Activity

Zeberio bira

Download

Trail photos

Photo ofZeberio bira Photo ofZeberio bira Photo ofZeberio bira

Author

Trail stats

Distance
18.87 mi
Elevation gain
2,762 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
2,762 ft
Max elevation
1,798 ft
TrailRank 
33
Min elevation
1,798 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 30 minutes
Coordinates
1333
Uploaded
April 19, 2015
Recorded
March 2015
Be the first to clap
Share

near Zubialde, País Vasco (España)

Viewed 1251 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofZeberio bira Photo ofZeberio bira Photo ofZeberio bira

Itinerary description

Plaza-Uriondo-Mandoia-Sarasola-Ermitabarri

Ibilbide hau aukeratzen dut teknikoki oso erakargarria delako eta bista ezin hobeak ditu egun onean joatekotan

Ibilbideko hasierara joateko Arteatik edo Ugaotik egin dezakegu kotxez
Ibilbidean zehar iturriak edukiko ditugu eta baita ere merendero pare bat aurki ditzakegu upo bailaran eta Sarasolan bokadilo bat edo edozer gauza jateko.

Ibilbidea bukatzerakoan dutxak aurki ditzakegu Zeberioko frontoian baina orretarako giltzak eskatu beharko ditugu aurretik udaletxean. Bazkaltzeko ere aukera izango dugu plazan dagoen tabernan (herriko taberna), menu egokia prezio ekonomikoan baina baita ere bazkaldu dezakegu Saldariango sagardotegian, apur bat garestiagoa da baina kalitatea asko igotzen da gainera bista ezin hobeak edukiko ditugu.


DESKRIBAPENA

Bira borobila zeberioko gailurretatik.

Punturik altuena Mandoia da 638m, gailur hori nahi izatekotan inguratu daiteke. ibilbideak 31km

Ibilbide hau oso egokia da neguan egiteko ez garelako altuera handietara igotzen baina askenean desnibel dezentea hartuko dugu.
Ibilbidea Zeberioko plazatik hasiko da, bertan bukatuko da ibilbidea.
Zeberioko plazatik Ugaorako bidea hartuko dugu errepidetik, gutxi gora bera 3km egin ondoren bide gurutze bat hartuko dugu eskumarantz Uriondo ausora eltzeko, hori izango da ibilbidearen zatirik txarrena. Uriondon gaudela bide gurutze bat egongo da, bertan eskerrera hartuko dugu, azkenengo asfalto metroak izango dira. Todo por unoko pistara heltzen garenean metro batzuk egin ondoren eskerretara hartuko dugu korta bat ikusi arte, bertan kartel bat ikusiko dugu Mandoia izenarekin hor eskumara egingo dugu, denbora luze batez pista printzipala jarraituko dugu Mandoia edo Etxaso kartelas ikusi arte, nahi izatekotan Mandoia mendira igo gaiteke eta gero buelta eman Etxasorako bidea hartzeko. Etxaso bidea hartu eta berehala eskerrera hartuko dugu, bide itxi hori hartuta zuzen jarraituko dugu Argiñano ausorarte, bertan ura hartu dezakegu. Argiñanon baso pista 2 egongo dira gu eskerrekoa hartuko dugu Sarasola portura heldu arte, bertan errepidea zeharkatuz asfaltoa duen igoera gogor bat egongo da, asken aldapa izango da hori. Laureta ausora eltzean eskerretara hartuko dugu Ermitabarrira heldu arte bertan errepidea hartuko dugu Zeberioko plazara jaisteko eta ibilbidea bukatzeko. Zeberioko plazan jan nahi baduzue menu egokiak egongo dira Herrikoan,


Comments

    You can or this trail