OLMEDO-ZAMARRAMALA (SEGOVIA). Guadarramako mendi ingurutik alforjekin (I).
near Olmedo, Castilla y León (España)
Viewed 126 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Segovia eta Ávila aldean alforjekin eginiko hiru eguneko bidai baten lehen etapa.
80 kilometro inguru dituzten hiru zatitan banatuta dago txangoa.
Lehena Lurrez Valladoliden egon arren, Segoviako probintziatik oso gertu dagoen Olmedo herrian hasiko dugu, eta Segoviako hirian amaitu.
Bidean eper bandak ikustea ez da zaila, ez eta untxi edo orkatz izuren bat ere basoan. Hegatxabalak ere bai kantuan han eta hemen.
Pinudi-sail handiak daude Segovian. "Tierra de Pinares" eskualdeko eremua zeharkatuko dugu Olmedotik irten eta laster. "Pino resinero" deitzen diote, erretxina biltzeko erabiltzen dutelako, egurra ustiatzeaz gain. Basoak izan arren, leku zabal eta garbia denez gehienean Gaztelako goi-lautada, egun haizetsuetan merezi du baso hauen babesa bilatzea, horrek kilometro gehixeago egitea badakar ere.
Cocan gaztelua edo herri-sarrerako ate ikusgarriak daude. Bidea erraz egiten da, batez ere mendebaldeko haizearekin!
Bigarren etapara esteka: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-cicloturismo/segovia-zamarramala-avila-guadarramako-mendi-ingurutik-alforjekin-ii-43283931

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments