AIZKORBEKO BURDINAREN BIDEA (PF Gi 3008)
near Zerain, País Vasco (España)
Viewed 84 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Zerainen dena da ikusgarri. Andra Mari eliza zabalik ikusten baduzue sartu bertara, besteak beste Aizgorriko Sto. Kristo ermitan egon zen Kristo gurutzatua ikusi ahal izango duzue bitrina batean sartuta. Baita lurperatutakoen hilobiak, edo bataio-pontearen irudi misteriotsuak... Zerainen, elizaurrean, dauka hasiera ibilbide honek. Helburua, Zerain eta bere ingurua burdinaren ustiapenarekin izandako lotura ezagutzea, batez ere Aizpeaga izeneko eremua, bertan kokatzen delako baita burdin museoa ere. Aldi berean, ibilbide bat egingo dugu, mendiz, Oamendi eta Arripillata gaineteraino. Ibilbide zirkularra da eta oso ondo markatuta. Sei ordukoa omen da. Eta lasai eginez gero beharrezkoak dira. Hainbestekoak dira ikusi eta dastatu beharrekoak!. Hala ere, egiari zor, benetan ikusgarriena da Aizpeaga inguruan dagoen eremua. Oso ondo dago markatuta guztia, eta orain aurkezten dudan ibilbidearen alternatiboa ere izan daiteke. Eta azken hau goiz edo arratsalde ederra umeekin ere pasatzeko. Ez dira (zarete) damutuko.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments