IRIMOEGIGOIENA ETA BASALDE AUZOAK: 8 MILLAK
near Ibarra, País Vasco (España)
Viewed 31 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
IBARRA BASERRIA
Ez gara herriko plazatik hasi orain, baizik eta Ibarre auzotik. Asfaltatutako bidea jarraituko dugu gora, Aitzaga baserri aldera. Hemendik Kaxetara joango gara, garai bateko trenbidera.
OGEITURRI
Kaxeta pasa ondoren topo egingo dugu seinale honekin. Hartu Ogeiturrira, Pagamendira.
OGEITURRI
Ogeiturriko iturria ei da agortzen ez den horietakoa, izan ere ugariak dira bertan iturburuak. Hemendik gora jarraituko dugu, Pagamendi aldera.
PAGAMENDI (BIDEGURUTZEA)
Pagamendiko lepoa hartuta, Trekutz aldera joko dugu, Astobiaga gainetik (eta mintegitik) pasatuz.
ASTOBIAGA GAINA ETA MINTEGIA
Astobiaga gainera iristerakoan, Meaka-Trekutz aldera jaisten hasiko gara.
TREKUTZ
Bertako iturrian ura hartuta, Irimo gainera eramango gaituen bidea eta aldapa hartuko dugu. 100 bat metroko desnibela dugu Irimoko lehen gaineraino (Meaka) iristeko.
TRINTXULEKU (URKAORIGARAIKOA)
Gainez gain gatoz Meakatik, eta Mugarrisakonetik dagoeneko Irimo gaineko bizkarrean gaude. Gertu dago Irimo gaina eta gurutzea, baina oraindik jatsiera eta beste igoera bat geratzen zaigu.
IRIMO (GURUTZEA)
Irimotik Santa barbara aldera doan bidea hartu eta jaisten hasiko gara, nahiz eta azkar alde batera laga eta Deskarga aldera hartu berriro.
PAGADIA
Hemendik behera (Iñurrigarrogarai baserriraino) ibilbideak daukan inguru lokaztuenarekin bat egingo dugu. Beraz, zaindu oinetakoak.
IÑURRIGARRO GARAI
Hemendik trenbidera jaitsiko gara, eta berau hartuko dugu Kaxetaraino.
AMILLETA
Trenbidea hartuta, bizpahiru kilometrotan Galardi pasatu eta Kaxetara joango gara.
KAXETA (ETA ITURRIA)
Kaxetatik Iralara joko dugu, eta bertan hasten den asfaltuzko bidea jarraituz Ondarra auzora joango gara.
ONDARRAKO ITURRIA
Hementxe bukatuko dugu ibilbidea. Lehenbiziko aipamena, XVIII. mendearen erdi aldekoa da, 1752koa, urte hartako udal artxibo historikoaren dokumentu batek adierazten baitigu “Ondarreko iturriari urik ez zetorkionez, Udalak iturria konpontzeko erabakia hartu zuela”. Eta, dirudienez, obra hori dezentekoa izan zen, 10 langile ibili zirelako bere atontzen. 1754ko ekainaren 20ko udal gastuen agiri batek diosku obretako arduraduna zen Juan Bautista Ariztik jaso zituela, Francisco Antonio Laskurain udal diruzainak emanda 40 erreal 10 langileren jornalengatik: “en la composición de la fuente de Ondarra y la conducta de dicha fuente”.
You can add a comment or review this trail
Comments