Aldeadavila - Playa del Rostro - Duero (Ibai ibilbidea)
near Aldeadávila de la Ribera, Castilla y León (España)
Viewed 65 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Lehenengo esan behar da ibilbide hau egiteko goiza eta arratsaldearen zati handi bat beharko dugula. Guk barkua 12:00etan hartu genuen. Udaberria ere oso garai aproposa da inguru hauek ikusteko.
Aldeadavila de la Ribera herrian hasi eta pista zabalak jarraituz, Duero ibaira hurbildu ginen. Bidean olibondoak, mahastiak, almendroak... ikus ditzakegu. Picon de Marieta begiratokitik pasatu eta ibai ertzeruntz jarraitu genuen. Ahuntzainen lana azaltzen duen majada eta ekomuseo txiki bat ikusi eta Playa del Rostroraino jaitsi ginen, ibaian ibilbidea egiteko barkua hartzera (aurretik on-line bidez txartelak eskatzea komeni da). Ibaitik Aldeadavilako urtegiko paretaraino eramaten gaitu eta bueltan ekarri. Guztira 20 km inguru eta 1 ordu eta 1/2. Azalpen onak ematen dituzte eta oso gomendagarria da bidai hau egitea. Bueltan beste bide bat hartu genuen itzultzeko baina nahi izanez gero goizeko bide beretik edo errepide jarraituz itzuli daiteke (bidexka jartzen dudan tokian, ez dago oso garbi baina pasatu daiteke). Zati honetan aspaldian erabiltzen ziren bideak ezagutzeko aukera dago. Azken zatian berriro pista zabalak jarraituz Aldeavilara itzuli ginen.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments