Activity

Aitzulo

Download

Trail photos

Photo ofAitzulo Photo ofAitzulo Photo ofAitzulo

Author

Trail stats

Distance
5.35 mi
Elevation gain
1,621 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,621 ft
Max elevation
2,836 ft
TrailRank 
36
Min elevation
1,293 ft
Trail type
Loop
Coordinates
577
Uploaded
January 11, 2023
Be the first to clap
Share

near Araotz, País Vasco (España)

Viewed 63 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofAitzulo Photo ofAitzulo Photo ofAitzulo

Itinerary description

Automobila aparkatu eta Elizalde auzoan dagoen elizaren ondoan eman diogu hasiera gaurko ibilaldi samur honi. Errepidetik gorantz egin eta berehala heldu gara Aizkorbe baserriaren ondoan dagoen ondo zaindutako ikuztegira. Bide asfaltatuak lurrezko pista bat lekua utzi eta berehala iritsi gara lehen bidegurutzera. Ezker aldetik Andarto aldera zuzentzen dena baztertu eta eskuinekoari heldu diogu. Basoa zeharkatzen duen pista zabalean zehar erraz irabazi dugu altuera eta ordu erdi pasatxo bete dugunerako bertako biztanleek Txirikillaleku izenez ezagutzen duten ingurura iritsi gara. Gertu ikusi dugu Ugastegiko Santa Krutzeko ermita eta desnibel txikia gaindu ostean, bertara igo gara. Baseliza hau 1835ean eraiki zuten eta garai batean, maiatzaren 3an ospatzen den Santa Krutz egunean, etxeak eta aziendak ekaitzetatik babesteko konjurua egin ohi zen. Talaia bikain honetan denbora tartetxo bat hartu dugu gure mendean hedatzen den paisaiaz gozatzeko, mendiaren magaletan barreiatzen diren baserri eta zelaiei so.

Baseliza atzean utzi, lepora itzuli eta Orkatzategi aldera jo dugu bide nabarmena jarraituz. Linatzako tumuluaren ondotik pasa eta gas kanalizazioaren paraleloan marrazten den pistatik Urtapotoluetako trikuharria eroriaren ondora iritsi gara. Iruaitzeko gailurrera doan bidexka ezker aldera utzi dugu. Bide leuna pixkanaka gogortzen hasi da eta gailurrera gerturatzen goazen heinean, abiadura moteldu behar izan dugu azken aldapa motza baina bizia da eta. Arnasa estutu eta iritsi gara gailurrera. Merezi izan du ahaleginak, gaurko gure bigarren postala osatzeko hamaika osagarri aurkitu dugu. Mendia hemen bukatzen dela dirudi, Urkulu aldera guztia amilduko balitz bezala, eta honen inguruan herriak, auzoak eta baserriak barreiaturik. Nolako gozamena! Motxilak lurrean laga eta talaia paregabe honetatik gertuko zein urrutiko paraje eta mendiak identifikatzen eman ditugu hurrengo minutuak.

Abiapuntura itzultzeko ordua da, motxilak bizkarreratu eta maldan behera jarri gara. Berehala iritsi gara Aitzgaineko (Araozta izenez ezaguna ere) urtegi txikiaren ondora. Izen bera duen tumulua ere bertan ikusi dugu. Hemendik aurrera “Uraren ibilbidearen” (PR-GI 102) bide-seinale zuri eta horiak jarraitu ditugu Aitzulora heltzeko. Xenda estu batek kobazuloaren atariraino eraman gaitu eta harri eta zur geratu gara haizeak eta urak zizelatu dituzten formak ikustean. Geologiaren kapritxoa den hau euskal geografian aurki daitekeen leku magiko eta berezienetako bat da. Kareharrizko arrokan irekitako arku desberdinen segidaren amaieran arku handi batek haranaren amildegirantz gonbidatzen zaitu. Isilean eman ditugu hurrengo minutuak.

Barruko bazterrak arakatu ostean, naturaren katedral honetatik atera, bidera itzuli eta markak jarraituz, borda baten ondotik igaro, pinudiaren ondotik jaitsi eta Zubia auzoraino heldu gara. Xenda eroso batek errepidean utzi eta Ugaran auzorantz jo dugu. Erreka bazterrean dagoen ikuztegiaren ondotik pasa eta aldapa motz baina piko batek Araotzeko San Migel elizaren atarian utzi gaitu.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,506 ft
Photo ofAraotz Photo ofAraotz

Araotz

PictographReligious site Altitude 2,507 ft
Photo ofSanta Krutz ermita

Santa Krutz ermita

Urtapotolueta

PictographSummit Altitude 2,780 ft
Photo ofOrkatzategi

Orkatzategi

PictographCave Altitude 2,022 ft
Photo ofAitzulo

Aitzulo

Comments

    You can or this trail