Activity

Lizarraga tuneletik Iruelorrietara 2018-01-12

Download

Trail photos

Photo ofLizarraga tuneletik Iruelorrietara 2018-01-12 Photo ofLizarraga tuneletik Iruelorrietara 2018-01-12 Photo ofLizarraga tuneletik Iruelorrietara 2018-01-12

Author

Trail stats

Distance
7.3 mi
Elevation gain
617 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
617 ft
Max elevation
3,637 ft
TrailRank 
51
Min elevation
3,314 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 33 minutes
Coordinates
1217
Uploaded
January 14, 2018
Recorded
January 2018
Share

near Lizarraga, Navarra (España)

Viewed 684 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofLizarraga tuneletik Iruelorrietara 2018-01-12 Photo ofLizarraga tuneletik Iruelorrietara 2018-01-12 Photo ofLizarraga tuneletik Iruelorrietara 2018-01-12

Itinerary description

Gaurko txangoa ipar eskiekin burututakoa da. Aspaldian ez nituela eskiak paratzen eta kontutan izanik elur geruza mardula dela, hauekin ibilbidetxo bat burutzea erabaki egin dut. Ez ziren baldintza hoberenak eskiatzeko urratsa guztia ireki behar izan dudalako eta zenbait tarteetan sakonegi sartzen nintzela. Honi lainoa eta hotza gehitu behar izan diot, baina betikoa, hobeto kalean hotza eta baldintza kaskarrak, etxean gelditzea baino.

Ibilbidea eta altimetria.



Goizena goiz Lizarragako portura iritsiko naiz. Portua igotzerakoan lainoak dena estali egin du eta bertze aldetik irtetean egoera ez da hobeagoa. Elurra kentzeko makinak ez du ia lekurik utzi aparkatzeko baina iristen aurrenekoa izan naizenez tartetxo batean kotxea uzteko arazorik ez dut izan.

Eskiak paratu eta Urbasa aldera doan pistatik ibiltzea erabakitzen dut. Eguraldia eta elurraren baldintzak ez dira soberan onak eta beraz baso aldera jotzea egokiagoa suertatu zait.

Lizarragako bentatik irten eta eskuin aldetik abiatzen den pista hartu dut. Segituan ate eta langa bat dugu. Atetik igaro naiz, langak elurrik ez zuen eta.





Hasierako aldapa igo eta ondoren haran batetik jarraitzen du bideak. Lastima lainoak ez duela ezer ikusten uzten.

Aurrerago borda batzuetara iritsiko naiz. Bertan elur geruza potentea da eta bordaren atera gerturatzeko eskiekin ia belauna arte sakonera dago.



Haranetik jarraitzen dudan bitartean haizeaz babesturik nagoenez hotz sentsazioa ez da handiegia.






Aurrerago eremu zabalago batetara iritsi eta haizeak gogor jotzen du, baina kasualitatez lainoak momentu batean garbitu eta eguzkia tarteka ikusteko aukera ere izan dut.






Aurrerago bidegurutze bat dugu. Ezker aldetik Artzaintzaren abelbidea jarraitzen du Artaza aldera, baina gaurkoan zuzen jarraitu behar dut San Adriain aldera iristeko.




Artazara joateko bidea.

Aurrerago eta harri multzo batez adierazita, San Adrian mendira eta Adrian deunaren baselizara igotzeko bidegurutzea izango dut. Hortaz pista nagusia utzi eta eskuin aldetik aldapa gorari ekingo diot. Malda ederra du hasierako zatian, baina elurretan gehiegi sartzen naizenez, ez dut arazorik izango zuzenean igotzeko.


GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/01/lizarragako-portutik-san-adrian-eta.html

Waypoints

PictographReligious site Altitude 3,637 ft
Photo ofADRIAN BASELIZA Photo ofADRIAN BASELIZA Photo ofADRIAN BASELIZA

ADRIAN BASELIZA

San Adrian mendiko tontorretik gertu dagoen baseliza eta aterpea. Amildegitik gertu kokaturik dagoena eta Beriain mendia eta Sakana eta Burundaren ikuspegi ederrak eskaintzen ohi dituena

PictographIntersection Altitude 3,352 ft
Photo ofBidegurutze 01 zuzen Photo ofBidegurutze 01 zuzen

Bidegurutze 01 zuzen

Lizarragako bentetatik abiatu eta zuzen doan pista jarraitu behar da

PictographIntersection Altitude 3,503 ft
Photo ofBidegurutze 02 Eskuin Photo ofBidegurutze 02 Eskuin

Bidegurutze 02 Eskuin

Artzaintza naturbidea utziko dugun bidegurutzea. Ezkerretik Artaza aldera jaisten da eta gure kasuan, zuzen Urbasa aldera jarraitu behar dugu.

PictographIntersection Altitude 3,512 ft
Photo ofBidegurutze 03 Eskuin Photo ofBidegurutze 03 Eskuin

Bidegurutze 03 Eskuin

Pista nagusia bertan utziko dugu. Eskuinetik zuzen gorat egin beharra dago San Adrian mendira igotzeko.

PictographIntersection Altitude 3,519 ft
Photo ofBidegurutze 04 Zuzen Photo ofBidegurutze 04 Zuzen Photo ofBidegurutze 04 Zuzen

Bidegurutze 04 Zuzen

San Adrianetik jaistean pista nagusiarekin berriz topo egin eta Urbasa aldera joateko zuzen jarraitu behar da.

PictographWaypoint Altitude 3,392 ft
Photo ofBORDA-KORTA Photo ofBORDA-KORTA

BORDA-KORTA

Olide bizkarraren inguruan borda eta korta pare bat topatuko ditugu. Hauxe pistatik eskuinera dagoen aurrenekoa da.

PictographRuins Altitude 3,535 ft
Photo ofETXOLA Photo ofETXOLA Photo ofETXOLA

ETXOLA

San Adrian menditik jaisten, pistaren eskuinean borda edo etxola batzuen aurriak daude. Etxola txikitxo honek oraindik tente dirau.

PictographSummit Altitude 3,564 ft
Photo ofIRUELORRIETA edo ARZABAL Photo ofIRUELORRIETA edo ARZABAL Photo ofIRUELORRIETA edo ARZABAL

IRUELORRIETA edo ARZABAL

Iruelorrieta mendiko tontorra. Bertan hilarri batean Arzabal izena ageri da. Ikuspegi ederrak izaten ohi duen bertze tontorra da.

PictographWaypoint Altitude 3,339 ft
Photo ofLANGA

LANGA

Pistaren hasieran halako langa eta atetxo bat gainditu beharra dago. Aziendak errepidera irteten ekiditzekoa.

PictographCar park Altitude 3,379 ft
Photo ofLizarragako bentak Photo ofLizarragako bentak

Lizarragako bentak

Lizarragako bentetan aparkaleku txiki bat dago. Errepidearen bertze aldean era aparkatzerik egoten da. Kontuz eskiatzera etortzean akaso aparkalekua garbitu gabe egongo delako eta beraz kotxe oso gutxi aparkatzeko lekua izaten da.

PictographWaypoint Altitude 3,419 ft
Photo ofPORTILLO Photo ofPORTILLO

PORTILLO

Etxarritik igotzen den bide zaharra puntu honetara iristen da.

PictographSummit Altitude 3,636 ft
Photo ofSAN ADRIAN Photo ofSAN ADRIAN Photo ofSAN ADRIAN

SAN ADRIAN

San Adrian mendia. Adrian deunaren baselizatik oso gertu dagoena.

Photo ofTrikuharriak Etxarriko portugaina

Trikuharriak Etxarriko portugaina

Inguru hau trikuharriz beterik dago. Gaurkoan elurrak estaliak dituenez ez dira argazkietan identifikatzerik

Comments

    You can or this trail