Aizkorpe bailara: Aizpea, Aztiria, Bernaola eta Troi mehatz bidea Mutiloatik
near Mutiloa, País Vasco (España)
Viewed 693 times, downloaded 38 times
Trail photos
Itinerary description
Mutiloko enparantza-Iparragirre baserria-Agirieta baserria-Muñastegiberri baserria-Tellerinea baserria-Goikoetxegoikoa baserria-Aizpuru lepoa-Zabarain mendi lepoa-Biurrainburu-Barrenola baserria-Troi bidea-Lenkaran auzoa-Mutiloko enparantza.
Ibilbide erraza Mutiloa, Zerain eta Gabiriko eremuetatik igaroz. 2019 ko Otsailaren erdialdean giro bikaina egokitu zitzaidan eta bide garbi eta erosoak aurkitu nituen.
Aurreneko 3 km auzo errepideak dira, Aizpeako Goikoetxegoikoa baserriraino hain zuzen ere. Asfalto pixka bat badago hasieran bainan bideak, hein haundi batean, porlanezkoak dira, tarte bat edo bestea desnibel haundikoa.
Goikoetxegoikotik Aizpuru leporaino basa senda eta pinudietako lur bideak pasatzen dira aurrena. Gero aldapa ireki eda garbi batetik Aizpuruko txabolaraino iristen da. Ibilbidearen bista eder eta zabalenetakoak ikus daitezke hemendik.
Aizpuruko txabolatik Oamendi aldera doan pistatik jarraitzen du trackak. Bide hori Zabarain mendi lepotik pasatzen da. Mendigune hontan dagoen bidegurutze nagusietako bat da, Aztiria, Aizpea, Oazurtza edo ta Brinkolara joateko bideak elkartzen bait dira Zabarainen. Aztiria alderako pistatik behera jotzen du ibilbide honek. Urolako goi-arroa, Anboto eta Gorbeia aldeko panoramika zabalak ikus ditzazkete tarte hontan. Halako batean pistari laburbidea eginez pista utzi eta basoan zehar sartzen da tracka Biurrainburuko kaxkoraino. Mendi bide batera iritsi eta segidan eskubiko zuhaitz batean marka gorri batzuk ikusten dira, pixka bat beherago pinudi ospel batearen atarian beste markak. Pinudia zeharkatuta goi-tentsioko dorre bat dago eta senda jarraituz Aztiria Auzora iristen da.
Aztiritik Zerain aldera errepidez 500 bat m egin ondoren ezkerretik Barrenolako mehatz gunera jeisten da, eroso eta galdebiderik gabe. Barrenolatik Troi mehatz bidea jarraitzen du txangoak Lenkaran auzoraino. Azkeneko kilometroa asfaltozko auzo errepidetik egiten da.

Waypoints
Waypoint
2,159 ft
Goi-tetnsioko dorrea
Poste Alta Tensión
Waypoint
857 ft
Iparragirre baserria
Iparragirre
Fountain
804 ft
Iturria frontoiaren ondoan
Apaizetxea
Waypoint
1,432 ft
Mañastegiberri baserria
Mañastegiberri
You can add a comment or review this trail
Comments