ALTO TAJO. Aguaspeñako toba eta Castil de Griegosko kastro zelta
near Checa, Castilla-La Mancha (España)
Viewed 58 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Checatik hur, El Cubilloko polgera eta Hoz Secara doan pista (hasieran asfaltatua) hasten dan tokian, toki interesgarri bi dagoz, bata, ikusteko moduko toba bat, Aguaspeña, bestea, Castil de Griegosko kastro zelta. Biak ibilaldi laburtxu batez ezagutu leitekez.
Aguaspeña Genitoris ibaiaren iturburu bitxia da, toba bat. Zati batzuk lehor dagoz, baina handi bat bere hondino bere onean, eta tobera guztien antzera, oso polita.
Castil de Griegosko kastro zelta k.a.ko VIII.mendekoa da, eta erromatarra azpiratu eben k.a.ko I. mendean. Muno baten gainean dago. Hurrean, ibarrean, Puente de La Sierrako nekropolia egoan, kastroarena, baina gaur egun soloak baino ez dira ikusten. Kastroa nahiko berezia da, gotorleku independente bi eukazalako, eta oso ondo kontserbaturik dago.
Biak, kastroa eta nekropoliak garrantzitsuak dira; kastroak, ibar eder baten erdian, Tajo Goieneko igarobide garrantzitsu bat kontrolatzen eban.
Mesetako zeltai “zeltiberiko” deritxe, espainiar nazionalismoak bere mitoen artean asko erabilitako izen bat. Mito horretaz zabaldu dabe iberoak eta zeltak nahasturik zeltiberoak sortu zirala, eta eurak dira espainiar herriaren (“arraza”) muna dirala. Asmazino bat. Mesetako zeltak iberoen sistema grafikoa hartu eben, eta holan ziran idazketea garatu eban zelta bakarrak, baina ez ziran iberoakaz nahastu.
TOBAK ZER DIRAN
Kareharrizko toba kareharri oso porotsua da, karbonatoen prezipitazinoak eginda. Askotan landare bizien gainean egiten da, sarritan goroldioan, eta goroldioa nahi beste landara batzuk toba osatuz kaltzifikatzen dira.
Euri-urak kaltzifikatu egiten dira kareharrizko lurzorua zeharkatzean. Lurretik urten eran kaltzio karbonatoa kaltzita moduan isurtzen da. Kristal txikiak, narru baten forman geratzen dira landareen gainean. Geruzarik geruza toba osatuz joaten da. Landare-euskarria hiltzen danean, bere hutsunea uzten dau, eta halan hartzen dau tobak itxura porotsua eta kobaren antzekoa.
Eraikuntzan harri apaingarri gisa erabiltzen da.
INFORMAZINO OSAGARRIA
Betidanik bakartiak izan diran lur honeek kontrastez beterik dagoz: goian karezko eremuak (paramoak), lehorrak, eta, behean, hamaika errekak eta ibaiak zulaturiko ibarretan, ura eta zugatzak eurrez; arroilak diran zuloen tontorretan kareharrizko hatx harroak, eta batzutan torre ausart gorriak, albo eta gain boroldildunak, hareharrizkoak edo konglomeratuak. Benetan ikusteko moduko arroilak, handiak, sakonak, luzeak, kolore askotarikoak, Tajorenak ez eze, baita haren adarrak sortutakoak be, inoiz, basatiagoak. Izan be, Tajoren arroilak, itzelak izan arren, gizakiak bide zabalak eginez —lar zabalak ibiltariarentzat— etxekotu egin dituz.
Berezko eremu erdi agor honeek oso arrakalatu edo apurtuta dago, berezko mobimentu geologikoakatik nahi ibai ugarik egindako igarobideakaitik. Zelangura be, Euskal Herriko lurren aldean, oso lur zaharrak dira, geologia ikasteko bazter egokia, halan, ingurua parke naturala eta geoparkea be bada.
LURROK ZELAN SORTU ZIRAN
Orain dala 380-280 bat miloi urte artean, Paleozoiaren edo “Aro Primario”aren amaieran (Devonikoaren amaieratik, Karboniferoan zehar eta Permikoaren erdialdea arte), orduko kontinenteak hurreratu eta talka egin eben, harik eta, Paleozoikoaren amaieran, Pangea sortu arte. Pangea sortu eban talka horretan lurra alderik alde hartzen eban mendi lerro izugarri altu eta luze sortu zan (orogenia Hertzianoa edo “herciana”): Mendilerro Variskarra (varisca).
Gero, Pangean, milioika urtetan mendilerroa guztiz higatu eta desagertu zan, Mesoziokon zehar (“Aro sekundarioa, hots, Triasikoa, Jurasikoa, Kretazikoa, 251-66 miloi urte artean) eta Zenozoikoaren hasiera arte (“Aro Tertziarioa”) hatan be. Lautada itzela sortu zan, eta bertan higaduraren materialak, Paleozoikokoak, sedimentu (“jalkin”) bihurtuta, metatu ziran, geroko arbelak eta kuartzitak. Pangearen barruko lurrak basamortu oso handi bat izan ziran, lehorrak baizen berotsuak.
Gitxika-gitxika itsasoa lautadaren zati handiak azpiratuz joan zan. Triasikoan (251-201 milioi urte artean), ibai handien jalkiak Paleozoikoko materialok estali zituezan; sedimentu barriak 1000m baino gehiagoko lodiera eduki zituezan hainbat tokitan. Horrela, presino itzel horren menpean, Paleozoikoko materialak harri metamorfiko bilakatu ziran: arbela eta kuartzita. Tajo Goineko tontor batzutan agertzen dira, higadurak agerian itxi dituzalako, eta inoiz baita ibar barrenean be.
Harri metamorfikoen gainean jarritako Triasikoko materialak hainbat tokitan ikusten doguzan hareharrizko eta konglomeratuzko torre gorrixkak dira. Konglomeratuetako harriak gehienbat kuartzitak dira; konglomeratuok eta hareharriak gogorragoak dira inguruko harriak baino, halan, geroko ibaien higadurak agerian itxi dituez arroiletan.
Pangearen aro honetan, Mesozoikoan, dinosaurioak dira errege, eta gaur toki gitxitan dagozan landara primitibo batzuk, zikadak (“cicada”), estintzinoaren mugan dagozanak. Era berean ordukoak dira amoniteak, zefalopodoak, belemniteak eta hainbat krustazeo.
Aro hau oso berotsua izan zan. Aldi Jurasikoan eta Kretazikoan (201-66 miloi urte artean) Tajo Goieneko eta Euskal Herriko jalkiak gehienbat itsasokoak dira, batez be karezkoak. Horrexek dira arroilen gainetan eta hormetan ikusten doguzan kareharrizko hatxak, gogorragoak diran lez, ibaiak zulatu ez diranak.
Jurasikoaren hasieran Pangea apurtzen hasi zan; horren ostean, lehenago urrundutako zatiak, kontinenteak, gitxika-gitxika hurreratzen hasi ziran, harik eta Goi Kretazioan ostera be talkan hasi arte, orain dala 80 bat milioi urte. Orogenea Alpinoa. Ordukoak dira Tajo Goieneko mendiak, Montes Unibersales deritxonak, eta, orokorrean, Sistema Iberiko osoa, baita Pirineoak, Sistema Betiko eta Penibetikoa, Mendilerro Kantabrikoa, Euskal Herriko mendiak, Alpeak, Himalaia… be.
Aro Tertziarioaren hasieran (Zenozoikoa, orain dala 66 bat miloi urte), itsasoak atzera egin eban inguru honetan, eta zingirak askoko lurrak geratu ziran, non margak eta igeltsuak sortu ziran. Margak erraz higatzen diran lez, ibar zabalagoetan idoroko doguz, eta harekaz batera igeltsuak agertzen dira.
Aro Tertziarioaren amaieran, orain dala 3 bat milioi urte, mendien goranzko tolesturak (“antiklinalak”) higatu eta hareen sedimentuak beheranzko tolesturetan (medien arteko lepoetan, “sinklinal”etan) metatu ziran: horrela sortu ziran Tajo Goieneko karezko eremuak (“paramera”).
Hurrengo aldian, Kuaternarioan, ibaiak ibarrak sakontzen dituez eta eremuak gehiago kaltzifikatzen dira.
ZER IKUSI TAJO GOIENEAN ETA MOLINA DE ARAGONEN INGURUAN
SEÑORÍO DE MOLINA DE ARAGÓN
HERRERÍA. Kastro zeltiberikoa
MOLINA DE ARAGÓN. Gaztelua, zubi erromanikoa, elaizak, jauregiak...
CAMPILLO DE DUEÑAS. Gaztelua
LABROS. St Catalina eleiza erromanikoa
TAJO GOIENA
CORDUENTE. Virgen de la Hoz santutegia. Atzetik bidexka batek eroango gaituz arroilearen ertzeraino
Gallego ibaiaren arroilea (la hoz)
Castillo de Santiuste
VENTONSA. Kastro zeltibeiko baten hondarrak. Seinalerik ez
TIERZO. Palacio de la Vega de Arias, monumentu artistikoa
SALINAS DE ARMALLA. Gatzaga
CHEQUILLA. Herria inguratzen daben harrizko torre gorriak ("ciudad encantada"), eta haien artean zenzenplaza.
CHECA. Herri bitxia, errekak goitik behera zeharkatua, eta zubi askoraz.
Aguaspeñako toba
Castil de Griegos. Castro zektiberikoa
Graptolitoak. Arbelean dagoz, zentimetro gitxiko itsas izaki txikiak. Orain dala 430 milioi urte inguru bizi izan ziran. Gaur egun ez dago izaki bizidun baliokiderik. Aztarnategia Checatik kilometro bat pasatxura dago, Área Experimental de La Tejera ondoan.
Polge de Cubillo
ZAOREJAS. Puente de San Pedro
Herria, jauregiak
Mirador de Zaorejas o de La Escaleruela
COBETA. Nuestra Señora de Los Montesinos baseleiza. Oso toki polita ei da
ARMAGALLONES. Eleizaren artesanatu mudejarra
CANALES DEL DUCADO Baserri aldeko erromanikoa
VILLAR DE COBETA. Castillo de Alpetea, behatoki ona
SANTA MARÍA DEL ESPINO. Cueva de La Hoz. Pintura eta grabatu neolitikoak.
RIBA DE SAELICES. Cueva de Casares. Paleolitikoko aztarnategi garrantzitsua
SALELICES DE LA SAL. Gatzaga
BUENAFUENTE DEL SISTAL. Monasterio de Santa María

Waypoints
Waypoint
4,548 ft
Aguaspeña-Castil de Griegos
You can add a comment or review this trail
Comments