betea) "Hospital de Paradiella" gunetik aurrera, kilometro bat inguruko tarte txarra da. Erne egun beroekin, eta ur nahikoa eraman Los Hospitales aldaeratik urik ez baitago.

El Palo mendatera arte bide ofizialetik egiten dugu, ondoren, mendatea jaisteko errepidez egiten dugu, Primitivo bidea oso txarto dagoelako txirrindulaz egiteko, eta arriskutsua izan daiteke. Dena den errepidea eta bidea gurutzatzen dira pare bat aldiz, beraz berriz lotzeko aukera dago.

Berducedo baino lehen berriz ere bide ofiziala hartu eta "A mesa" herrixkara arte egingo dugu Primitivo Bidetik. "A Mesa"tik urtegira joateko aldiz, errepidetik (AS14) egingo dugu, jaitsiera ofiziala oso txarto dagoelako eta antza, bidea batzuetan itxita egoten da, herrian bertan komentatu digutenagatik. "A mesa"tik urtegira errepidez gozamena da, dena behera, lasaia eta ikuspegi ederrekin.

Primitivo bidea lehen ez zen hain ezaguna, orain aldiz, erromes nahikotxo ibiltzen da, eta oso gomendagarria da, ez bada derrigorrezkoa aterpetxe batzuetan, hauetan erreserba egitea. Beraz, erne ibili.

Bidaiako ETAPAK:

Etapa 01a. Lebaniego: S.Vicente-Cicera, Ofiziala 44km 1200/700m

Etapa 01b. Lebaniego: S.Vicente-Cicera, Alternatiba 45km 1300/800m

Etapa 02. Lebaniego/Vadiniense: Cicera-Fuente Dé 52km 2200/1600m

Etapa 03. Vadiniense: F.Dé-Cistierna 79m 1200/1300m

Etapa 04. Vadiniense/Francés: Cistierna-Leon 67km 160/260m

Etapa 05. Salvador: Leon-Payares 65km 1400/1300m

Etapa 06. Salvador: Pajares-Uvieu 57km 1100/1800m

Etapa 07. Primitivo: Uvieu-Tineu 67km 1800/1400m

Etapa 08. Primitivo: Tineu-Grandas de Salime 69km 2000/2100m

Etapa 09: Grandas-Taramunde 53km 1400/1700m

Etapa 10 Taramunde-Ribadeo 31km 550/800m

Etapen multzoa:

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/caminos-cantabricos-a-santiago-rako-kantauri-bideak-lebaniego-vadiniense-salvador-primitivo-117200830

pepegotera ibiltariarekin eginiko bidaia, track batean:

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-cicloturismo/iparraldeko-santiago-bideetatik-115955237

ZINASTLI erabiltzailearen Bidaia honetan oinarritu naiz gurea diseinatzeko:

Caminos de Santiago Cantábricos (Lebaniego-Vadiniense-San Salvador-Primitivo)

Berak aipatzen dituen leku arantzatsu batzuk saihestu ditugu, batez ere hauek:

Lebaniego bidean: Nansa ibaia (Muñorrodero) eta Canal de los Francos (Cicera), Vadiniense bidean: Beares-San Pelayo-Mogrovejo tartea

Webgune honetan eskaintzen dituzten oholkuak erabili ditugu, etapak ziklagarriagoak bihurtzeko:

http://santuariosdecantabriaenbici.blogspot.com/

Aurrerago tarte txikietan aldaketak egin dira, baina ez oso garrantzitsuak, eta beti ere, bidea oso malkartsuagoa zelako eta alternatiba ondo-ondoan zegoelako.

Primitivo bidea Grandas de Salime udalerrian utziko dugu, Eo eskumaldea zeharkatuz Ribadeo herrira joateko eta handik etxera egiteko, gainera, Ribadeon, Kantauri itsasoko done jakue bidearekin bat egiten dugu

View more external

Comments

    You can or this trail