Activity

20220101 Aizarna-Ertxina-Aizarna

Download

Author

Trail stats

Distance
2.77 mi
Elevation gain
774 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
774 ft
Max elevation
1,406 ft
TrailRank 
14
Min elevation
736 ft
Trail type
Loop
Time
one hour 41 minutes
Coordinates
1401
Uploaded
January 16, 2022
Recorded
January 2022
Be the first to clap
Share

near Aizarna, País Vasco (España)

Viewed 106 times, downloaded 1 times

Itinerary description

Urteari hasiera emateko bueltatxo txiki bat eman dugu Aizarnan eta bere gainean dagoen Ertxina mendian.
Anbun (Aranburu Landetxe eta jatetxea) utzi dugu kotxea eta eleiza aldera jo dugu. Hau gure ezkerrean utzita, bidea gurutzatu eta Zestoara doan galtzadaren bidea hartu dugu. Aldapan gora 400 bat metro egin ondoren (hasieratik 600), eskubira egurrezko itxitura bat zeharkatu dugu eta mendebalderako norantza (ezkerrera eta gora) hartzen duen bidetxo bat hartu dugu.

Bordatxo bat pasa eta hasieratik 1,2 km generatzamanean bidetxoa utzi (jadanik ixten zegoen-bukatzen), ezkerretik mendian gora hartu dugu, belar artean nabari den bidezidorrari jarraituz.

Laister heldu gara tontorrera, inolako zailtasunik gabe, azken metrotan bidea elorri eta haitz artean apur bat galduta dagoela ez badugu kontuan hartzen (guk eguraldi onarekin egin dugu eta tontorra oso garbi ikusten genuen erreferentzi bezala). Bertan inguruaren argazki pare bat eta berriz ere behera, Aizarna eta Zestoa elkartzen dituen galtzadararte. Hemen Zestoa aldera jo dugu (eskubira) 500 bat metro eta ezkerrera hartzen duen bidexka hartu dugu, Agiña eta Ezenarro baserrien ingurura daramana. Laister asfaltozko bidera heldu gara eta Aizarnatik Akua auzora doan bidearekin elkartu. Apur bat ezkerrera eginda, laister bidegurutze batera heldu gara (3,3 km), eskubitik Ilurdain bidea eta Lasaorako bidean behera egiten duena, ezkerretik gora Ipintza baserrira eta Santa Engraziko errepidearekin elkartuko dena eta azkenik, guk hartu duguna, ezkerretik behera berriz Aizarnako gunera eramango gaituena. Aldapan behera eginda, Arizmendi baserriaren ondotik pasatzean ezkerrera hartu dugu eta berehala sartu gara herrian. Erdigunean umeentzako parketxo bat, iturria eta tabernatxo bat dago. Hortik Anburaino beste 200 metro eta bukatu dugu gure osteralditxoa.
Urteari hasiera emateko bueltatxo polita eta lasaia, umeak mendian ibiltzen hasteko aproposa (tontor inguruan kontu apurtxo batekin, zuloak egon bai daitezke eta haitza eta elorri asko dago eta), ingurune polit batean eta zailtasunik gabekoa.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 734 ft

01-Irteera Anbu

PictographWaypoint Altitude 743 ft

02-Aurrera

PictographWaypoint Altitude 988 ft

03-Eskubira pasoa

PictographWaypoint Altitude 1,128 ft

04-EZK gora

PictographWaypoint Altitude 1,284 ft

05-Ertxina

PictographWaypoint Altitude 995 ft

06-ESK Pista

PictographWaypoint Altitude 915 ft

07-EZK gora

PictographWaypoint Altitude 1,013 ft

08-Asfaltoa

PictographWaypoint Altitude 1,017 ft

09-EZK Lorbideko gaina

PictographWaypoint Altitude 786 ft

10-EZK Herrira

PictographWaypoint Altitude 747 ft

11-Enparantza parketxoa

Comments

    You can or this trail