Albi Irumugarrieta zirkularra 2023-01-04
near Arruazu, Navarra (España)
Viewed 18 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
IBILBIDEA OSORIK IKUSTEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2024/04/albiatik-irumugarrieta-zirkularra.html
Parking Albi(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena:
- Borda Joxemari (0.5 km); - Borda Miguel (1.0 km); - Estela (2.0 km); - Borda de Bustinza (2.3 km); - Collado de Urdaneta (3.1 km); - Atallorbe tumulua (4.4 km); - Beldarri (6.4 km)
- Irumugarrieta (6.8 km); - Dolmen Obioneta (9.2 km); - Collado de Ipuzmeaka (11.6 km)
Albiatik abiatuta Irumugarrietara ibilbide zirkularra. 14 kilometro baino luzeagoko ibilbide honetan, 600 metroko desnibela burutu beharko dugu eta bidean Irumugarrieta eta Zeontza tontorrak bisitatzeaz gain, Aralarreko trikuharri ezberdinak bisitatzeko aukera izango dugu, Hasieran Albiakoa eta ondoren Obionetako bi eredu ederrak, Paisai karstikoan, dolinak, haitzak eta baso trinkoko eremuak ikusgai izango ditugu,
AltimetriaAlbiako zelaietara gerturatuko gara, hantxe dagoen aparkaleku zabalean kotxea uzteko eta ibilbidearekin hasteko, Urtarrileko egun eguzkitsu eta hotz honetan ibilbide hau osatzeko aukera ona dugu, bereziki bigarren zatian itzalik ez dagoelako.Goizean goiz hormaturik daude zelaiakMotxila eta botak prestatu ondoren gaurko aurren bisita egitera hurbilduko gara. Albiako trihuharria.
Albiako trikuharria
Luis Millanen fitxetatik bildutako deskribapena honal dio: Trikuharria. Muino estu baten erdian dago, eskailburu txiki batean, non belar fina bakarrik hazten den. Tamaina ertain-handiko tumulu bat gordetzen du, 18m-ko diametroa duena, 0,80 m jasotzen ditu hegoaldetik, 1,10 m iparraldetik, 1,20 m ekialdetik eta 1,30 m mendebaldetik. Erdian, 3 lauzaz eta estalkiaz osatutako dolmen-ganbera dago.1, (S) lauzak 1,60m luze, 1,70m garai eta 0,28m lodi da, 85º-ra begira. Bertan dago.2, (W) lauza itxiturakoa da, eta 0,95 m luze, 1,40 m garai eta 0,30 m lodi da, 5º-ra begira. Bertan dago.3, (N) lauzak 1,40 m-ko luzera, 1,20 m-ko altuera eta 0,35 m-ko lodiera ditu, 105º-ra begira. Bertan dago.Estalki-lauzak 2,30 metroko luzera, 2,20 m-ko zabalera eta 0,35 m-ko lodiera ditu. Desplazatuta eta iparraldeko lauzan etzanda dago. Materiala, lurraren kareharriak.Trikuharri ezagunaErrepidearen parean dagoenez, jende askok ezagutzen duen trikuharria da.
Albiako trikuharria
Albiako trikuharriaTrikuharritik atzera joko dugu pistara ateratzeko. eta pista ezkerretik jarraituko dugu. Aurrerago borda baten paretik igaroko garelarik.
BordaAurreneko zatian basoan barneratuko gara pista ezberdinen bitartez.
BasoanAurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara eta zuzeneko pistatik jarraitu beharko dugu.
Zuzen pistatikGeroago, aldapa igotzen hastean bertze bidegurutze bat izango dugu, oraingoan ere zuzen pista nagusitik igotzen jarraitu, jaitsieran aldiz bertze bidetik etorriko gara.
Zuzen
Hormak egitura bereziak sortzen dituBasoan eta pistatik gertu abere-erditegi berezia ikusiko dugu. Kasu honetan metalezko xaflaz osatua.
Abere-erditegiaEta aurrerago hilarri bat, oroigarri gisa topatuko dugu bidearen bazter batean
OroigarriaAltuera irabazten goaz eta segituan basoaren goiko partera iritsiko gara. Paisai karstikoa nabaria da bidearen zenbait tokietan.
Gorago zelaietara aterako gara Txorrotxela mendiko magaletan
Eta bertan Bustinza borda topatuko dugu. Eremu honetan historia aurretik artzantza izandako eraginaren lekuko.
Bustinza borda
Bordatik eskuin aldetik igotzen segituko dugu troka batetan sarturik.
Eskuinerantz jo
Troka estuttu egiten den puntuanTroka gainditu eta zelaiak ageriko dira berriz ere. Bertan ura isuri izaten du urtean zehar, Beloki eta Txorrotxeta mendien arteko trokatxoa estua sortu egiten delako.
Parking Albi(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena:
- Borda Joxemari (0.5 km); - Borda Miguel (1.0 km); - Estela (2.0 km); - Borda de Bustinza (2.3 km); - Collado de Urdaneta (3.1 km); - Atallorbe tumulua (4.4 km); - Beldarri (6.4 km)
- Irumugarrieta (6.8 km); - Dolmen Obioneta (9.2 km); - Collado de Ipuzmeaka (11.6 km)
Albiatik abiatuta Irumugarrietara ibilbide zirkularra. 14 kilometro baino luzeagoko ibilbide honetan, 600 metroko desnibela burutu beharko dugu eta bidean Irumugarrieta eta Zeontza tontorrak bisitatzeaz gain, Aralarreko trikuharri ezberdinak bisitatzeko aukera izango dugu, Hasieran Albiakoa eta ondoren Obionetako bi eredu ederrak, Paisai karstikoan, dolinak, haitzak eta baso trinkoko eremuak ikusgai izango ditugu,
Ibilbidea eta altimetria
Ibilbide zirkularra AralarretikAltimetriaAlbiako zelaietara gerturatuko gara, hantxe dagoen aparkaleku zabalean kotxea uzteko eta ibilbidearekin hasteko, Urtarrileko egun eguzkitsu eta hotz honetan ibilbide hau osatzeko aukera ona dugu, bereziki bigarren zatian itzalik ez dagoelako.Goizean goiz hormaturik daude zelaiakMotxila eta botak prestatu ondoren gaurko aurren bisita egitera hurbilduko gara. Albiako trihuharria.
Albiako trikuharria
Luis Millanen fitxetatik bildutako deskribapena honal dio: Trikuharria. Muino estu baten erdian dago, eskailburu txiki batean, non belar fina bakarrik hazten den. Tamaina ertain-handiko tumulu bat gordetzen du, 18m-ko diametroa duena, 0,80 m jasotzen ditu hegoaldetik, 1,10 m iparraldetik, 1,20 m ekialdetik eta 1,30 m mendebaldetik. Erdian, 3 lauzaz eta estalkiaz osatutako dolmen-ganbera dago.1, (S) lauzak 1,60m luze, 1,70m garai eta 0,28m lodi da, 85º-ra begira. Bertan dago.2, (W) lauza itxiturakoa da, eta 0,95 m luze, 1,40 m garai eta 0,30 m lodi da, 5º-ra begira. Bertan dago.3, (N) lauzak 1,40 m-ko luzera, 1,20 m-ko altuera eta 0,35 m-ko lodiera ditu, 105º-ra begira. Bertan dago.Estalki-lauzak 2,30 metroko luzera, 2,20 m-ko zabalera eta 0,35 m-ko lodiera ditu. Desplazatuta eta iparraldeko lauzan etzanda dago. Materiala, lurraren kareharriak.Trikuharri ezagunaErrepidearen parean dagoenez, jende askok ezagutzen duen trikuharria da.
Albiako trikuharria
Albiako trikuharriaTrikuharritik atzera joko dugu pistara ateratzeko. eta pista ezkerretik jarraituko dugu. Aurrerago borda baten paretik igaroko garelarik.
BordaAurreneko zatian basoan barneratuko gara pista ezberdinen bitartez.
BasoanAurrerago bidegurutze batetara iritsiko gara eta zuzeneko pistatik jarraitu beharko dugu.
Zuzen pistatikGeroago, aldapa igotzen hastean bertze bidegurutze bat izango dugu, oraingoan ere zuzen pista nagusitik igotzen jarraitu, jaitsieran aldiz bertze bidetik etorriko gara.
Zuzen
Hormak egitura bereziak sortzen dituBasoan eta pistatik gertu abere-erditegi berezia ikusiko dugu. Kasu honetan metalezko xaflaz osatua.
Abere-erditegiaEta aurrerago hilarri bat, oroigarri gisa topatuko dugu bidearen bazter batean
OroigarriaAltuera irabazten goaz eta segituan basoaren goiko partera iritsiko gara. Paisai karstikoa nabaria da bidearen zenbait tokietan.
Gorago zelaietara aterako gara Txorrotxela mendiko magaletan
Eta bertan Bustinza borda topatuko dugu. Eremu honetan historia aurretik artzantza izandako eraginaren lekuko.
Bustinza borda
Bordatik eskuin aldetik igotzen segituko dugu troka batetan sarturik.
Eskuinerantz jo
Troka estuttu egiten den puntuanTroka gainditu eta zelaiak ageriko dira berriz ere. Bertan ura isuri izaten du urtean zehar, Beloki eta Txorrotxeta mendien arteko trokatxoa estua sortu egiten delako.
Waypoints
Archaeological site
3,225 ft
ALBI Trikuharri
Albi trikuharria. Informazio gehiago blogean: https://mendikosterak.blogspot.com/2024/04/albiatik-irumugarrieta-zirkularra.html
Intersection
3,816 ft
Bidegurutze 04 Eskuin
Pista utzi eta eskuin edo zuzen bidexkatik magaletik gora segi.
You can add a comment or review this trail
Comments