AKOLA-ALDURA
near Ereñotzu, País Vasco (España)
Viewed 295 times, downloaded 16 times
Trail photos
Itinerary description
Pista hartu eta aurreneko bidegurutzean ezkerretara jo dugu. Sagastietako trikuharriraino heldu gara.
Arrasto txuri-gorri-horiak jarraituz Akolako lepora iritsi gara eta Akola (359 m) mendira igo. Ondoren Arritxuetaraino (373m) iritsi. Gero Agoringo leporaino jeitsi ta bertako trikuharriak ikusi ondoren Malbazareruntz, arrasto txuri-gorri-berdea segituz.
Malbazarreko putzua edo urmela ikusi dugu. Aurrera segi Aldurako 500 metroko luzerako aldapa igota Aldurako gainan ginan (542m). Hamaiketakoa egiteko Pertxelbelgo gainara joan gera(529 m).
Aldura alderako pista hartuta Burkondoko bordaraino jeitsi gera. Arrasto txuri-gorri-horiari segituz berrirto Malbazarren eta Akolaruntz. Igoringo lepora igo gabe ezkerreko pista hartuta zuzenean Akolara iritsi gera.
Eguraldi bikaina, 15º, ibiltzeko primerakoa.
Waypoints
Trikuharria
Sagastieta
Trikuarria
Putzua
Malbazarreko urmaela Mendi-putzuak habitat urriak izanik ere, ezinbestekoak dira mehatxatutako hainbat fauna eta flora espezie baliotsuk bizirik iraun dezaten. Añarbe Mendi-basoaren inguruan, halako guneen gabezia nabaria da. Ondorioz, anfibioek basoko pistetan sortzen diren putzuetan erruten dute. Ugalketa garaian, ordea, putzu txikiak lehortu egiten dira edo arrautzak zapalduak izateko arriskua dute, ugalketa zapuztuz, maiz. Espezie horientzako babesleku bat sortzeko eta bioaniztasuna areagotzeko, 2004ko ekainean eratu zen hezegunea. Bertako ur-maila euriaren ekarpen naturalaren arabera aldatzen da, eta hari esker, baso igel gorria, uhandre palmatua eta arrabio arrunta gisako hainbat baso-anfibioren presentzia hobetu da. Urmaela, bestalde, edontzia da hegaztientzat eta habitat aproposa burruntzia gisako intsektu mehatxatuentzat.
Bidegurutzea
Susperregira ezkerretik. zuzenean Alduraruntz. eskuinera Urdabururuntz
Alduraruntz
500 metroko igoera zuzena
Akolako trikuarria
SEINALEA
Ezkerrera jo.
You can add a comment or review this trail
Comments