20210423 Aizarnazabal Iraeta Endoia Sastarrain Zestoa Iraeta Aizarnazabal
near Aizarnazabal, País Vasco (España)
Viewed 125 times, downloaded 2 times
Itinerary description
Aizarnazabalen hasi eta bukatzen den txangoa. Herritik irten eta hilerria eta Amilibia baserria pasa ondoren hasten den bidegorria jarraituko dugu, Zestoako Iraeta auzoraino. Auzo honetan urola ibaiaren gainetik pasatuta, errepidea jarraituko dugu Arroa Goia auzora joateko.
Arroa Goian Endoiarako bidea markatuko diguten marka zuri-urdinak jarraituko ditugu, asfaltoa laister utziz eta mendibidea jarraituz maldan gora.
Endoia auzora Bisubide baserriaren ondotik helduko gara. Bertan errepidea hartuko dugu eskubitara, Lakiola baserriaren parerarte (ggb 400 metro). Hemen ezkerrera hartuko dugu porlanezko (zementuzko) pista bat, Txankarta baserrira doana.
Txankarta baserrian eskubira hartuko dugu eta mendibidean sartuko gara, mendiko pistan. Hemendik aurrera pinuak botatzeko eginiko pistak baserriko pistakin nahasten dira, beraz komenigarria da Track-a jarraitzea. Mendian behera eginaz Sastarrain baserri-eskolako zalditokira helduko gara. Hemen bidean behera egingo dugu eta laister Sastarrain bertara helduko gara. Hortik asfaltozko bidea jarraituko dugu zestoaraino.
Zestoara Lili jauregiaren parean helduko gara. Hemen aldapatxo txiki bat igota trenbide zaharrera igoko gara eta hau ezkerrera hartuz Zestoako geltoki zaharra pasako dugu eta berriz Urola ibaiaren gainetik pasatuz bidegorria hartuko dugu, Iraetaraino.
Iraetan etorreran ekarri dugun bidearekin bat egingo dugu eta beraz ez daukagu galtzerik Aizarnazabaleraino.
Txango polita eta jarraitzeko erraza.
IBP_Index: 61 (https://www.ibpindex.com/ibpindex/ibp_analisis_completo.php?REF=38283566184616&LAN=es&MOD=HKG)
Ayvri.com: https://ayvri.com/scene/dk3zpve65x/cknu6vepk00003l6nimmynlpp

Waypoints
Waypoint
175 ft
Bidea
Waypoint
89 ft
IraetakoZubia
Waypoint
118 ft
Zubira
Waypoint
123 ft
Aurrera
Waypoint
234 ft
Eskailerak Eskubira
Waypoint
299 ft
Ezkerrera
Waypoint
427 ft
AuzoaGurutzatu
Waypoint
456 ft
Eskubitik
Waypoint
417 ft
Gora
Waypoint
497 ft
Mendibidea
Waypoint
1,210 ft
ErrepideaEsk
Waypoint
1,191 ft
UtziBidea
Waypoint
297 ft
Zalditokia
Waypoint
232 ft
Sastarrain
Waypoint
245 ft
BideaElkartu
Waypoint
200 ft
Ekainberri
Waypoint
159 ft
LiliJauregia
Waypoint
148 ft
Trenbidezaharra
Waypoint
125 ft
Zubia
Waypoint
123 ft
Eskuinera
Waypoint
117 ft
AuzoraSartu
Waypoint
126 ft
EskubitikBidexka
You can add a comment or review this trail
Comments