Activity

Transpirenaika 3: Sant Julià de Lòria - Vielha

Download

Author

Trail stats

Distance
86.78 mi
Elevation gain
8,894 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
8,698 ft
Max elevation
6,816 ft
TrailRank 
21
Min elevation
2,089 ft
Trail type
One Way
Time
9 hours 41 minutes
Coordinates
2781
Uploaded
July 28, 2020
Recorded
July 2020
Be the first to clap
Share

near Sant Julià de Lòria, Sant Julià de Loria (Andorra)

Viewed 334 times, downloaded 3 times

Itinerary description

Aldapa behera hasten da eguna lehendabiziko kmtan. C-14 utzi eta N-260 hartzean trafikoa gutxitu ahala malda gogortzen joango da. Hasieran portzentaia gogorrak agertuko dira, gerora leuntzen joan da ordea. Jaitsiera baten ostean berriz ere malda tentetzen da baina beti ere eramangarria den neurri batean. Mendate luzea den arren zeharkaldiaren amaieran gogoratzen ez den horietako da Cantó-ko gain hau, aparteko zailtasunik ez eta inguruari dagokionez ere aparteko berezitasunik eskaintzen ez duelako. Sorterako jaitsiera erosoa da, zailtasunik gabea, hemen loteria baino hobe indarrak berritzeko zerbait hartzea kukuak oker jotzerik nahi ez baldin bada. Esterri d'Áneu-raino dauden kilometro kopuruak ikusita (30 errekan gora) Sort-en ez bada, jarraian dauden herriren batean zerbait jatea komeni da, baita Esterri bertan ere.
Bonaiguara igotzeko lehenik eta behin herritik atera eta errepide nagusira itzuli behar gara, malda gogorra dago bertan. Ia 20 km dituen mendate honek erdialdean du zatirik gogorrena, zuzen gune amaigabe bat. Altuera hartu ahala paisaia erakargarriagoa bilakatzen da. 5 km faltan iturri bat aurkitzen da, ez izan beldurrik geratu trago bat egin eta gorputza freskatzeko. Hemendik aurrera errepidea bihurritzen da, egindako igoera ikusiz, zoragarria. Bide hau egin genuen egunean jaitsiera asfaltatzen ari ziren beraz, kontuz bili beharko da zulaturik ez izateko zati askotan lurra edo harri txintxorra baitago. Baqueiratik aurrera, asfalto leuna, trafiko gehiago eta asko nekatu gabe Vielhara iristeko aukera dago.

Comments

    You can or this trail