Activity

ALOÑA-AIZGORRI ZEHARKATZEN

Download

Trail photos

Photo ofALOÑA-AIZGORRI ZEHARKATZEN Photo ofALOÑA-AIZGORRI ZEHARKATZEN Photo ofALOÑA-AIZGORRI ZEHARKATZEN

Author

Trail stats

Distance
14.58 mi
Elevation gain
4,892 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
4,209 ft
Max elevation
4,859 ft
TrailRank 
49
Min elevation
1,417 ft
Trail type
One Way
Moving time
5 hours 48 minutes
Time
6 hours 32 minutes
Coordinates
3904
Uploaded
August 10, 2022
Recorded
August 2022
Be the first to clap
Share

near Uribarri, País Vasco (España)

Viewed 26 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofALOÑA-AIZGORRI ZEHARKATZEN Photo ofALOÑA-AIZGORRI ZEHARKATZEN Photo ofALOÑA-AIZGORRI ZEHARKATZEN

Itinerary description

Arantzazuko bidean dagoen Urteaga edo Urtiagainetik hasita, Aloña (Gorgomendi) eta Aizgorriko hainbat gainetatik pasatuz, aldenik alde mendilerroa zeharkatzea du helburu ibilbideak, Aizgorri gainetik Oltzara jaitsiz. Hemendik, Urbiara joan eta Arantzazun bukatzeko. Luzea eta desnibela badu ere, ez du aparteko zailtasunik.

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,682 ft
Photo ofURTIAGAIN (APARKALEKUA)

URTIAGAIN (APARKALEKUA)

Aloñara doan ohiko bidea hartuko dugu. Hasiera hasieratik hasiko gara gra, desnibela gainditzen. Lasai hartu bihotza eta birikak ondo egokitu arte.

PictographWilderness hut Altitude 1,691 ft
Photo ofURTIAGAIN-URTEAGAGAIN

URTIAGAIN-URTEAGAGAIN

Lehendabiziko aldaparekin batera, lehendabiziko artzain txabolak. Pista jarraituko dugu, baina 200 bat metrora, bera lagata, ezker aldera joko dugu Belar aldera.

PictographMountain pass Altitude 2,724 ft
Photo ofBELAR Photo ofBELAR

BELAR

Lehendabiziko aldapa gaindituta, aterpe, txabola eta belardia izango ditugu bidelagun Aloña edo Gogormendi gaineraino.

PictographWilderness hut Altitude 3,088 ft
Photo ofBELAR (TXABOLA)

BELAR (TXABOLA)

Euria egingo balu, aterpe polita. Hemendik gora gutxi geratzen da Aloñako gurutzea edo gailurra iristeko, baina aldapa handitzen joango da. Hortik datorkio malda honi ere Gogormendi!!!

PictographSummit Altitude 3,817 ft
Photo ofALOÑA-GOGORMENDI (1320)

ALOÑA-GOGORMENDI (1320)

AloñaKO gurutzean edo Gogormendin gaudela, helburua da Butreaitz aldera joatea, zelaia zeharkatuz.

PictographSummit Altitude 4,053 ft
Photo ofBOTREAITZ-BUTREAITZ (1321)

BOTREAITZ-BUTREAITZ (1321)

Butreaitzen gaudela, aurrez-aurre dugu hurrengo helburua: Akaitz. Hala ere, leporaino jaitsiko gara. Kontuz ibili jaitsieran, 100 metro pasatxo jaitsiko garelako, eta kareharria da ingurua.

PictographSummit Altitude 3,908 ft
Photo ofAKAITZ (1324)

AKAITZ (1324)

Aldapa gogorra igo behar izan dugu (100 bat metro desnibela), baina hemendik Biozkornia leporaino lasaiago ibiliko gara. Zeharkaldi polita da bertaraino.

PictographMountain pass Altitude 3,518 ft
Photo ofBIOZKORNIA LEPOA (1195)

BIOZKORNIA LEPOA (1195)

Biozkornian gaudela, hurrengo helburua Artzanburura igotzea izango da. 200 bat metroko desnibela dugu aurrean. Lasai hartu.

PictographSummit Altitude 4,079 ft
Photo ofARTZANBURU (1365)

ARTZANBURU (1365)

Artzanburuko igoera gogorra bada ere, hemendik aurrera Arbelaitzeko leporaino izango dugun zeharkaldia (belardia nagusia dena) oso atsegina egingo zaigu.

PictographSummit Altitude 4,709 ft
Photo ofARBELAITZ (1513) Photo ofARBELAITZ (1513)

ARBELAITZ (1513)

Arbelaitzera egin beharreko igoera bat batekoa da, eta desnibel handia gainditu beharra dago Andreaitzeko lepotik hasita. Dagoeneko, gainera, ordu eta kilometro batzuk badaramatzagu gainean! Arbelaitzetik Iraulera joango gara. Esan genezake berau dela zeharkaldi teknikoena eta arriskutsuena. Lasai hartu eta kontuz ibili, nahiz eta bidea agerikoa izan.

PictographSummit Altitude 4,710 ft
Photo ofIRAULE (1526) Photo ofIRAULE (1526)

IRAULE (1526)

Iraule gainetik ondoren datozen gailurrak ikusten dira: Aketegi (garai batean Aitzuri ere zena) eta ondoren Aketegi erpiña. Lehena da, baina, EAEko gailurra (1551).

PictographSummit Altitude 4,831 ft
Photo ofAKETEGI (1551) Photo ofAKETEGI (1551)

AKETEGI (1551)

Garai batean Aitzuri zena, orain Aketegi da. Aurrez aurre, berriz, Aketegi erpiña. EAEko mendi edo gailurrik altuenak dira.

PictographSummit Altitude 4,820 ft
Photo ofAKETEGI ERPINA (1549) Photo ofAKETEGI ERPINA (1549)

AKETEGI ERPINA (1549)

Aketegitik dagoeneko ikusten da Aizgorri gaina. Bertan emango diogu bukaera gainez gaineko ibilerari. Bertatik Oltzara jaitsiko gara.

PictographSummit Altitude 4,725 ft
Photo ofAITZGORRI (1528) Photo ofAITZGORRI (1528) Photo ofAITZGORRI (1528)

AITZGORRI (1528)

Aitzgorri ez da mendi altuena, bai, ostera, bisitatuena. Hemendik, San Adrian aldera doan bidea hartuko dugu. Beharantz hasita kontuz ibiliko gara, izan ere iritsiko da momentua San Adrianera doan bidea laga eta Oltzara doana hartu beharko dugulako. Seinaleekin erne!

PictographMountain hut Altitude 3,398 ft
Photo ofOLTZA Photo ofOLTZA Photo ofOLTZA

OLTZA

Oltza zeharkatzen hasiko gara. Berehala bat egingo dugu Aizgorriko maratoiandako egindako seinale edo puntu horiekin. Seinaleak jarraituko ditugu Urbiraino.

PictographIntersection Altitude 3,394 ft
Photo ofOLTZA Photo ofOLTZA

OLTZA

Hementxe okertuko gara eskuma aldera, eta seinaleak jarraituz iritsiko gara Urbiraino. Aurretik, inguru politak zeharkatuko ditugu.

PictographMountain hut Altitude 3,494 ft
Photo ofARTZAIN ATERPEAK

ARTZAIN ATERPEAK

Jarraitu puntu horiak Urbiako ostaturaino.

PictographMountain hut Altitude 3,478 ft
Photo ofURBIA (1100) Photo ofURBIA (1100) Photo ofURBIA (1100)

URBIA (1100)

Jabe berriekin zabaldu da berriro Urbiako ostatua. Bertan ere iturri ederra dugu. Hemendik, berriz, ohiko bidea erabiliz, Arantzazura jaitsiko gara.

PictographReligious site Altitude 3,950 ft
Photo ofARANTZAZUKO ERMITA

ARANTZAZUKO ERMITA

Bidea jarraituko dugu Arantzazura.

PictographCar park Altitude 2,311 ft
Photo ofURBIARA

URBIARA

Aparkalekuaz gain, Urbiako ostatuaren zerbitzua adierazten ere karteltxoa irakurri ahal izango dugu.

PictographReligious site Altitude 2,114 ft
Photo ofARANTZAZU (BUKAERA) Photo ofARANTZAZU (BUKAERA)

ARANTZAZU (BUKAERA)

Geldiunerako tokia, ezinbestean: Aizgorri-Aratz parketxea, santutegia, Oteitza, Txillida, Bazterretxea, Pello Zabala ... Hemen bukatzen da ibilbidea. Hala ere, gu geuk, kotxea Urtiagainen laga dugunez, beste bost bat kilometro (ordubete exkas) dugu aurretik, errepidetik.

Comments

    You can or this trail