Aiogana, Esnauritzagana eta Motxotegi Legutiotik
near Legutio, País Vasco (España)
Viewed 115 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Legutio pasa eta Etxabarri izeneko baserritik aterako gara. Azkeneko obrak direla eta, ez du merezi horraino joatea autoa uzteko. Nahikoa da zubi aurretik, ezkerraldera dagoen aparkalekuan uztea eta oinez pasatzea zubitik aipatu baserriraino. Iparralderantz joko dugu pista lokaztutik etxaldetik gora. Gora heldu ahala hariztiak gailentzen dira zelaien gainetik. Harizti zahar eta eder batean atentzio eman digu gorosti arbolak haritzean bizkarroi moduan jaiota, abar modura, batean baino gehiagotan.
Pagadi baten gainaldean dugu lehenengo tontorra, zabaldi eder batekin eta ikusmira ederrekin, Aiogana mendia. Zuhaitz artetik jaitsi ondoren, bigarrengo tontorrera joango gara, Esnauritzaganara. Apur bat aurrerago eta pago enborrean sartuta dago baioneta bat; nekez ikusten da. Bilaketa errazteko harri tontorra dauka ondoan eta harri zabal bat enborraren arrimoan. Bitxia benetan, guda zibileko garaikoa omen.
Atzera joango gara eta behera egingo dugu gure azkeneko tontorreraino, Motxotegiraino. Handik behera hasiera batean pagadi arteko pistatik joko dugu. Ondoren, une batean, bidea galtzen da eta erne joan beharko dugu ibilbide arrastoa ez galtzeko. Azken zatia pistatik egingo dugu hasierako lekuraino.

Waypoints
Intersection
2,403 ft
Eskuinera 2
Intersection
2,372 ft
Eskuinera 3
Intersection
2,439 ft
Ezkerrera 1
You can add a comment or review this trail
Comments