Activity

AIAKO HARRIKO TONTORRETATIK

Download

Trail photos

Photo ofAIAKO HARRIKO TONTORRETATIK Photo ofAIAKO HARRIKO TONTORRETATIK Photo ofAIAKO HARRIKO TONTORRETATIK

Author

Trail stats

Distance
4.86 mi
Elevation gain
1,936 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
1,936 ft
Max elevation
2,673 ft
TrailRank 
52 4.3
Min elevation
1,193 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 7 minutes
Time
3 hours 12 minutes
Coordinates
1272
Uploaded
August 23, 2023
Recorded
August 2023
  • Rating

  •   4.3 1 review
Share

near Meaka, País Vasco (España)

Viewed 79 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofAIAKO HARRIKO TONTORRETATIK Photo ofAIAKO HARRIKO TONTORRETATIK Photo ofAIAKO HARRIKO TONTORRETATIK

Itinerary description

Aiako harria Gipuzkoako (eta Euskal Herriko) mendigunerik zaharrenetarikoa dugu, eta natura parkea izendatuta dago. Oiartzun, Irun eta Lesakaren (Nafarroa Garaia) artean dago. Mendi berezi-berezia da, ez delako sortu orogenia bidez, baizik eta granitozko intrusio batez, Wikipediak dioskun bezala. Mendigune hau hiru tontorrez osatuta dago, 4 kilometroko luzaera gorabeheratsuarekin, garaienak 837 metro neurtzen dituela: iparraldekoa Hirumugarrieta (806 m), erdialdekoa Txurrumurru (821 m) eta hegoaldekoa Erroilbide (837 m). Bertan, bista izugarriez gozatzeko aukera dago. Aipatutako Aiako tontorretara (Hirumugarrieta+Txurrumurru+Erroilbide) garamatzan ibilbide zirkular honek Elurretxeko aparkalekuan du abiapuntua. Motza bezain arretaz ibili beharrekoa ere bada, tontor batzuetan igotzeko zein jaisteko eskuak sarri ibili behar direlako. Beraz, arrisku maila bat badauka tontorrez tontor gaineko ibilbideak. Ondorioz, bertigoa baduzu, baloratu ibilbidea. Gainak igarota, Aritxulegira jaisten den bidea (erosoagoa, baina aldi berean ere erne ibili beharrekoa) oso polita da, eta Aiako harrien ikuspegia, bertatik, ikusgarria da. Aritxulegira doan bideak bat egiten du GR 121 eta PR GI 1010 ibilbideekin. Bideska eder hau hartuko dugu Aiako harritzarren azpitik Elurretxera itzultzeko. Arriskuak arrisku, esan bezala, ibilbideak duen ikusgarritasuna aparta da; izan ere behatoki ederra da Donostialdea, Hondarribi eta Hendaia aldea, San Anton urtegia, Bianditz ... ikusteko.

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,617 ft
Photo ofELURRETXE (APARKALEKUA) Photo ofELURRETXE (APARKALEKUA) Photo ofELURRETXE (APARKALEKUA)

ELURRETXE (APARKALEKUA)

Aparkalekua eta informazio gunea. Hala ere, mendi tontorretara joateko ez dago seinalizaziorik, baina bidea nabaria da. Jende asko ibiltzen da. Beraz, gora hartuko dugu. Eluretxe Oiartzun eta Irun udalerrien arteko lursailen mugan dagoen mendatea da. 486 metroko garaiera du (beste neurketa batzuen arabera 502 metro).

PictographMonument Altitude 1,851 ft
Photo ofBUNKERRA

BUNKERRA

Frantzia/ Espainia, Ipar eta Hego Euskal Herria, esan dezagun, banaketa, hementxe hasten da. Zorigaiztozko banaketa honek gerrate garaietara ere garamatza, eta horren lekuko, muga zaintzaile gisa, bunkerrak. Behetik gora jarraitzen dugu.

PictographPanorama Altitude 2,262 ft
Photo ofHONDARRIBI, HENDAIA, BIDASOA BEHATOKIA

HONDARRIBI, HENDAIA, BIDASOA BEHATOKIA

Basoa atzean laga dugula, ikuspegia zabaltzen da, eta Hondarribi, Hendaia, Bidasoa ... aurrez aurre ikusteko aukera dugu. Bidea nabaritzen da nondik den.

PictographPanorama Altitude 2,422 ft
Photo ofAIAKO HARRIEN BEHATOKIA

AIAKO HARRIEN BEHATOKIA

Tontortxo honetatik antzematen da gainez gain egingo dugun ibilbidea. Ikuspegia benetan ederra da.

PictographSummit Altitude 2,455 ft
Photo ofHIRUMUGARRIETA (811)

HIRUMUGARRIETA (811)

Hirumugarrieta Aiako harria mendiguneko mendi bat da. 806 metroko garaiera du. Aiako harria osatzen duten hiru mendi edo gailurretatik iparralderenekoa da, bai eta garaieraz txikiena ere. Granitozkoa da. Mendiaren izena Irun, Oiartzun eta Lesaka udalerriek lursailen mugek bere gailurrean bat egiten dutenean datza. Bestalde, Hirumugarrieta izena bertan hiru erresumen muga zegoelako ustea ere badago: Gaztelako Erresuma (Gipuzkoa), Ingalaterrako Erresuma (Lapurdi) eta Nafarroako Erresuma (Nafarroa). lehendabiziko gaina dugu. Bidea nabaria da. Igo dugun bidetik jaitsiko gara ondoren. Hemendik aurrera lasai hartuko dugu bidea, eta aurrean izango ditugun gorabeheretan erne ibiliko gara.

PictographSummit Altitude 2,521 ft
Photo ofTXURRUMURRU (828) Photo ofTXURRUMURRU (828) Photo ofTXURRUMURRU (828)

TXURRUMURRU (828)

Txurrumurru Aiako harria mendiguneko mendi bat da. Mendilerro hori osatzen duten hiru mendi edo gailurretan erdialdean kokatzen dena da, hiruetan ere garaieraz erdikoa da, 821 metro baiditu. Era berean hiru mendietan maldatsuena eta amildegi gehien dituena da. Gainetik jaisteko, berriz, kontuz ibiliko gara, eta eskuak nahiz arreta jarri beharko dugu. Bidexka jarraituko dugu ondoren, buzoirik ez daukan Lizarreta gainera joateko.

PictographSummit Altitude 2,521 ft
Photo ofLIZARRETA GAINA (816)

LIZARRETA GAINA (816)

Erroilbidera iritsi aurretik igoko dugun gaina. Ez du buzoirik. Kontuz jaitsieran ere, eskuak eta arreta jarri beharko ditugu. Ondoren, bidexka jarraitu azken tontorreraino, Erroilbideraino.

PictographSummit Altitude 2,590 ft
Photo ofERROILBIDE (837) Photo ofERROILBIDE (837)

ERROILBIDE (837)

Aiako Harrien arteko tontor garaiena (Irumugarrieta, 811 m; Txurrumurru, 828 m; Erroilbide, 837 m), hegoalderen dagoena. Hemendik antzematen da ekarri dugun bidea, baina baita behera jarriatu beharrekoa ere. Jaitsieran ere kontuz eta lasai ibili. Behatoki aparta da.

PictographPanorama Altitude 2,527 ft
Photo ofBEHATOKIA Photo ofBEHATOKIA

BEHATOKIA

Aiako tontorrak ikusteko behatoki aparta da jaitsiera.

PictographPanorama Altitude 2,284 ft
Photo ofBEHATOKIA

BEHATOKIA

Gelditu, argazkiak atera, disfrutatu inguruaz...

PictographPanorama Altitude 2,242 ft
Photo ofLARRAUNDI LEPOA

LARRAUNDI LEPOA

Aztera begirada batek adierazten du Aiako harriek duten historia geologikoa.

PictographIntersection Altitude 1,765 ft
Photo ofBIDEGURUTZEA (LARRAUNDI)

BIDEGURUTZEA (LARRAUNDI)

GR 121 eta PR Gi 1010. Gure helburua abiapuntura itzultzea da; beraz, eskumara hartuko dugu. Bidea ondo zehaztuta dago, eta oso polita da, Aiako Harrien beste ikuspegi bat eskainiz eta basoak zein ur saltoak zeharkatuz.

PictographWaterfall Altitude 1,420 ft
Photo ofLEHEN UR JAUZIA

LEHEN UR JAUZIA

Itzela izan behar da euri jasan handienetan hemengo ur jarioa ikustea. Baina ez dago iturririk. Bitxia.

PictographWaterfall Altitude 1,177 ft
Photo ofBIGARREN UR JAUZIA

BIGARREN UR JAUZIA

Itzela izan behar da euri jasan handienetan hemengo ur jarioa ikustea. Baina ez dago iturririk. Bitxia.

PictographIntersection Altitude 1,271 ft
Photo ofSEINALIZAZIOA Photo ofSEINALIZAZIOA

SEINALIZAZIOA

Beste bide alternatibo eta ibilbideren bidegurutza ere bada bide hau. Gertu dugu amaiera, baina aurretik aldapatxo bat igo behar dugu, eta bunker batetik pasatu ere!

PictographMonument Altitude 1,549 ft
Photo ofBUNKERRA

BUNKERRA

Bigarrena da ibilbidean topatzen duguna, garai bateko egoera politiko ez-egongor seinale eta muga gertu dagoena ere bai. 100 metrora dugu abiapuntua, Elurretxe.

Comments  (1)

  • Nessi10 Oct 14, 2023

    I have followed this trail  verified  View more

    Oso ibilbide polita eta teknikoa

You can or this trail