Aduna Atxulondo Belkoain Aduna
near Aduna, País Vasco (España)
Viewed 155 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Gaur Adunatik ibilbide zirkularra egingo dugu Atxulondo burdinolara eta Belkoain tontorrera eta Adunara jaisteko.
Adunako sarreran aparkatu eta zortzi eta erdietan Aburuza sagardotegira asfaltoz ibiltzen hasi gara. Aburuzan, asfaltoa jarraituz eskuinera biratuko dugu PR GI 119 Aduna Belkoain hartuta. PR horri jarraituz egurrezko mahaiak, erretegiak eta iturria dituen lepo batera iritsi gara.
Une honetan Zarateko bidea hartuko dugu bide errazetik Aitzgurutzeta baserria igarota Atxulondo burdinolara eramango gaituen bidegurutze batera iritsi arte.
Eta hemen hasten da jalbarioa, bertan pinuak ateratzen ari dira, ikuskizun danteskoa kilometro batean beheruntz, hitzez deskribatu ezin dena, lokatza galtzak lotzen diren tokiraino, bonbek gerra batean dituztenak baino zulo handiagoak eta hau ikusita berreskuratu ezin izango den bide publiko bat.
Lizentziak ematen dituenaren sentsibilitate falta erabatekoa, lanen jarraipenik ez eta gutxienez seinalizazio minimo bat mendian ibiltzen garenontzat edo parajean gertatzen ari denari buruz adierazpen minimo bat edo bide alternatboaren aukera eman edo.....
Lotsagarria, eta kartzela merezi duena. Gutxiagorengandik baten batek kartzela zigorra jasota dagoela ziur nago.
Ikusita dago interes ekonomikoak agintzen dutela mendian ere.
Ordubeteko jaitsieraren ondoren errekara eta Burdinolara iritsi gara.
Handik ur asko daraman erreka zeharkatu ondoren Garaterantz igotzen hasi gara batzuetan pusta estu baino erosotik. Garate baserrira iritsitakoan gozari pixjat eta Belkoainera igotzen jarraitzen dugu, trikuharria eta 36ko defentsa errepublikanoak bisiratu ondoren Adunara jeisten gara.
13:00 etan amaitu dugu lau ordu eta erdiko ibilbidea, hamabost kilometro eta 580 metro desnibela egin ondoren.
Ibilbide ilun pinuz josita eta pinudi zikinarekin.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments