Activity

Aizkorrondoko ubidea

Download

Trail photos

Photo ofAizkorrondoko ubidea Photo ofAizkorrondoko ubidea Photo ofAizkorrondoko ubidea

Author

Trail stats

Distance
10.12 mi
Elevation gain
1,063 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,063 ft
Max elevation
2,265 ft
TrailRank 
34
Min elevation
1,683 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 13 minutes
Coordinates
1243
Uploaded
December 29, 2021
Recorded
October 2021
Share

near Gorospealdea, País Vasco (España)

Viewed 501 times, downloaded 7 times

Trail photos

Photo ofAizkorrondoko ubidea Photo ofAizkorrondoko ubidea Photo ofAizkorrondoko ubidea

Itinerary description

Aizkorrondoko ubidea 1925ean Zegamako paper-fabrikak Aizkorriko mendi-hegaleko urak jasotzeko eraiki zen. Urtebete beranduago "Electra Aitzgorri" enpresa sortu eta bi zentral hidrauliko txikiren bidez (Ezpaleo eta Aldaola zentralak) argindarra sortzen hasi zen. Argindar horri esker paper-fabrikaren funtzionamendua hobetuko zen eta horrez gain, Zegamako eta inguruko herrietako (Gabiria, Legazpi, Mutiloa, Segura eta Zerain) biztanleek ere aprobetxatuko zuten. Esaten denez, Zegamako Olaberri auzoan piztu zen Gipuzkoako lehen bonbilla, probintziako lehen zentral hidraulikoan sortutako energiari esker.

Ibilbidea Zegamako geralekuan hasi nuen. GI-3251 errepidean behera 50 metro inguru jaitsi ondoren eskuinera doan pista hartu eta bertatik jarraitu nuen ubidearekin topo egin arte. Ubidea lehenik hego noranzkoarekin jarraitu nuen, Aldaolaerrekea errekara iritsi arte.

Pistara itzuliz, ubidea ipar noranzkoarekin jarraitu nuen, ubidearen beste zatiaren hasiera arte, Lizarrekoerrekea errekara arte hain zuzen ere.

Ibilbidearekin amaitzeko, Lizarrrekoerrekea erreka zeharkatu eta honen iparrean dagoen pistara iritsi ondoren, pistatik jaitsi eta geralekura itzuli nintzen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 16,5 kilometro.
- Punturik baxuena: Zegamako geraleku azpiko bidegurutzea, 515 metro.
- Punturik altuena: Aldaolaerrekea, 700 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 300 metro inguru.
- Zailtasuna: Hegoaldeko tartean bi luizi erraldoiek ubidea apurtu dute. Puntu hauetan kontu handiz ibili beharko dugu arreta handia eskatuko digun zeharkaldia egin eta pasagune isolaturen batean eskuen laguntza beharko dugulako. Iparreko tartean ere luizi baten eraginez pinudi bat ubidearen gainera erori da, zeharkaldia dezente zailduz. Zati hauek guztiak ekidin ahal izateko, gomendagarriena da Zegama - Aizkorriko kilometro bertikalak jarraitzen duen bidea hartu, eta ubidera iristen garenean, ubidearen zeharkaldia bertan hastea. Nire ustez ez da ubidearen edertasunik galtzen, ibilbidea errazagoa izango da eta gainera hainbat kilometroetan murrizten da.
- Ura: Zegaman edo Iturbegieta iturrian hartu daiteke.
- Jaitsiera: Ubidearen ipar muturreraino iritsi nintzenez, honen iparrean dagoen pistatik Zegamako geralekuraino arazorik gabe jaitsi nintzen. Zegama - Aizkorriko kilometro bertikalaren aukera hartuko bagenu, egokiena bertatik jaistea izango litzateke.
- Eramandako materiala: Aparteko materialik eramatea beharrezkoa ez den arren, makuluak lagungarriak izan daitezke.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: laur ordu eta hamar minutu, atsedenak barne.

Informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2021/12/aizkorrondoko-ubidea-20211024.html

Comments

    You can or this trail