Activity

20210729 - Lasarte Buruntza Lasarte

Download

Author

Trail stats

Distance
6.51 mi
Elevation gain
1,535 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,535 ft
Max elevation
1,423 ft
TrailRank 
21
Min elevation
152 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 53 minutes
Coordinates
1339
Uploaded
July 30, 2021
Recorded
July 2021
Be the first to clap
Share

near Basaundi, País Vasco (España)

Viewed 71 times, downloaded 2 times

Itinerary description

Buruntzaldeari izena ematen dion mendira txango zirkularra. Lehenengo aldia izanik wikiloc-en bertan ibilbideak bilatu ditut eta gehienen irteera Berasategiren jatetxe famatuaren inguruan daukate irteera eta helmuga. Baina gu, gaur lagun ditudan nire etxeko 9 eta 12 urteko bi gazteei laburrago egiteko aitzakiarekin (eta horrela aita ere irabazle), Oria aldeko Tribunak kalean, Azkorte Bidea kaleratzen den tokitik abiatu gara. Azkorte Bide hau gora eta behera jarraitu dugu, hasieran Urnieta eta Andoainera bideratzen duten seinaleak jarraituz baina momentu batez, Behekopagoadarraga etxearen inguruan eskubira hartuta, Andoainerako bidean.
Laister Arregi enpresa eta Goikoapagoadarraga etxea pasa ditugu eta mendi bidearekin hasi gara. Apur bat gora eginaz, bidegurutze batera heldu gara. Andoainerako bidea erakusten ziguten markak ezkerrera doaz eta guk jarraitu ditugu (tontorreraino lagun izan ditugu). Beheranzkoan bidegurutze honetan beste bidea hartuko dugu (WP 06 eta 19 Elkartu-banandu 1). Ezkerrera hartuta, 5 minutu pasatxoan Azkorteko baselizara heldu gara. Hemen goranzko eta beheranzko bideak berriz bananduko dira. Guk goranzkoan ezkerrera jo dugu, baseliza gure ezkerrean utzita inguratuz eta bertako miradorea pasatuta dagoen pista hasten denean eskubira mendian gora hartuta, nabarmen jendeak markatuta daukan bidetik.
Hamar bat minutuan gora egin ondoren aldapa leundu egin da, apur bat arnasa hartzeko tartetxo bat emanez, baina laister, gure bidea ezkerretik Andoainetik datorren bidexkarekin elkartzean, aldapa gogortu egin da. Ez da izan gure kasua, baina itxura dauka egun euritsuetan nahiko labainkorra eta igotzeko deserosoa izatearena. Hamar minutu baino ez dira izan, baina gogorrak.
Eta tontorra!! Igoera ordu betean egin dugu, ingeles puntualitatearekin. Buruntzaldeko herriak gure oinetan (Ekialdera Urnieta eta apur bat gorago Hernani, iparraldean Lasarte-Oria eta Zubieta, eta Andoain hegoaldean), baina urrutirago Donostia edo Getariako arratoia ere kostaldean, Usurbil, Tolosaldea barrualdean begibistan. Inguruko mendiak ere bertan ikusten dira, batez ere ezagunak diren Andatza edo Adarra, baina urrutian Aiako Harria, Jaizkibel, Uzturre... ere erraz ikusten dira. Tira, ikusmira eta paisaia ederrak.
Merezitako mokadutxoa eta ur tragoa hartuta, jarraitu dugu aurrera. Jaisteko bide berdina jarraitu beharrean aurrera egin dugu, laister mendiaren gurutzea eta buzoia dagoen lekura helduta. Hemen ezkerrera jaisten hasi gara, nabarmen markatutako mendibidetik. Baina apur bat aurrerago bidegurutzetxo bat pasa dugu, ezkerretik Andoain aldera jaisten dena. Guk eskubitik, aurrera, egin dugu. Laister pista batera heldu gara, San Roque baseliza txikia eta tximinia handi bat daukan aterpetxo baten ondoan. Pista hau laister elkartuko da aurrerago aipatu dudan bidearekin Andoainera jaisteko eta guk eskubitik utzi dugu beheraka doan bidexka bat jarraituz (ez dut WP markatu, baina aterpea pasatu ondoren minutu batean ikusiko dugu eskubian).
Hemen altuera nabarmen galdu dugu (170 metroko desnibela jaitsi dugu 10 minutuan), harrobiaren mugetatik eta, aldapa bukatzean, lau-lau metro batzuk egin ondoren pista batera heldu gara. Hemen eta hurrengo bidegurutzean eskubira hartu dugu, apur bat altuera irabazita (berriz ere gora, baina lasaiago eta apenas 100 metrotako desnibela), orain mendiaren gailurreria gure eskubitik lagun izan dugularik.
Pista honetatik, 25 bat minutuan berriz ere Aizkorbeko ermitara heldu gara, hemendik igoeran erabili dugun pistatik jaitsi gara tarte batean.
06-19 WayPointak markatuta dauden bidegurutzean berriz banandu ditugu goranzko eta beheranzko bideak. Oraingoan ezkerrera jo dugu, Benedika tontortxoaren oinerarte. Hemen aukera dago tontorrera igo eta beste aldetik mendibideari jarraituz bukaeraraino heltzea, baina nire bi lagun gazteek ez dute aldapa gehiagorik nahi izan gaurkoz eta bertan hasten den porlanezko pista hartu dugu beheraino, etxetxo ederrez jositako bideari jarraituz. Bukaera aldean sahiesbide txiki bat hartu dugu ezkerrera eta laister kotxean izan gara. Hasi garenetik 3 ordu baino gutxixeago egin ditugu, geldialdiak kontuan izanda (hauek ordu erditxo bat kendu digute, beraz bi ordu eta erdi ibilian).
Bueltatxo polita, goiz (edo gu bezala arratsalde) batean egitekoa gehiegi planifikatu gabe. Zoru mota guztiak zapaldu ditugu, asfaltoa, porlana, zapaldutako pistak, mendibideak eta harri tarteak. Ez dauka inolako zailtasun teknikorik eta ondo markatuta dagoenez markak jarraituta heldu daiteke, baina bidegurutze asko dago, kontuz begiratu eta Track-a jarraitu. Tontorretik paisaia ederra benetan.
Tarteka otia eta zazia bidean sartzen hasita dago. Momentuz ez dago itxita, baina mantentzen ez bada leku batzutan bideraino sartzeko itxura dauka.

* IBP-Index (bakoitzaren egoera fisikoarekin lotutako gogortasun neurri bat): 55 http://www.ibpindex.com/ibpindex/ibp_analisis_completo.php?REF=38367696582652&MOD=HKG&LAN=es&REM=

* Ibilbidearen bideoa (Relive): https://www.relive.cc/view/v26Mx8VjAEO

Waypoints

PictographSummit Altitude 1,422 ft

12-Gurutzea

PictographWaypoint Altitude 703 ft

18-Ermita EZK Elkartu 2

PictographWaypoint Altitude 166 ft

01-Errepidean gora

PictographWaypoint Altitude 330 ft

02-Bidegorria elkartu

PictographWaypoint Altitude 313 ft

03-Eskuinetik

PictographWaypoint Altitude 316 ft

04-Arregi

PictographWaypoint Altitude 380 ft

05-EZK gora

PictographWaypoint Altitude 641 ft

06-EZK Elkartu 1

PictographWaypoint Altitude 648 ft

19-EZK Banandu 1

PictographWaypoint Altitude 708 ft

07-Ermita EZK Banandu 2

PictographWaypoint Altitude 692 ft

08-EZK Mendian gora

PictographWaypoint Altitude 1,137 ft

09-ESK Markak Andoain

PictographWaypoint Altitude 1,183 ft

10-Gora indartsu

PictographWaypoint Altitude 1,094 ft

14-Aterpea

PictographWaypoint Altitude 1,062 ft

15-San Roque baseliza

PictographWaypoint Altitude 1,305 ft

13-Aurrera

PictographWaypoint Altitude 528 ft

16-ESK Gora pista

PictographWaypoint Altitude 576 ft

17-ESK gora atea

PictographWaypoint Altitude 557 ft

20-EZK behera zementoa

PictographWaypoint Altitude 233 ft

21-EZK sahiesbidea

PictographWaypoint Altitude 156 ft

22-Kotxea bukatu

PictographSummit Altitude 1,463 ft

11-Buruntza tontorra

Comments

    You can or this trail