Aimar Mendez Zarautz-Getaria ibilbidea
near Zarautz, País Vasco (España)
Viewed 130 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Getariara jaisterakoan Getariako hilerri ondotik igaroko gara, eta eskailerak jaisterakoan Cristobal Balentziaga museoa aurkituko dugu. Pixka bat beherago, Elkano jatetxea dago, eta nahi izanez gero, bertan bazkaldu dezakegu. Elkano jatetxearen ondoren, jatetxeari izena ematen dion pertsonaren estatua ikusiko dugu, eta ezkerreko kalea jarraituz San Salvadorren eliza eta Getariako aztarnategiarekin egingo dugu topo.
Beherantz jarraituz, portura iritsiko gara, eta zorte pixka batekin, estropadak ikusi ahalko ditugu. Azkenik, Getariatik Zarautzera errepideko bidetik ibiltzen itzuliko gara.
Waypoints
Zarautzeko torreoia
Zarautzeko torreoia XX. mendeko eraikuntza neoklasiko bat da. Vista Alegreko Finkan eraiki zen, eta bertan, Villapadierna kondeen jauregia kokatzen zen. 2020-ko Apirilean berriztatu zen.
Santa Bárbarako eliza
Santa Bárbarako ermita 1709-an eraiki zen. 1850ean konponketa handiak izan zituen, eta 1995ean guztiz berritua izan zen.
Cristobal Balenciaga museoa
Cristobal Balentziaga museoa, Cristobal Balentziaga (1895-1972) diseinatzaile getariararren omenez eraikitako museoa da, bertan berak egindako 1200 jantzi ikuz ditezke.
Elkano jatetxea
Elkano jatetxea 1964-ean ireki zen, arrain eta itsaskietan espezializatua dago eta 2 "Estrella Michelín" ditu.
Juan Sebastian Elkanoren monumentoa
Juan Sebastian Elkano (1486-1526) munduari bira eman zion lehen euskal itsastarra izan zen.
Getariako eliza
XIV-XVIII. mendeen artean eraikitako eliza gotikoa da, XIX. mendean hainbat konponketa izan zituen. Gaur egun monumentu historiko bat da.
Erromatar garaiko aztarnategia
Erromatar garaiko eraikuntzen aztarnategia da, bertan hainbat mendeetako aztarnak ikuz daitezke, beraien artean, Zarautz leinukoek eraikitako jauregiaren zimenduak.
Getariako kirol portua
Getariako portuan arrauna, urpekaritza eta beste hainbat kirol egiten dira.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Erraa