Activity

HONDARRIBITIK PASEOAN

Download

Trail photos

Photo ofHONDARRIBITIK PASEOAN Photo ofHONDARRIBITIK PASEOAN Photo ofHONDARRIBITIK PASEOAN

Author

Trail stats

Distance
11.61 mi
Elevation gain
820 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
820 ft
Max elevation
485 ft
TrailRank 
32
Min elevation
3 ft
Trail type
One Way
Time
one hour 11 minutes
Coordinates
4274
Uploaded
November 17, 2017
Recorded
November 2017
Be the first to clap
Share

near Santa Engrazia, País Vasco (España)

Viewed 70 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofHONDARRIBITIK PASEOAN Photo ofHONDARRIBITIK PASEOAN Photo ofHONDARRIBITIK PASEOAN

Itinerary description

Askorentzat ezezaguna den Hondarribia bat ezagutzeko bide polita.

Puntalea auzotik ateratzen da, zumardira iristean ezkerreruntz hartzen dugu baratze artetik dijoan bidetik eta Amute auzoruntz joko dugu. Amutera iristean, Jaizubiko urmaelak ondoan izango ditugu. Beheko errota izeneko jatetxera aurretik ezkerreruntz ateratzen den bidexka hartuko dugu. Bidexka honek urmaelak erakutsiko dizkigu, bertako landaredia eta animaliak. Ederra benetan. Bidexka hau jaizubiako baseliza eta elkartean bukatzen da.

Eskubira egingo degu eta baserri bidea hartu. Pare bat aldapa pasa ondoren Beheko errotara eramango gaitu eta santiagotxoko baseliz aldera egingo dugu aldapa motz eta gorgor batetik. Baseliza ezkerrean utzita aurreraka jarraitu eta 300 bat metrotara ezkerreruntz doan baserri bidea hartuko dugu. Botika baserrira iritsiko gara. Ezkerretara jo, aldapa gora eta guadalupera doan errepidean aterako gara.

Guadaluperuntz joko dugu errepidetik baina iritsi aurretik, kornutzera dijoan baserri bidea hartuko dugu. Kornutz baserrira eramango gaitu aldapa gora. Inguru horietatik itsasoa eta mendia elkartzen dituen paisaia ederrak aurkituko ditugu.

Aurrera egin eta bideak Beheruntz joko du Higer lurmuturreruntz. Eskubiko aldean Txingudiko badia ikusiko dugu, begiraleku ederra benetan. Lurmuturrera iristean, itsasargia edo farola (arrantzaleek deitzen dioten bezala) agertuko da itsasoari begira. Bertan, nahi izan ezkero, itsasargiaren ondotik azpian dagoen Amuitz uhartea ikustera joan gaitezke, itsaslabarretik doan bide eder batetik. Bista polita da, Lapurdiko eta Akitaniako kostalde guztia ikusiko dugu egun eguzkitsu batean.

Errepidera itzuliko gara, herri alderaka, eta segituan ezkerretara hartuko dugu aldapan behera, KONTUZ!! KONTRAKO NORABIDEA DA!* ( Bidea egin nuenean, herrira jeisteko errepidea itxita zegoen eta hau zen itsasargirako irekita zegoen bide bakarra ). Bide honek Hondarribiako kai berrira eramango gaitu, arrantzaleen kaira. Espigoetik aurrera egingo dugu itsasontzi artean.

Bukatzeko hondartza eta ibaiaren ertzetik hasierako puntura egingo dugu, tartean herri guztia zeharkatzen dugularik.




*Gaur egunean itsasargira doan Higuer kalea irekita dago, 2 noranzko ditu errepideak beraz bertatik jeitsi gaitezke.

Comments

    You can or this trail