Activity

2021-11-01 Bortal

Download

Author

Trail stats

Distance
10.92 mi
Elevation gain
2,657 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,657 ft
Max elevation
3,067 ft
TrailRank 
21
Min elevation
993 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 48 minutes
Coordinates
849
Uploaded
August 23, 2023
Recorded
November 2021
Be the first to clap
Share

near Astobitza, País Vasco (España)

Viewed 9 times, downloaded 0 times

Itinerary description

Bortal izeneko aldea Gorbeiako Parke Naturalean dago eta erreserba integral gisa izendatuta dago, ingurune natural batean ezar daitekeen babes-figurarik handiena. Gorbeialdean bi erreserba integral daude, biak Altubeko basoaren bihotzean: bata Peña Iñurbe da eta, bestea, gaur ezagutu dugun Bortaleko sakan hau. Eremu horietan, gizakiaren esku-hartzea eten egin da, eta, beraz, denborarekin, soilik modu naturalean eboluzionatuko dutela espero daiteke. Ehiza, arrantza, eraikuntza edo kanpaldi librea ere ez dago baimenduta.

Ziorragatik abiaturik, errepidea zeharkatu eta Intxustapera doan pista hartu dugu. Lehenengo bidegurutzean, behera doan bidea hartu eta Errekabasterra baserrira iritsi gara, berehala Bortal errekaren sakanean sartzeko. Bortal hitzak gurbitza esan nahi du, eta hainbat ale ikusiko ditugu ibilbidearen lehen zati honetan.

Igoerari ekin diogu, batzuetan nahiko aldapatsua izan dena, eta bideak mendilerrora eraman gaitu. Orain haritz ederren artean ibili gara, Amediano kota xumearen gailurreraino. Aurrera jarraitu, altuera hartu eta hemendik aurrera erabateko protagonismoa hartu duen pagadian sartu gara. Ekarri dugun bidetik pixkat desbideratu, eta Haginamendira iritsi gara. Han pagoak baino ez daude, hagin arrastorik gabe.

Burbonarantz jarraitu dugu, lehenengo erdiko kota eta gero mendebaldekoa. Azken horretatik Andotoletarainoko tartea oso ederra izan da, pagoen artean ibili gara, bakardadean, ageriko biderik gabe, gure oinek orbelaren gainean sortu duten soinua lagun.

Andotoletan ez dago buzoirik, bai, ordea, lubaki arrastoak. Hemendik Ziorragara jaistea besterik ez zaigu geratzen. Mendikat-ek adierazten du bidetik oso gertu Altubeko kota txikia dagoela. Hurbildu gara, baina zinez ez du merezi, bidea ezeroso samarra da, sasien eta iratze handien artean.

Kotxerainoko azken zatia baso-lanek hondatutako pistetatik egin dugu, interesik gabeko jaitsiera.

Ibilaldi ederra, Gorbeialde ezezagunenean barrena.

Waypoints

PictographSummit Altitude 2,204 ft

Amediano

PictographSummit Altitude 2,958 ft

Haginamendi

PictographSummit Altitude 3,050 ft

Burbona

PictographSummit Altitude 3,066 ft

Burbona Occ.

PictographSummit Altitude 2,582 ft

Andotoleta

PictographSummit Altitude 2,257 ft

Altube

Comments

    You can or this trail