ALBAITA (ALBAINA): MICAELA PORTILLAREN KULTURA IBILBIDEA
near Albaina, Castilla y León (España)
Viewed 110 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Arabako bihotzean kokatuta dagoen Trebiñun dauden GOBEAK edo haitzuloak ezagutaraztea du helburutzat Micaella Portillaren omenez Albaitan (Albaina) hasi eta diseinatutako ibilbideak. Oso ondo dago seinalizatuta, eta ibilbide tematikoa eta zirkularra da. Han eta hemen informazio guneak ere daude, haitzuloen eraikuntzaz zein bizitzaz datuak emanez. Natura ikuspegitik ere bere balioa dauka, inguruko baso zein erreketatik ibiltzeko ere aukera izango dugulako. Ohartxo bat: aztarnetatik gabiltzanean kontuz eta errespetuz ibili beharra. Aukera dago, behin ibilbide hau bukatuta, gertu (15 minutu kotxez) dagoen Markinezera joan eta bertan dauden kobazuloak ere ezagutu eta, hala, eguna borobildu.
Waypoints
Intersection
2,195 ft
IBILBIDEAREN SEINALEAK
Eliza aurrean dagoen parkean dago ibilbidearen mapa eta seinalea, beste baten atze aldean, ezkutuan, beraz.
Panorama
2,451 ft
LAÑOKO HARE-HARROBIA
Bertan fosilak omen daude... Une honetan bertan behera lagata dago ustiapena, baina paisaia ikusgarria da.
Monument
2,654 ft
NTRA. SRA. DE LA PEÑA (ERMITA)
Nuestra Señora de la Peña itxita dago. Aurretik informatu behar da bertan sartzeko.
You can add a comment or review this trail
Comments