ALTO TAJO. Hoz y Hundido de Armagallones Ocentejotik
near Ocentejo, Castilla-La Mancha (España)
Viewed 17 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Entzute handiko ibilbidea da hau, seguruenik “Hundido de Armagallones” deritxon jazoeragaitik, hau da, XVI. mendean Lisboako lurrikaragaz batera arroilearen goialdeko hormatik ibaira jauzi ziran hatx handiakaitik. Antza dan lez, harritzarrok ibaiaren ibilgua itxi eben, nahi-ta, jakina, ibaiak arin bere bidea zabaldu eban. Hondino harritzarrok ibaian ikusi daikeguz. Zelangura be, hatx-jauste hori ez da berez igarten, kartel batek abisua emon barik.
Halan, Tajoren arroileagaitik beragaitik ez balitz, ibilbide honek paisaiaren aldetik ez leuke ezelako berezitasunik eukiko. Jakina, arroila ederra da eta merezi dau, Tajoren beste inguru batzuk merezi daben neurri bertsuan, nik uste. Kontuan hartu Ocentejo nahiko urrun geratzen dala Tajo Goieneko beste ibilbide interesgarri batzuetatik. Jakina, esan dodan lez, arroilea, zalantza barik, ederra da.
Gehienetan urrun ibiliko gara ibai ertzetik, toki batzuetan ura ikutzeko moduan egongo garan arren. Era berean, bizpalau tokitan aukerea eukiko dogu behatoki naturaletatik arroila ederra ikusteko. Bide zabala, gatzaga batera joiana, harritsua gehienetan, ez guztiz erosoa, gatzagaren hondarretaraino eroango gaituzana. Hondarrotan joateko bidea burututzako emongo dogu, eta lotuko gaiakoz itzultzeko bideari.
INFORMAZINO OSAGARRIA
Betidanik bakartiak izan diran lur honeek kontrastez beterik dagoz: goian karezko eremuak (paramoak), lehorrak, eta, behean, hamaika errekak eta ibaiak zulaturiko ibarretan, ura eta zugatzak eurrez; arroilak diran zuloen tontorretan kareharrizko hatx harroak, eta batzutan torre ausart gorriak, albo eta gain boroldildunak, hareharrizkoak edo konglomeratuak. Benetan ikusteko moduko arroilak, handiak, sakonak, luzeak, kolore askotarikoak, Tajorenak ez eze, baita haren adarrak sortutakoak be, inoiz, basatiagoak. Izan be, Tajoren arroilak, itzelak izan arren, gizakiak bide zabalak eginez —lar zabalak ibiltariarentzat— etxekotu egin dituz.
Berezko eremu erdi agor honeek oso arrakalatu edo apurtuta dago, berezko mobimentu geologikoakatik nahi ibai ugarik egindako igarobideakaitik. Zelangura be, Euskal Herriko lurren aldean, oso lur zaharrak dira, geologia ikasteko bazter egokia, halan, ingurua parke naturala eta geoparkea be bada.
LURROK ZELAN SORTU ZIRAN
Orain dala 380-280 bat miloi urte artean, Paleozoiaren edo “Aro Primario”aren amaieran (Devonikoaren amaieratik, Karboniferoan zehar eta Permikoaren erdialdea arte), orduko kontinenteak hurreratu eta talka egin eben, harik eta, Paleozoikoaren amaieran, Pangea sortu arte. Pangea sortu eban talka horretan lurra alderik alde hartzen eban mendi lerro izugarri altu eta luze sortu zan (orogenia Hertzianoa edo “herciana”): Mendilerro Variskarra (varisca).
Gero, Pangean, milioika urtetan mendilerroa guztiz higatu eta desagertu zan, Mesoziokon zehar (“Aro sekundarioa, hots, Triasikoa, Jurasikoa, Kretazikoa, 251-66 miloi urte artean) eta Zenozoikoaren hasiera arte (“Aro Tertziarioa”) hatan be. Lautada itzela sortu zan, eta bertan higaduraren materialak, Paleozoikokoak, sedimentu (“jalkin”) bihurtuta, metatu ziran, geroko arbelak eta kuartzitak. Pangearen barruko lurrak basamortu oso handi bat izan ziran, lehorrak baizen berotsuak.
Gitxika-gitxika itsasoa lautadaren zati handiak azpiratuz joan zan. Triasikoan (251-201 milioi urte artean), ibai handien jalkiak Paleozoikoko materialok estali zituezan; sedimentu barriak 1000m baino gehiagoko lodiera eduki zituezan hainbat tokitan. Horrela, presino itzel horren menpean, Paleozoikoko materialak harri metamorfiko bilakatu ziran: arbela eta kuartzita. Tajo Goineko tontor batzutan agertzen dira, higadurak agerian itxi dituzalako, eta inoiz baita ibar barrenean be.
Harri metamorfikoen gainean jarritako Triasikoko materialak hainbat tokitan ikusten doguzan hareharrizko eta konglomeratuzko torre gorrixkak dira. Konglomeratuetako harriak gehienbat kuartzitak dira; konglomeratuok eta hareharriak gogorragoak dira inguruko harriak baino, halan, geroko ibaien higadurak agerian itxi dituez arroiletan.
Pangearen aro honetan, Mesozoikoan, dinosaurioak dira errege, eta gaur toki gitxitan dagozan landara primitibo batzuk, zikadak (“cicada”), estintzinoaren mugan dagozanak. Era berean ordukoak dira amoniteak, zefalopodoak, belemniteak eta hainbat krustazeo.
Aro hau oso berotsua izan zan. Aldi Jurasikoan eta Kretazikoan (201-66 miloi urte artean) Tajo Goieneko eta Euskal Herriko jalkiak gehienbat itsasokoak dira, batez be karezkoak. Horrexek dira arroilen gainetan eta hormetan ikusten doguzan kareharrizko hatxak, gogorragoak diran lez, ibaiak zulatu ez diranak.
Jurasikoaren hasieran Pangea apurtzen hasi zan; horren ostean, lehenago urrundutako zatiak, kontinenteak, gitxika-gitxika hurreratzen hasi ziran, harik eta Goi Kretazioan ostera be talkan hasi arte, orain dala 80 bat milioi urte. Orogenea Alpinoa. Ordukoak dira Tajo Goieneko mendiak, Montes Unibersales deritxonak, eta, orokorrean, Sistema Iberiko osoa, baita Pirineoak, Sistema Betiko eta Penibetikoa, Mendilerro Kantabrikoa, Euskal Herriko mendiak, Alpeak, Himalaia… be.
Aro Tertziarioaren hasieran (Zenozoikoa, orain dala 66 bat miloi urte), itsasoak atzera egin eban inguru honetan, eta zingirak askoko lurrak geratu ziran, non margak eta igeltsuak sortu ziran. Margak erraz higatzen diran lez, ibar zabalagoetan idoroko doguz, eta harekaz batera igeltsuak agertzen dira.
Aro Tertziarioaren amaieran, orain dala 3 bat milioi urte, mendien goranzko tolesturak (“antiklinalak”) higatu eta hareen sedimentuak beheranzko tolesturetan (medien arteko lepoetan, “sinklinal”etan) metatu ziran: horrela sortu ziran Tajo Goieneko karezko eremuak (“paramera”).
Hurrengo aldian, Kuaternarioan, ibaiak ibarrak sakontzen dituez eta eremuak gehiago kaltzifikatzen dira.
ZER IKUSI TAJO GOIENEAN ETA MOLINA DE ARAGONEN INGURUAN
SEÑORÍO DE MOLINA DE ARAGÓN
HERRERÍA. Kastro zeltiberikoa
MOLINA DE ARAGÓN. Gaztelua, zubi erromanikoa, elaizak, jauregiak...
CAMPILLO DE DUEÑAS. Gaztelua
LABROS. St Catalina eleiza erromanikoa
TAJO GOIENA
CORDUENTE. Virgen de la Hoz santutegia. Atzetik bidexka batek eroango gaituz arroilearen ertzeraino
Gallego ibaiaren arroilea (la hoz)
Castillo de Santiuste
VENTONSA. Kastro zeltibeiko baten hondarrak. Seinalerik ez
TIERZO. Palacio de la Vega de Arias, monumentu artistikoa
SALINAS DE ARMALLA. Gatzaga
CHEQUILLA. Herria inguratzen daben harrizko torre gorriak ("ciudad encantada"), eta haien artean zenzenplaza.
CHECA. Herri bitxia, errekak goitik behera zeharkatua, eta zubi askoraz.
Aguaspeñako toba
Castil de Griegos. Castro zektiberikoa
Graptolitoak. Arbelean dagoz, zentimetro gitxiko itsas izaki txikiak. Orain dala 430 milioi urte inguru bizi izan ziran. Gaur egun ez dago izaki bizidun baliokiderik. Aztarnategia Checatik kilometro bat pasatxura dago, Área Experimental de La Tejera ondoan.
Polge de Cubillo
ZAOREJAS. Puente de San Pedro
Herria, jauregiak
Mirador de Zaorejas o de La Escaleruela
COBETA. Nuestra Señora de Los Montesinos baseleiza. Oso toki polita ei da
ARMAGALLONES. Eleizaren artesanatu mudejarra
CANALES DEL DUCADO Baserri aldeko erromanikoa
VILLAR DE COBETA. Castillo de Alpetea, behatoki ona
SANTA MARÍA DEL ESPINO. Cueva de La Hoz. Pintura eta grabatu neolitikoak.
RIBA DE SAELICES. Cueva de Casares. Paleolitikoko aztarnategi garrantzitsua
SALELICES DE LA SAL. Gatzaga
BUENAFUENTE DEL SISTAL. Monasterio de Santa María

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments