Activity

ALTO TAJO. Povedako urjauzia eta Taravillako zingira

Download

Trail photos

Photo ofALTO TAJO. Povedako urjauzia eta Taravillako zingira Photo ofALTO TAJO. Povedako urjauzia eta Taravillako zingira Photo ofALTO TAJO. Povedako urjauzia eta Taravillako zingira

Author

Trail stats

Distance
6.42 mi
Elevation gain
656 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
656 ft
Max elevation
3,764 ft
TrailRank 
45
Min elevation
3,403 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 10 minutes
Coordinates
3354
Uploaded
November 1, 2022
Recorded
October 2022
Be the first to clap
Share

near Poveda de la Sierra, Castilla-La Mancha (España)

Viewed 31 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofALTO TAJO. Povedako urjauzia eta Taravillako zingira Photo ofALTO TAJO. Povedako urjauzia eta Taravillako zingira Photo ofALTO TAJO. Povedako urjauzia eta Taravillako zingira

Itinerary description

Tajo Goieneko ibilbiderik entzutetsuenetariko bat, eta errazoiagaz, ze, ibaiaren arroila itzeletatik bat ikusteko aukerea ez eze, urjauzi ederraz eta zingira politaz gozatzeko abagunea emoten deusku.

Autoa Fuente del Berroko aparkalekuan itxi daikegu, edo hurrengo aparkalekuan, pista lar zabal bateko bidea laburtu gura badogu.

Hasieran, pista zabal baten eta pinudian ibiliko gara; gero babes bako zubi batetik zeharkatuko dogu ibaia, eta atoan harri baten gainetik igaroko dogu, harrian egindako mailatxuen laguntzaz. Handik aurrera ibilbidearen zatirik ederrena hasten da. Baso mistoan, bidezidor batez helduko gara Povedako urjauzi ederrera.

Urjauzitik gora zingirara doan bidea pikea eta harritsua da, baina egurrezko maila batzuk lagunduko deuskue gora egiten, eta eskudel batek bildurra kenduko deusku, holakorik badogu, tokia hain izugarria ez da eta. Zelangura be, segurtasuna indartzen dau. Eta laster zingiran izango gara.

Zingiratik pista eroso batek ostera be eroango gaituz Tajora. Zubi esegi bitxi batez zeharkatuko dogu ibaia, eta beste aldean dagoan bazter zoragarrira helduko. Hartu denboratxua haregaz gozatzeko. Horrezaz ostean, bide zinez politaz helduko gara urjauziaren beste aldera, eta jatsi ahal izango dogu urjauziaren oinera. Beste bazter zoragarri bat. Urjauzia baino apur bat lehenago etxe batzuk eta tabernatxu bat.

Eta lehen etorritako pistaz itzuliko gara aparkalekura.



INFORMAZINO OSAGARRIA

Betidanik bakartiak izan diran lur honeek kontrastez beterik dagoz: goian karezko eremuak (paramoak), lehorrak, eta, behean, hamaika errekak eta ibaiak zulaturiko ibarretan, ura eta zugatzak eurrez; arroilak diran zuloen tontorretan kareharrizko hatx harroak, eta batzutan torre ausart gorriak, albo eta gain boroldildunak, hareharrizkoak edo konglomeratuak. Benetan ikusteko moduko arroilak, handiak, sakonak, luzeak, kolore askotarikoak, Tajorenak ez eze, baita haren adarrak sortutakoak be, inoiz, basatiagoak. Izan be, Tajoren arroilak, itzelak izan arren, gizakiak bide zabalak eginez —lar zabalak ibiltariarentzat— etxekotu egin dituz.

Berezko eremu erdi agor honeek oso arrakalatu edo apurtuta dago, berezko mobimentu geologikoakatik nahi ibai ugarik egindako igarobideakaitik. Zelangura be, Euskal Herriko lurren aldean, oso lur zaharrak dira, geologia ikasteko bazter egokia, halan, ingurua parke naturala eta geoparkea be bada.


LURROK ZELAN SORTU ZIRAN

Orain dala 380-280 bat miloi urte artean, Paleozoiaren edo “Aro Primario”aren amaieran (Devonikoaren amaieratik, Karboniferoan zehar eta Permikoaren erdialdea arte), orduko kontinenteak hurreratu eta talka egin eben, harik eta, Paleozoikoaren amaieran, Pangea sortu arte. Pangea sortu eban talka horretan lurra alderik alde hartzen eban mendi lerro izugarri altu eta luze sortu zan (orogenia Hertzianoa edo “herciana”): Mendilerro Variskarra (varisca).

Gero, Pangean, milioika urtetan mendilerroa guztiz higatu eta desagertu zan, Mesoziokon zehar (“Aro sekundarioa, hots, Triasikoa, Jurasikoa, Kretazikoa, 251-66 miloi urte artean) eta Zenozoikoaren hasiera arte (“Aro Tertziarioa”) hatan be. Lautada itzela sortu zan, eta bertan higaduraren materialak, Paleozoikokoak, sedimentu (“jalkin”) bihurtuta, metatu ziran, geroko arbelak eta kuartzitak. Pangearen barruko lurrak basamortu oso handi bat izan ziran, lehorrak baizen berotsuak.

Gitxika-gitxika itsasoa lautadaren zati handiak azpiratuz joan zan. Triasikoan (251-201 milioi urte artean), ibai handien jalkiak Paleozoikoko materialok estali zituezan; sedimentu barriak 1000m baino gehiagoko lodiera eduki zituezan hainbat tokitan. Horrela, presino itzel horren menpean, Paleozoikoko materialak harri metamorfiko bilakatu ziran: arbela eta kuartzita. Tajo Goineko tontor batzutan agertzen dira, higadurak agerian itxi dituzalako, eta inoiz baita ibar barrenean be.

Harri metamorfikoen gainean jarritako Triasikoko materialak hainbat tokitan ikusten doguzan hareharrizko eta konglomeratuzko torre gorrixkak dira. Konglomeratuetako harriak gehienbat kuartzitak dira; konglomeratuok eta hareharriak gogorragoak dira inguruko harriak baino, halan, geroko ibaien higadurak agerian itxi dituez arroiletan.

Pangearen aro honetan, Mesozoikoan, dinosaurioak dira errege, eta gaur toki gitxitan dagozan landara primitibo batzuk, zikadak (“cicada”), estintzinoaren mugan dagozanak. Era berean ordukoak dira amoniteak, zefalopodoak, belemniteak eta hainbat krustazeo.

Aro hau oso berotsua izan zan. Aldi Jurasikoan eta Kretazikoan (201-66 miloi urte artean) Tajo Goieneko eta Euskal Herriko jalkiak gehienbat itsasokoak dira, batez be karezkoak. Horrexek dira arroilen gainetan eta hormetan ikusten doguzan kareharrizko hatxak, gogorragoak diran lez, ibaiak zulatu ez diranak.

Jurasikoaren hasieran Pangea apurtzen hasi zan; horren ostean, lehenago urrundutako zatiak, kontinenteak, gitxika-gitxika hurreratzen hasi ziran, harik eta Goi Kretazioan ostera be talkan hasi arte, orain dala 80 bat milioi urte. Orogenea Alpinoa. Ordukoak dira Tajo Goieneko mendiak, Montes Unibersales deritxonak, eta, orokorrean, Sistema Iberiko osoa, baita Pirineoak, Sistema Betiko eta Penibetikoa, Mendilerro Kantabrikoa, Euskal Herriko mendiak, Alpeak, Himalaia… be.

Aro Tertziarioaren hasieran (Zenozoikoa, orain dala 66 bat miloi urte), itsasoak atzera egin eban inguru honetan, eta zingirak askoko lurrak geratu ziran, non margak eta igeltsuak sortu ziran. Margak erraz higatzen diran lez, ibar zabalagoetan idoroko doguz, eta harekaz batera igeltsuak agertzen dira.

Aro Tertziarioaren amaieran, orain dala 3 bat milioi urte, mendien goranzko tolesturak (“antiklinalak”) higatu eta hareen sedimentuak beheranzko tolesturetan (medien arteko lepoetan, “sinklinal”etan) metatu ziran: horrela sortu ziran Tajo Goieneko karezko eremuak (“paramera”).

Hurrengo aldian, Kuaternarioan, ibaiak ibarrak sakontzen dituez eta eremuak gehiago kaltzifikatzen dira.

ZER IKUSI TAJO GOIENEAN ETA MOLINA DE ARAGONEN INGURUAN


SEÑORÍO DE MOLINA DE ARAGÓN

HERRERÍA. Kastro zeltiberikoa

MOLINA DE ARAGÓN. Gaztelua, zubi erromanikoa, elaizak, jauregiak...

CAMPILLO DE DUEÑAS. Gaztelua

LABROS. St Catalina eleiza erromanikoa



TAJO GOIENA

CORDUENTE. Virgen de la Hoz santutegia. Atzetik bidexka batek eroango gaituz arroilearen ertzeraino
Gallego ibaiaren arroilea (la hoz)
Castillo de Santiuste

VENTONSA. Kastro zeltibeiko baten hondarrak. Seinalerik ez

TIERZO. Palacio de la Vega de Arias, monumentu artistikoa

SALINAS DE ARMALLA. Gatzaga

CHEQUILLA. Herria inguratzen daben harrizko torre gorriak ("ciudad encantada"), eta haien artean zenzenplaza.

CHECA. Herri bitxia, errekak goitik behera zeharkatua, eta zubi askoraz.
Aguaspeña toba
Castil de Griegos. Castro zektiberikoa
Polge de Cubillo

ZAOREJAS. Puente de San Pedro
Herria, jauregiak
Mirador de Zaorejas o de La Escaleruela

COBETA. Nuestra Señora de Los Montesinos baseleiza. Oso toki polita ei da

ARMAGALLONES. Eleizaren artesanatu mudejarra

CANALES DEL DUCADO Baserri aldeko erromanikoa

VILLAR DE COBETA. Castillo de Alpetea, behatoki ona

SANTA MARÍA DEL ESPINO. Cueva de La Hoz. Pintura eta grabatu neolitikoak.

RIBA DE SAELICES. Cueva de Casares. Paleolitikoko aztarnategi garrantzitsua

SALELICES DE LA SAL. Gatzaga

BUENAFUENTE DEL SISTAL. Monasterio de Santa María

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 3,430 ft
Photo ofFuente del Berro

Fuente del Berro

PictographWaypoint Altitude 3,498 ft
Photo ofPovedako urjauzia 2 Photo ofPovedako urjauzia 2 Photo ofPovedako urjauzia 2

Povedako urjauzia 2

PictographWaypoint Altitude 3,572 ft
Photo ofPovedako urjauzia1 Photo ofPovedako urjauzia1 Photo ofPovedako urjauzia1

Povedako urjauzia1

PictographWaypoint Altitude 3,678 ft
Photo ofTaravillako zingira Photo ofTaravillako zingira

Taravillako zingira

PictographWaypoint Altitude 3,567 ft
Photo ofZubi esegia Photo ofZubi esegia Photo ofZubi esegia

Zubi esegia

Comments

    You can or this trail