Activity

20190330 Zumaia-Getaria-Garatemendi-Artia-Karakas-Zumaia

Download

Author

Trail stats

Distance
8.22 mi
Elevation gain
1,352 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,352 ft
Max elevation
592 ft
TrailRank 
27
Min elevation
-67 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 19 minutes
Coordinates
1069
Uploaded
March 31, 2019
Recorded
March 2019
Be the first to clap
Share

near Aita Mari, País Vasco (España)

Viewed 151 times, downloaded 8 times

Itinerary description

Zumaian hasi eta bukatzen den txangoa, Getarian eguerdi ederra eginaz. Guk Getarian bazkaldu eta hondartzan denbora pasa egin dugu, baina denborak egokitu egin ditut. Oso buelta polita umeekin egiteko.

Zumaian Getariako norantza hartuko dugu eta burnizko zubia pasa ondoren Zuloaga gunera helduko gara. Hau pasa ondoren errepidearen beste aldera pasako gara eta hemen, Gipuzkoako Bira edo GR-121 markatzen duten seinaleak jarraituz, maldan gora aldapa gogorra igotzen hasiko gara. Marka hauek Getariko Askizu auzoaraino jarraituko ditugu, haren sarreran markak eskubira eta guk ezkerrera egingo dugularik.

Askizuko eleizaren ondotik bajatuta, San Prudentzio auzora doan bidexka hartuko dugu maldan behera eta tarte baten errepidetik joan ondoren, auzo hau atzean utziko dugu, gure eskubitan galtzada erromatar baten hasiera ikusi arte. Galtzada hau jarraituz, herrigunean sartuko gara, Gaintza txakolindegiaren ondotik. Hemendik bidea oso erraz jarraitzen da herriguneraino eta hemen portura eta (guk hori egin dugu) Ketarrin bazkaltzera. Bazkal ostean hondartzara etorri gara eta solasaldiaren ondoren hemendik Elkanoren mausoleora igotzen duten eskailerak igoko ditugu. Hemendik berriz ere Gaintza txakolindegira igoko gara, baina hemen ezkerrera hartuko dugu eta berehala eskubira etxe artetik. Laister PR marka zuri-horiak ikusiko ditugu eta jarraitu goraka, Garatemendiraino.
Hemen eskubira hartuta, lasiter zementozko pista bat hartuko dugu eta hau jarraituz aurrera egingo dugu. Laister bidegurutze bat ikusiko dugu, Zumaiarako eskubiko norabidea markatzen duten seinaleekin, baina guk ezkerretik jarraituko dugu pista bukatu arte eta hemen aurrera egin belarrezko pista batetik. Bide hau beheraka joango da, Artia baserriraino eta hemen, eskubira hartuta, GR marka zuri-gorriak jarraituz laister Karakas baserrri-landetxera helduko gara eta hemendik bidea jarraituz zumaiara helduko gara, berriz zuloaga museoaren ondoan.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 12 ft

Irteera-Zumaia

PictographWaypoint Altitude 10 ft

Burnizko zubia

PictographWaypoint Altitude 24 ft

Espacio Zuloaga

PictographWaypoint Altitude 431 ft

Markak utzi

PictographWaypoint Altitude 364 ft

Askizu

PictographWaypoint Altitude 221 ft

Errepidea

PictographWaypoint Altitude 213 ft

Galtzada-eskubira

PictographWaypoint Altitude 212 ft

Kalea

PictographWaypoint Altitude 132 ft

Errepidea gurutzatu

PictographWaypoint Altitude 90 ft

Eleiza Erromatar aztrnak

PictographWaypoint Altitude 15 ft

Ketarri jatetxea

PictographWaypoint Altitude 18 ft

Hondartza

PictographWaypoint Altitude 94 ft

Eskailerak gora

PictographWaypoint Altitude 214 ft

Ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 208 ft

Etxeartea

PictographWaypoint Altitude 195 ft

PR Markak

PictographWaypoint Altitude 402 ft

Ezkerretik

PictographWaypoint Altitude 664 ft

Garategaina eskubira

PictographWaypoint Altitude 580 ft

Ezkerretik

PictographWaypoint Altitude 615 ft

Pista utzi - aurrera

PictographWaypoint Altitude 284 ft

Artia baserria

PictographWaypoint Altitude 131 ft

Karakas

PictographWaypoint Altitude 6 ft

Kirol-portua

Comments

    You can or this trail