Activity

Barakaldo-Muskiz

Download

Trail photos

Photo ofBarakaldo-Muskiz Photo ofBarakaldo-Muskiz Photo ofBarakaldo-Muskiz

Author

Trail stats

Distance
11.33 mi
Elevation gain
705 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
705 ft
Max elevation
397 ft
TrailRank 
41
Min elevation
13 ft
Trail type
One Way
Coordinates
415
Uploaded
January 8, 2015
Share

near Burtzeña, País Vasco (España)

Viewed 1621 times, downloaded 23 times

Trail photos

Photo ofBarakaldo-Muskiz Photo ofBarakaldo-Muskiz Photo ofBarakaldo-Muskiz

Itinerary description

Gure ibilbidearen hasiera Ansio da. Bidegorria jarraituz Barakaldo zeharkatu genuen. Lehenengo zatia errepidez inguraturik zegonen, eta autopista ikusten genuen. Baina geroago natura gehiago ikusten zen eta pasai oso politak ikusten genituen. Gutariko bi bizikletaz egin zuten eta besteak korrika egiten. Barakaldo pasatu ondoren, Sestaora ailegatu ginen, bidegorria jarraituz. Parke handi bat eta futbolezko bi zelai zeharkatu genituen, gutxi gorabehera bizikletaz 15 minutu egin ondoren, Portugaletera ailegatu ginen. Han autopistaren goiko aldean zegoen zubi bat zeharkatu genuen beste aldera pasatzeko eta han bidegorria belarrez inguratuta zegoen. Handik aurrera, autopista eta kotxeak atzean utzi eta natura aldean sartu ginen. Handik pertsona asko paseatzen ari ziren, beste batzuk patinekin eta beste batzuk korrika egiten, baina bakoitzarentzako bidea zegoen, ez ostopatzeko. Bidean zehar zenbait iturri aurkitu dezakezu egarri bazara. Kilometro batzuk egin ondoren, Abanto-Zierbenara ailegatu ginen eta han parketxo moduko bat aurkitu genuen non bizikletak usteko leku bat zegoela, eta han trankiltasunez zerbait jan eta edan genuen banku batzuetan eserita. Asialdi hori eta gero, bidegorritik jarraitu genuen eta naturako paisaiak ikusi ahal izan genituen. Momento batean, dena aldapa behera izan zen, bidea mendi eta zelaiez inguratuta zegoen eta ahuntzak eta behiak ikusi genituen. Bidegorria jarraituz, bi aukera genituen: ezkerrera jo ala aurrera jarraitu, eta aurrera jarraitu genuen. Azkenik, bidegorria jarraituz denbora osoan Muskizeko hondartzara ailegatu ginen.
Bizikletaz ibiltzea, korrika egitea edo ibiltzea gustuko baduzu, hemen aurkezten dizugu ruta luze, nekea eta zoragarri bat. Ruta honetan badaude aldapa gora zein behera eta natura nahiz hiria ikusiko duzu. Ez dauka galketarik, bakarrik bidegorria jarraitu behar duzulako.
Espero dugu ruta hau aukeratzen baduzu zure gustukoa izatea.

Comments

    You can or this trail