AITZURI-IRULEGI-ARBELAITZ-ANDRAITZ
near Guriditegi, País Vasco (España)
Viewed 43 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Brinkolazarretik hasita, Zegama aldera jotzen duen Sokoandi izeneko ipar aldeko hegaletik igo gara Aitzuri-Akategira. Ondoren, gainez gain, Burdingurutz leporaino, aurretik Iraule, Arbelaitz eta Andraitz gainetatik pasatuz. Halaxe, Burdingurutzetik jaitsi gara Oartzuza leporaino, Brinkolazarrera joateko. Ibilbide pirenaikoa, desnibel gogorrekin, baina ikusgarria. Euria egin badu ez egin, irristakorra eta arriskutsua izan daiteke. Kontuz ere goian ardiak badabiltza, harriak goitik behera jausteko arriskua ere egon daitekeelako.
Waypoints
Intersection
3,330 ft
AIZGORRI BERTIKALA
Kolore gorri hauek jarraitu behar ditugu, neurri batean, ia gora iritsi arte, nahiz eta goian ezkerretara desbideratu Aitzurira joateko.
Intersection
4,426 ft
DESBIDERATZEKO UNEA (BEHEAN ZEGAMA)
Ez dago biderik, baina artaldeek egindakoak lagungarriak dira mendi ertzetik gora joateko.
Intersection
1,774 ft
BRINKOLAZARREKO APARKALEKUA
Aparkaleku hona iristeko, Brinkolazarreko baserritik aurrera jo behar dugu, eta 200 bat metrora dago.Bertatik hasten da ibilbidea.
You can add a comment or review this trail
Comments