Activity

20210416 Zubialde-Iroita-StaKruz-Meaga-Abeta-Azu-GarateBas-Artia-Oikia-Etxabe-Zubialde

Download

Author

Trail stats

Distance
8.56 mi
Elevation gain
1,637 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,637 ft
Max elevation
1,112 ft
TrailRank 
24 5
Min elevation
18 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 58 minutes
Coordinates
2799
Uploaded
April 16, 2021
Recorded
April 2021
  • Rating

  •   5 1 review
Be the first to clap
1 comment
Share

near Zubialdea, País Vasco (España)

Viewed 41 times, downloaded 5 times

Itinerary description

Aizarnazabaleko Zubialde auzoan hasi eta bukatzen den txangoa, Aizarnazabal, Getaria eta Zumaiako lurrak zapalduz. Mendibideak, nekazal pistak, porlanezko (zementuzko) pistak eta asfaltoa, denak probatzeko aukera ematean du buelta honek. Ez dago inola markatuta, baina bide garbiak dira eta ez dauka jarraitzeko inolako zaitasunik.
Zubialde Auzoan mendi aldera bidea gurutzatuz, Xiete taberna izan zenaren parean dagoen etxe albotik Indamendira zuzen igotzen den mendibidea hartuko dugu; kilometro bat mendian gora egingo dugu, kupidarik gabeko malda igoaz, Indamendiren magala alde batetik bestera zeharkatzen duen pista batera heldu arte. Pista hau ezkerrera jarraituko dugu eta hirugarren kilometrora heltzen gaudenean bidegurutze bat aurkituko dugu, Indamendira igotzeko bidea, Elkanora eraman genitzaken bidea edo, guk hartu dugun bezala, ezkerretik Santa Krutz baselizara. Baseliza ondoan dagoen sahiesbidea hartuz apur bat aurrerago elkartuko gara asfaltoarekin eta errepide hau jarraituz Meaga-ko gainera helduko gara (Hostala bertan).
Bidea gurutzatuz, Garate gainera doan errepidea jarraituko dugu beste kilometro bat eta eskubirako errebuelta itxi-itxi batean Abeta, Abeta-Berri eta beste Landetxe pare batera doan ezkerrerako bidea hartuko dugu.
Abeta-Berri aurrean daukagula eskubitik doan bidea hartu (landetxearen kartela) jarraitu Azu baserriaren ondoraino; hemen eskubitik Garate baserrira doan zementuzko bidea hartuko dugu, asfaltoa utziz. Tartetxo txiki batean Gipuzkoako bira den GR-121 ibilbidearekin bat egingo dugu (marka zuri-gorriak), baina berehala harek eskubira joko du Zumaia aldera eta guk, esan bezala, Garate baserrirako ezkerretik hartuko dugu. Bide hau jarraituko dugu Garate baserritik hurbil egon arte. Nahiz eta ez ikusi, haren langara heltzen garenean zementozko pista utziko dugu eta aurrera maldan behera doan mendi bide (hasieran) eta pista zabal (aurrerago) bat jarraituko dugu, Artia (Arteaga) baserrira heldu arte. Honen aurrean erraz ikusiko dugu beherako bidea hartzen duen bidezidor bat, oraingoan marka zuri-horiekin. Trenbiearen azpitik pasatuta, laister Oikia auzoko zubira helduko gara. Urola ibaia hemendik zeharkatuz aldapan gora joango gara eta autopistaren gainetik igarota laister helduko gara auzoaren muinera. Hemen tabernatxo bat dago, freskagarri bat edan eta pintxo bat jateko leku ederra.
Freskatu ondoren, taberna eta eskola zaharraren artean dagoen bidea hartuz aurrera joango gara, eskola berriaren paretik pasa eta auzotik irtengo dugu, aldapatxo bat igoaz.
Lehenengo aldapatxo hau bukatzen denean, auzotik 200-300 metro eskaxera, berriz bidea utziko dugu eta ezkerrera hartzen duen pistatxo bat hartuko dugu; pista hau jarraituz errekatxo bat igaro eta konposta lantzen den lantegi bat pasatuz (prestatu sudurrak), laister berriz ere asfaltoan egongo gara. Asfaltora irten garen bidegurutzean ezkerrera hartuz jada Aizarnazabalekoa den Etxabe auzora jaitsiko gara eta hemendik, berriz ere Urola ibaia zeharkatuz, errepidearen paretik doan bidegorri laburra segi eta Aizarnazabaleko papelera pasatuz laister helduko gara Zubialde Auzora, txangoaren irteera eta bukaera lekua.
Pauso bizian baina inolako errekorrik egiteko asmorik gabe eta Oikian kafetxo bat hartuta 3 ordutan egin dut nik buelta. Esan bezala, ez dago markarik baina dena asko erabilitako bideetatik egiten da, beraz erraza da track-a jarraitzea. Euria egingo balu hasierako zatia nahiko lokazten da. Alternatiba bezala Zubialdetik Saiatz auzora asaltozko bidetik igo, Sarasola Zahar baserri-landetxeraino joan eta hemendik mendibidetik Narbazta baserrira jo. Baserri hau Aizarnazabalen lurren muturrean dago eta bertarako bideak Meaga eta Santa Krutz baseliza elkartzen dituen errepidearekin bat egiten du.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 126 ft

Zubialde Hasi eta bukatu

PictographWaypoint Altitude 129 ft

Mendian gora

PictographWaypoint Altitude 885 ft

Pista ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 957 ft

Bidegurutzea ezk

PictographWaypoint Altitude 820 ft

Santa Krutz Ermita

PictographWaypoint Altitude 705 ft

Errepidea

PictographWaypoint Altitude 436 ft

Meaga

PictographWaypoint Altitude 686 ft

Abeta-ko bidea

PictographWaypoint Altitude 611 ft

Abeta esk

PictographWaypoint Altitude 579 ft

Azu esk

PictographWaypoint Altitude 572 ft

UtziGR121-Ezk

PictographWaypoint Altitude 650 ft

Garate-mendibidea

PictographWaypoint Altitude 276 ft

Artea-behera

PictographWaypoint Altitude 37 ft

Oikiako Zubia

PictographWaypoint Altitude 137 ft

Oikia-Txortena

PictographWaypoint Altitude 255 ft

Ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 229 ft

Asfaltoa-ezk

PictographWaypoint Altitude 31 ft

Etxabeko zubia

Comments  (1)

You can or this trail