Activity

ALTO TAJO. Hoz del río Cabrillas El Ventorro de Chaotik

Download

Trail photos

Photo ofALTO TAJO. Hoz del río Cabrillas El Ventorro de Chaotik Photo ofALTO TAJO. Hoz del río Cabrillas El Ventorro de Chaotik Photo ofALTO TAJO. Hoz del río Cabrillas El Ventorro de Chaotik

Author

Trail stats

Distance
11.3 mi
Elevation gain
1,552 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,552 ft
Max elevation
3,621 ft
TrailRank 
39
Min elevation
3,277 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 56 minutes
Coordinates
6373
Uploaded
November 1, 2022
Recorded
October 2022
Be the first to clap
Share

near Taravilla, Castilla-La Mancha (España)

Viewed 49 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofALTO TAJO. Hoz del río Cabrillas El Ventorro de Chaotik Photo ofALTO TAJO. Hoz del río Cabrillas El Ventorro de Chaotik Photo ofALTO TAJO. Hoz del río Cabrillas El Ventorro de Chaotik

Itinerary description

Ibilaldia luzetxu emoten badau be, oso erosoa da, ia laua, azken zatian izan ezik, baina orduan, zoragarria da, eta bidea ona. Gehiena pinudian, amaieran baso mistoan eta ibai ertzekoan.

Cabrillasen arroilea oso apala da, ez dauka ezer harrigarririk, Tajoagaz batzen dan arte. Ostera, bide erosoa da, atsegina, osteratxu baten modukoa, Tajoren arroileak baino bakartiagoa, eta bidea, zabala dan arren, intimoagoa.

Lehenengo kilometro bietan ibar zabala da, harik eta zubira heldu arte. Handik aurrera arroila baten itxura handiagoa hartzen dau. Ibilbidearen erdi aldean iturria dago, udagoienean beharbada ur bakoa (bai behintzat 2022ko urriaren amaieran). Handik gitxira arroilea asko estutzen da, harrizko tantaiak alboan, gezi emoten daben hatx zorrotzak.

Sari handia amaieran dago. Zabalgune baten Tajogaz egingo dogu topo, baina handik ez gara Peñalengo zubira helduko. Horra ailegatzeko ibai handia babesten daben hatxak gainditu beharko doguz, bide estu eta polit baten laguntzaz, baso eder batean. Aldatza ez da nekagarria, berrogei bat metro desnibelekoa.

Eta Peñalengo zubiaren inguruan gagoz, hauxe toki ederra. Beste aldean, goian, Tajoren arroiletik datorren pista lar zabala antzemongo dogu.

Merezi izan dau honaino heltzea. Orain, bide beretik, osteratxu lasaian itzuliko gara.



INFORMAZINO OSAGARRIA

Betidanik bakartiak izan diran lur honeek kontrastez beterik dagoz: goian karezko eremuak (paramoak), lehorrak, eta, behean, hamaika errekak eta ibaiak zulaturiko ibarretan, ura eta zugatzak eurrez; arroilak diran zuloen tontorretan kareharrizko hatx harroak, eta batzutan torre ausart gorriak, albo eta gain boroldildunak, hareharrizkoak edo konglomeratuak. Benetan ikusteko moduko arroilak, handiak, sakonak, luzeak, kolore askotarikoak, Tajorenak ez eze, baita haren adarrak sortutakoak be, inoiz, basatiagoak. Izan be, Tajoren arroilak, itzelak izan arren, gizakiak bide zabalak eginez —lar zabalak ibiltariarentzat— etxekotu egin dituz.

Berezko eremu erdi agor honeek oso arrakalatu edo apurtuta dago, berezko mobimentu geologikoakatik nahi ibai ugarik egindako igarobideakaitik. Zelangura be, Euskal Herriko lurren aldean, oso lur zaharrak dira, geologia ikasteko bazter egokia, halan, ingurua parke naturala eta geoparkea be bada.


LURROK ZELAN SORTU ZIRAN

Orain dala 380-280 bat miloi urte artean, Paleozoiaren edo “Aro Primario”aren amaieran (Devonikoaren amaieratik, Karboniferoan zehar eta Permikoaren erdialdea arte), orduko kontinenteak hurreratu eta talka egin eben, harik eta, Paleozoikoaren amaieran, Pangea sortu arte. Pangea sortu eban talka horretan lurra alderik alde hartzen eban mendi lerro izugarri altu eta luze sortu zan (orogenia Hertzianoa edo “herciana”): Mendilerro Variskarra (varisca).

Gero, Pangean, milioika urtetan mendilerroa guztiz higatu eta desagertu zan, Mesoziokon zehar (“Aro sekundarioa, hots, Triasikoa, Jurasikoa, Kretazikoa, 251-66 miloi urte artean) eta Zenozoikoaren hasiera arte (“Aro Tertziarioa”) hatan be. Lautada itzela sortu zan, eta bertan higaduraren materialak, Paleozoikokoak, sedimentu (“jalkin”) bihurtuta, metatu ziran, geroko arbelak eta kuartzitak. Pangearen barruko lurrak basamortu oso handi bat izan ziran, lehorrak baizen berotsuak.

Gitxika-gitxika itsasoa lautadaren zati handiak azpiratuz joan zan. Triasikoan (251-201 milioi urte artean), ibai handien jalkiak Paleozoikoko materialok estali zituezan; sedimentu barriak 1000m baino gehiagoko lodiera eduki zituezan hainbat tokitan. Horrela, presino itzel horren menpean, Paleozoikoko materialak harri metamorfiko bilakatu ziran: arbela eta kuartzita. Tajo Goineko tontor batzutan agertzen dira, higadurak agerian itxi dituzalako, eta inoiz baita ibar barrenean be.

Harri metamorfikoen gainean jarritako Triasikoko materialak hainbat tokitan ikusten doguzan hareharrizko eta konglomeratuzko torre gorrixkak dira. Konglomeratuetako harriak gehienbat kuartzitak dira; konglomeratuok eta hareharriak gogorragoak dira inguruko harriak baino, halan, geroko ibaien higadurak agerian itxi dituez arroiletan.

Pangearen aro honetan, Mesozoikoan, dinosaurioak dira errege, eta gaur toki gitxitan dagozan landara primitibo batzuk, zikadak (“cicada”), estintzinoaren mugan dagozanak. Era berean ordukoak dira amoniteak, zefalopodoak, belemniteak eta hainbat krustazeo.

Aro hau oso berotsua izan zan. Aldi Jurasikoan eta Kretazikoan (201-66 miloi urte artean) Tajo Goieneko eta Euskal Herriko jalkiak gehienbat itsasokoak dira, batez be karezkoak. Horrexek dira arroilen gainetan eta hormetan ikusten doguzan kareharrizko hatxak, gogorragoak diran lez, ibaiak zulatu ez diranak.

Jurasikoaren hasieran Pangea apurtzen hasi zan; horren ostean, lehenago urrundutako zatiak, kontinenteak, gitxika-gitxika hurreratzen hasi ziran, harik eta Goi Kretazioan ostera be talkan hasi arte, orain dala 80 bat milioi urte. Orogenea Alpinoa. Ordukoak dira Tajo Goieneko mendiak, Montes Unibersales deritxonak, eta, orokorrean, Sistema Iberiko osoa, baita Pirineoak, Sistema Betiko eta Penibetikoa, Mendilerro Kantabrikoa, Euskal Herriko mendiak, Alpeak, Himalaia… be.

Aro Tertziarioaren hasieran (Zenozoikoa, orain dala 66 bat miloi urte), itsasoak atzera egin eban inguru honetan, eta zingirak askoko lurrak geratu ziran, non margak eta igeltsuak sortu ziran. Margak erraz higatzen diran lez, ibar zabalagoetan idoroko doguz, eta harekaz batera igeltsuak agertzen dira.

Aro Tertziarioaren amaieran, orain dala 3 bat milioi urte, mendien goranzko tolesturak (“antiklinalak”) higatu eta hareen sedimentuak beheranzko tolesturetan (medien arteko lepoetan, “sinklinal”etan) metatu ziran: horrela sortu ziran Tajo Goieneko karezko eremuak (“paramera”).

Hurrengo aldian, Kuaternarioan, ibaiak ibarrak sakontzen dituez eta eremuak gehiago kaltzifikatzen dira.

ZER IKUSI TAJO GOIENEAN ETA MOLINA DE ARAGONEN INGURUAN


SEÑORÍO DE MOLINA DE ARAGÓN

HERRERÍA. Kastro zeltiberikoa

MOLINA DE ARAGÓN. Gaztelua, zubi erromanikoa, elaizak, jauregiak...

CAMPILLO DE DUEÑAS. Gaztelua

LABROS. St Catalina eleiza erromanikoa



TAJO GOIENA

CORDUENTE. Virgen de la Hoz santutegia. Atzetik bidexka batek eroango gaituz arroilearen ertzeraino
Gallego ibaiaren arroilea (la hoz)
Castillo de Santiuste

VENTONSA. Kastro zeltibeiko baten hondarrak. Seinalerik ez

TIERZO. Palacio de la Vega de Arias, monumentu artistikoa

SALINAS DE ARMALLA. Gatzaga

CHEQUILLA. Herria inguratzen daben harrizko torre gorriak ("ciudad encantada"), eta haien artean zenzenplaza.

CHECA. Herri bitxia, errekak goitik behera zeharkatua, eta zubi askoraz.
Aguaspeñako toba
Castil de Griegos. Castro zektiberikoa
Graptolitoak. Arbelean dagoz, zentimetro gitxiko itsas izaki txikiak. Orain dala 430 milioi urte inguru bizi izan ziran. Gaur egun ez dago izaki bizidun baliokiderik. Aztarnategia Checatik kilometro bat pasatxura dago, Área Experimental de La Tejera ondoan.
Polge de Cubillo

ZAOREJAS. Puente de San Pedro
Herria, jauregiak
Mirador de Zaorejas o de La Escaleruela

COBETA. Nuestra Señora de Los Montesinos baseleiza. Oso toki polita ei da

ARMAGALLONES. Eleizaren artesanatu mudejarra

CANALES DEL DUCADO Baserri aldeko erromanikoa

VILLAR DE COBETA. Castillo de Alpetea, behatoki ona

SANTA MARÍA DEL ESPINO. Cueva de La Hoz. Pintura eta grabatu neolitikoak.

RIBA DE SAELICES. Cueva de Casares. Paleolitikoko aztarnategi garrantzitsua

SALELICES DE LA SAL. Gatzaga

BUENAFUENTE DEL SISTAL. Monasterio de Santa María

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 3,369 ft
Photo ofHatx zorrotzen hestugunea Photo ofHatx zorrotzen hestugunea Photo ofHatx zorrotzen hestugunea

Hatx zorrotzen hestugunea

PictographWaypoint Altitude 3,412 ft
Photo ofIbaiaren hatxetan

Ibaiaren hatxetan

PictographWaypoint Altitude 3,543 ft
Photo ofIbar zabala Photo ofIbar zabala Photo ofIbar zabala

Ibar zabala

PictographWaypoint Altitude 3,350 ft
Photo ofPeñalengo zubia Photo ofPeñalengo zubia Photo ofPeñalengo zubia

Peñalengo zubia

PictographWaypoint Altitude 3,319 ft

Tajo ibaia

PictographWaypoint Altitude 3,550 ft

Ventorro del Chao

Comments

    You can or this trail