ALLUITZ INGURATZEN: AXPE-LARRANO-ASUNTZA-ARTOLA-AXPE
near Axpe, País Vasco (España)
Viewed 250 times, downloaded 24 times
Trail photos
Itinerary description
Axpetik Artolara doan bidea hartuko badugu ere hasieran, pista jarraituko dugu Zearretara, Artolara doan bidea gainean lagaz. Pista ertzean dagoen harripila batek adierazten digu Larrano lepora hartu beharreko bidexka (batzuetan hori eta txuri seinaleak agertzen dira bidean). Jendea ibiltzen bada ere, bidea ezkutatu egiten da batzuetan belar artean. Igoera, dena den, polita da: eskuman Alluitz eta Infernuko pasabidea, eta ezker aldetik, berriz, Axpe ingurua. Larrano lepora (eta aterpera) iristen garenean, Alluitz aldera joko dugu zertxobait, gainak ikusi asmoz. Bueltan, berriz, Larrano puntatik pasatuko gara Santa Barbara ermita ere ikusiz. Hurrengo helburua Urkiolamendira joatea izango da, horretarako Asuntza lepora jaitsiz. Hemen dauden seinaleak adierazten dizkigute bai Urkiolamendira joateko norabidea eta, baita, ondoren, Altxartera hartu beharrekoa ere. Izan ere, gure asmoa baita, Urkiolemenditik bueltan, Altxarte aldera jotzea ere. Jatsiera horretan, eta Aitz-Txiki aurrean dugula ikusiko ditugu beste seinale batzuk adierazten Artola lepora zein Axpera hartu beharreko norabidea. Ibilbidea oso polita da. Alluitz eta beren gainei azpitik buelta emanez. Baina baita ezezaguna ere, Axpetik Larranora jende gutxi ibiltzen da, baina igoera ikusgarria da.
Waypoints
Intersection
1,628 ft
BIDEGURUTZEA (ERNE!)
Eskumatik hartu gora bidea. Jendea ibiltzen da. Noizbehinka txuri eta hori markak ere ikusiko dira.
Mountain pass
3,171 ft
ALLUITZ BIZKARRA ETA INFERNUKO PASABIDEA
Honaino iritsi gara. Hemendik aurrera erne ibili beharreko pasabideak aurkitzen dira. Guk buelta emango dugu.
Intersection
2,882 ft
ASUNTZA LEPOA
Lehendabizi Urkiolamendira joango gara, baina bueltan hona etorriko gara, hemendik Altxarte aldera jotzeko. Gertu dago POL-POL iturria.
Intersection
1,646 ft
ARTOLA
ARTOLA ETA AXPERA hartu behar dugu. Lehendabizi Artola lepora. Igoera lasai hartu. Behin gainean, Axperaino, dena jatsiera da. Jarraitu txuri eta hori seinaleak.
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Oso ibilbide politxa