Aizkorri mendilerroa ipar ekialdeko kanaletatik
near Amiñoaldea, País Vasco (España)
Viewed 1904 times, downloaded 17 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Buenavista baserria(Zegama)-->Kanal Haundia Zuzena-->Aizkorri-->Aketegi-->Aitxuri-->Kanal Sakon Haundia-->zeharkaldia-->Kanal Haundia Nagusia-->Buenavista.
(eu)
Aizkorriko mendilerrotik ibiltzeko mendi bide asko daude, aski ezagunak. Abiapuntua non aukeratu eta ikuspegi eta interesgune desberdinak eskeiniko digu bideak. Segura, Mutiloa, Zerain eta Zegama herriak Aizkorpe baliara osatzen dute. Izenak dena esaten du eta mendi kate honek horma erraldoi balitz bezala baliara ixten du hegoaldetik Araba eta Nafarroarekin muga eginez.
Ibilbibide hontako proposamenak mendilerroaren aurpegi bertikalenetakoa ezagutzeko aukera eskeintzen digu. Zegamatik Otzaurtera bidean, tren geltoki zaharraren gurutzebidea (km. erdia edo pasa ondoren beserrien izenak panel batean idatzita daude) eskubira jo eta porlanezko pista batetik gora jarraituko dugu Buenavista baserriraino. Hasiko gera ibilbidea Altzukaran baserriko bidetik aurrera baso artean. Gorago balizatutako bide batera iritsiko gera (PR GI-70 Zegama Itzulia, Sancti Espiritutik datorrena). Eskubirantz jo eta PRtik jarraituko dugu tarte batean. Ezkerrean dagoen pinudi batearen hasieran (pinu batek marka hori txiki bat dauka) pendize haundiko senda xixtrin bat dago Illarain aldera dijoan bidearekin topo egiten duena. Illarrain, baso zabalgune arritxua da eta Kanal Haundiaren hasierako lekua da. Kanal Haundiak Aizkorri
eta Aitzabal artean kokatzen dira: Kanal Haundi Zuzena (Illarraindik ikusten dena) eta Kanal Haundia Nagusia (goitik ikusten dena). Biak Aizkorriren azpian elkartzen dira eta gero, tontorrera igotzeko, 2 edo 3 alternatiba desberdinak eskeintzen dute. Illarainetik Aizkorriko tontorreraino km. bateko aldapa dago bataz besteko 35 % desnibelarekin (50% tramo batzuetan). Kanal Haundia Zuzenaren beheko partea harri suelto asko dago eta tarte horren gehiena eskubialdeko pagaditik erosoago eta seguruago gainditzen da. Gero belarra eta harriak dira nagusi, desnibela areagotuz doa goraino iritsi arte. Aizkorritik Aitxurira eta Irauleko lepoan Kanal Sakon Haundiko jetsiera hasiko gera. 3-4 metroko "destrepe" erraza dago, beherantz jarraitu. Eskubirantz begiratu ezkero mendilerroaren azpian arkaitzez tartekatuta bi belar malloak ikusiko ditugu, altuera desberdinetan. Guk beheko malloa aukeratuko dugu, hasieran gorantz dijoana. Ganaduak egindako bidexurrak oso nabarmenak dira eta horiei jarraitu Aitzorroz aldera gora behera batzuk eginez eroso joango gera. Tramo honek Aizkorpe baliarako eta Aikorri-Aratz mendilerroaren ikuspegi bertikala eta harrigarria eskeintzen du. Leku bakartia eta ikusleku berezia da. Berdea, arkaitza eta amildegiak non nahi. Zeharkaldia Aitzabal azpian amaitzen da Kanal Haundia Nagusiarekin bat eginez. Illarrainera jetsiko gera bertatik.
OHARRA: Igoerako seguruagoa da Kanal Haundia Zuzenatik joatea. Kanal Haundia Nagusiak tarte bat oso iztua dauka, harri sueltoen arriskua haundia dago eta ez du aldamenko pagaditik joateko aukerarik ematen. Orokorrean Ibilbide honek ez dauka zailtasun berezirik. Desnibel haundietan ibiltzeko ohitura eta fisikoki sasoi egokia eskatzen du. Kontuz harri sueltoekin.
Eguraldi bustiarekin oso irristakorra. Tracka ahal den ondoena jarraitzea komenigarria izango litzateke "marroietan" ez sartzeko.
Neguan, harri guztiak elurra onarekin estalita daudenean oso igoera interesgarria egin daiteke krampoiak eta pioletarekin. Batzuk eskiekin jeisten dira gero. Zer esanik ez, kasu hontan zailtasunak eta arriskuak areagotu egiten dira eta erabili behar ditugun teknikak oso bestelakoak dira.

Waypoints
Waypoint
0 ft
Aitxuri
Parque Natural Aizkorri-Aratz
Waypoint
0 ft
Aketegi
Rocas
Waypoint
0 ft
Buenavista baserria
Carretera Local
Waypoint
4,593 ft
Eskubira Zeharkaldia
1400 m
Waypoint
3,379 ft
Illarrain
1030 m
Waypoint
0 ft
Kanal Sakon Haundia
Parque Natural Aizkorri-Aratz
Waypoint
0 ft
Kanal Haundi Nagusia
Parque Natural Aizkorri-Aratz
Waypoint
4,528 ft
Kanal Haundia
1380 m
Waypoint
4,199 ft
Kanl Haundia Zuzena
1280 m
You can add a comment or review this trail
Comments