Akordaten ibilbidea 20km (Busturia:Altamira-S.Bartolome-Larrazabale-Tribizburu-Sollube-Añetu-Larrago-Zurbituaga-Altamira)
near Altamira, País Vasco (España)
Viewed 138 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Aurrera bolie ! Jo ta ke, irabazi arte!
Waypoints
Erlategiak
Tribizburuko nekropolisa
Gaur arte Bizkaian aurkitutako lehenengo errauste-nekropolia, eta bakarra, Busturia eta Bermeo herrien artean dago, inguru ikusgarri batean, Tribizburu gainean, Sollubeko mendi-magaletan, hain zuzen ere. Oraingoz, hamar hilobi-egitura aurkitu dituzte. Gela hauen barruan uzten ziren hildakoaren errautsak, baita bere gauzak ere, erreta. Aurkitutako hondakinek erakusten digute Tribizburuko gure arbasoek I. eta III. mendeen artean zein hileta-erritu erabiltzen zuten. Hilberriaren gorpua erretzeko egurrez elikatutako sua erabiltzen zuten, eta harekin batera erretzen zituzten bai bere gauzak bai bizirik zela hurrekoengandik jasotako opariak.
Sollube
Sollube, Bizkaiko mendia da. Sollube, “Urdaibaiko Begiratokia” izenez ere ezagutzen dena, deiadar-mendien artean baxuena da, 686 metroko garaierarekin. Gernikako itsasadarreko ezkerreko ertzean kokatzen da. Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat da. Tontorretan sua piztuz edo adar-soinuaz soinu-seinaleak eginez Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietara joateko deia egiten zuten. Mendi-tontor horiek Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia, Oiz eta Sollube mendiak dira, hain zuzen lurralde historiko osoan zehar ikus zitezkeen mendiei dagozkienak. Bertan, Guda Zibilean 10 egunetan zehar Sollubeko gudua izan zen errepublikarren eta nazionalen bandoen artean, euskal gudari askok bertan bizitza galdu zuten faxistek garaipena lortu zutelarik 1937ko maiatzaren 8an. Garai hartan ere, mendi honek garrantzi estrategiko handia zuen. Nazionalen bandokoan italiarrak (flechas negras) eta espainiarrak ziren gehien bat.
Larragoko karobia
Larragoko karobia. Kare-labe hau ongi kontserbatzen da. Oin zirkularra du, lau metroko diametroa eta beste lau garaiera. Arrokan egindako zulo bat da, harlangaitzezko horma batek estalia. Oraindik kontserbatzen ditu sarrerako atea eta alboko horma-hobia.
Zurbituagako monolitoa
Zurbituaga-Arriatara monolitoa. Enrique Arzubiagak aurkitu zuen 1983. urtean Añetu mendiaren hego-mazelan, Arriatara eta Zurbituaga baserrien artean. 2,12 m-ko garaiera eta 0,25 m-ko lodiera duen hareharrizko bloke bat da. Lehenago giza itxurako “menhir” bat zela uste zen (larre-tokiak mugarritzeko monumentu megalitikoa); duela gutxi, ordea, “harrespil” bat dela ondorioztatu da (zati batean lurpean jarrita dauden harriek egiten duten zirkulua, erdian gorpu erraustu baten errautsak gordetzen dituena). Euskal Herrian “baratz” izena ere ematen zaie, eta Burdin Aroaren hasiera aldean edo Brontze Aroaren bukaeran kokatzen da.
Alarbingo errota
Alarbin Goikoa. Altamira eta Paresi artean dago. Oso ondo argitzen du burdinolek XVIII. mendetik aurrera gainbehera joan ahala zer nolako aldaketak izan zituzten. Lehendabizi burdinola izan zen, eta gero errota. Alegia, hasieran burdina-totxoak galdatzen zituen; gero inguruko soroetako zereala eho zuen; geroago Busturiko zeramika fabrikarako kaolina xehatu eta auzoa argindarraz hornitu zuen, lehengo ur-jauzi zaharrean turbina bat egokituz. Gaur egun egoitzarako erabiltzen da. Zeletako burdinola zaharra eta Erle Tokia (erleak eta eztia gogora dakartzan toki-izena). Harrigarria bada ere, burdinola zaharraren barruan eztia egiteko instalazio bat dago. Modu artisanalean ateratako jaki hori Bilbon bertan saldu zen garai batean. Ez dira asko gaur egunera arte iraun duten horrelako instalazioak. Mape ibaiaren alboan dago, natura aldetik oso interes handia duen ingurune batean: galeria-basoa, hareharri-geruzen erabide geologikoa…
Txirapozu jauregia
Txirapozu jauregia. Altamira auzoan dago. XVIII. mende bukaerako egoitza neoklasikoa da. Fatxadaren goialdean Txirapozutarren armarria agertzen da. Familia ospetsu hori jauregian bizi izan zen uste askotan, baita haien ondorengo Jose Mari Uzelai margolari famatua ere. Fatxadaren erdialdean Sortzez Garbiaren irudia dago, eta horren behealdeko inskripzioan jauregia altxatu zeneko data irakur daiteke. Etxeak eguzki-erloju bi ditu.
You can add a comment or review this trail
Comments