Gorbeiari bira, ziklo.
near Areta, País Vasco (España)
Viewed 24 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ruta de Areta a Laudio / Llodio pasando por:
- Bikotz Gane (15.0 km)
- Ermita de Santiago (20.2 km)
- Santa Marina Eliza (41.3 km)
- Parroquia de Nuestra Señora de la Concepción (43.9 km)
- Ermita San Cristobal (48.8 km)
- Ermita De Marixeka (52.4 km)
- Iglesia de San Blas (57.7 km)
- Iglesia de San Miguel (77.3 km)
- Puerto de Altube (82.5 km)
- Ermita San Prudencio (94.3 km)
Araba eta Bizkaiako gailur altuenaren aurpegi guztien ikuspegi ederrak eskeintzeaz gain, Urkiolako mendi ederrenetatik hurbil ibiltzeko aukera eskeini digu ibilbide honek.
Laudion hasita, Bikotzgane, Lamindao eta Dimako portuak igo ditugu lehenengo, Otxandion ura hartzeko geldiunea eginez. Ondoren, Oriolen magaletik, Krutzetako portua igotzeari ekin diogu, jaitsieran Albina eta Urrunagako uren lasaitasunaz gozatuz, Legutiora iristen ginen bitartean.
Kafea eta tortila bazkaldu eta Elosutik Gopegira jarraitu dugu, beste igoera bati aurre eginez, Gorbeiako azken elurrei so. Gopegitik eguneko azken igoeretako bat hasten da, Manurgara daramana. Argazki polita du herri honek hemendik. Ondoren Zarate ondotik igaro eta Murgian azkeneko geldiunea egin dugu.
Itzulera, Altubetik egin dugu, gero "Chozas" deritzoguna igo eta Amurriora jaisteko. Han lagunari agur esan eta Olabezarretik eguneko azkeneko desnibelari aurre egin diot, gero Luiaondo zeharkatu eta Laudiora bueltatzeko. 112km eta metatutako 1988 metro, ño, bira ederra eta bakartia benetan!!

You can add a comment or review this trail
Comments