← Part of GR99: EBRO

Activity

GR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo

Download

Trail photos

Photo ofGR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo Photo ofGR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo Photo ofGR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo

Author

Trail stats

Distance
49.87 mi
Elevation gain
3,209 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
3,914 ft
Max elevation
3,763 ft
TrailRank 
32
Min elevation
2,215 ft
Trail type
One Way
Coordinates
2073
Uploaded
September 21, 2017
Recorded
September 2017
Be the first to clap
Share

near Fontibre, Cantabria (España)

Viewed 120 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofGR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo Photo ofGR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo Photo ofGR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo

Itinerary description

Noiz: 2013 06

Etapa hau: Arazo batzuk tarte, eguna oso berandu hasi ginen, Fontibre herrixkara 10etan heldu ginen, eta 11ak arte ezin abitu. Horrek baldintzatu zuen etapa hau, eta aurrerago, errepidetik kilometro batzuk errepidetik egitera behartu gintuen, ia gauez amaitu baikenuen.

Lehenego kilometroak errazak dira, baina berehala gorantz egingo dugu, lurbideetatik, eta bultzatzen hasiko gara, Peñastrosa ingurura igotzeko, urtegiak handik ikusteko. Ondoren jaitsi eta Bustasur herriraino tarte zailak topatuko ditugu. Gora eta behera ibiliko gara etapa honetan. GRari jarraitzen diogu etengabe, lurpistak eta errepide lasaietatik, baina Barcena de Ebro herrizkan bidea oso txarto dagoela esaten digute, itxita batez ere, eta hurrengo tartean, Cubillo de Ebro herrira arte, errepidez egitea erabaki genuen. Ebrotik aldenduta ibili gara orain arte tarte batzuetan eta errepide lasaiatik, bere alboan jarraitzea erabaki genuen, GRa ibaiaz beste aldetik baitoa, magaletatik. Pizkat aurrerago, Polientes herrian, GRa berriro hartuko dugu, eta bidezidor eder batetik ibiliko gara bere aldamenetik etapa amaierara arte, Orbaneja del Castillo herrian, gaua gainean dugula.

Etapako argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/93622198@N06/sets/72157634416230916/

Bidaia:

GR99 hau GPSik gabe egin genuen, eta zinez, ministerioko seinalizazioa paregabea zen, oso zaila galtzeko alegia. Ministerioko paperezko gidaliburuak eraman genituen badaezpada. Astebetez ibiliko ginela aintzat hartuta, Zaragozan amaiera ipini genuen, hiriburutik etxera itzultzeko erraztasuna zegoelako (Trena, busa).

Orokorrean bideko ikurrei jaramon eginez ez dago galtzerik, baina ahal den guztietan hobe da galdetzea ea bidea zelan dagoen, urtero mendi eta ibaien baldintzat aldakorrak baitira (uholdeak, lurjauziak), eta horrek baldintzatuko gaitu txirrindularekin igarotzea.

Bidaiako argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/93622198@N06/collections/72157645450294745/

Antolatzeko erabilitako informazioa:

https://www.mapa.gob.es/es/desarrollo-rural/temas/caminos-naturales/caminos-naturales/sector-noreste/ebro/default.aspx

Bidaiako Etapak:

GR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo. 80km-980/1200m

GR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne. 71km-1080/1200m

GR99 EBRO: 3.Trespaderne-Haro. 85km-1270/1350m

GR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia. 90km-620/720m

GR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera. 98km-225/315m

GR99 EBRO: 6.Tutera Zaragoza. 106km-115/160m

GR99 EBRO: Plus.Tarazonica Bide Berdea. 51km-300m

Etapak multzoka:

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr99-ebro-30579914


2013an hasi ginen GRak txirrindulaz ezagutzen, GR99-Ebro lehena 2013an. Ondoren, 2015ean, GR113-Tajo eta 2021an GR14-Duero etorri ziren.

Errazena azkena, duda barik, eta osorik txirrindulaz egin dudan bakarra. Ebron nahiz Tajon, hasierako etapak gogorrenak dira , menditsuenak izateagatik eta baita gizakiaren eragina txikien dutenak direlako. Azken bien artean, Tajo da zailena nere ustez, ezagutzeko merezi duten ziklagarriak ez diren tarte gehiago dituelako.

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr99-ebro-30579914

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr113-tajo-30582224

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-cicloturismo/gr14-duero-senda-douro-80155224

View more external

Comments

    You can or this trail