Activity

20200221 Zumaia Karakas GR121 Garategaina Getaria Askizu Zumaia

Download

Author

Trail stats

Distance
8.41 mi
Elevation gain
1,030 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,030 ft
Max elevation
627 ft
TrailRank 
21
Min elevation
-47 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours one minute
Coordinates
3021
Uploaded
February 23, 2020
Recorded
February 2020
Be the first to clap
Share

near Jadarre, País Vasco (España)

Viewed 74 times, downloaded 0 times

Itinerary description

Zumaiako polikiroldegian hasi eta bukatzen den goiz buelta polita, jarraitzeko arazorik ez daukana.
Polikiroldegian hasi eta Santiago hondartzarantz abiatuko gara (guk Gernika pasealekua hartu dugu, baina zuzen joan daiteke). Zuloaga espazioa pasatuta, bidea gurutzatu eta Karakas Nekazalturismora eramango gaituen bidea hartuko dugu (eskubira; gero ezkerreko aldapatik bueltatuko gara). Baserri hau pasa ondoren asfaltoa utziko dugu eta gorantz hartuko dugu mendiko pistatik. Eskubitan Golf-ean praktikatzeko zelaitxo bat ikusiko dugu eta hau bukatzean, aurreran hezia ikusten dugunean, ezkerrera gora egingo dugu, pista jarraituz. Mahastiak pasatuta, aldapa bukatzean Zumaia eta Zarautz lotzen dituen mendibidearekin (GR-121 etapa) elkartuko gara.
Bide hau laister porlanezko pista batekin elkartuko da, baina porlanatik ehun metro egin baino lehen ezkerrera hartuko dugu, GR marka zuri-gorriak jarraituz. Beste 200 bat metro eginda, Garatemendi tontortxoaren goiko aldera helduko gara eta hemen bidegurutze bat hartuko dugu ezkerrera, maldan behera.
Laister Getariako herrira helduko gara, baina hemen 100 metro baino ez dugu egingo, laister ezkerrera jo eta Askizu aldera doan harrizko galtzada hartuko bai dugu.
Errepidera heltzen garenean, ezkerrera joko dugu, Askizu auzorantz eta San Prudentzio auzoko bidegurutzea pasa ondoren apur bat behera egingo dugu eta laister Askizurantz zuzenean igotzen den bide bat hartuko dugu ezkerrera.
Askizu auzoan ezkerrera hartu eta laister GR121 bidea berriz ikusiko dugu, baina oraingoan eskubira joko dugu, Zumaia aldera. Denbora laburrean Zuloaga espazioan egongo gara berriz, aurretik esan dugun bidegurutzean.
Guk hemen hondartzara jo dugu eskubitik, bertako bi itxasargi txikietatik pasatuz eta gure txangoa apur bat luzatuz. Bertatik lasai-lasai polikiroldegira joan daiteke.
Esan bezala, zailtasunik gabeko txangoa, polita eta jarraiterraza.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 12 ft

Irteera GKN Zumaia

PictographWaypoint Altitude 16 ft

Aitzuri Frontoia

PictographWaypoint Altitude 11 ft

Correos

PictographWaypoint Altitude 2 ft

Itxas-kiroldegia eskailerak

PictographWaypoint Altitude 22 ft

Bidea gurutzatu

PictographWaypoint Altitude 151 ft

Karakas nekazalturismoa

PictographWaypoint Altitude 260 ft

Ezkerrera goraa

PictographWaypoint Altitude 594 ft

GR-121

PictographWaypoint Altitude 582 ft

Asfaltoa ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 587 ft

Ezkerrera utzi asfaltoa

PictographWaypoint Altitude 667 ft

Gratemendi ezkerrera behera

PictographWaypoint Altitude 227 ft

Getaria Ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 235 ft

Galtzada ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 215 ft

Errepidea

PictographWaypoint Altitude 215 ft

Ezkerrera bidea

PictographWaypoint Altitude 375 ft

Askizu ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 396 ft

Eskubira GR121

PictographWaypoint Altitude 27 ft

Eskubira hondartzara

Comments

    You can or this trail