ALTZANIAKO BASOAK: GARAGARTZA, TXURRUKO PUNTA, URDALUR, ARBARRAIN
near Otsaurte, País Vasco (España)
Viewed 59 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
OTZAURTE (PR Gi 3010)
Otzaurten PR-Gi 3010 bidea hasten den inguruan, Zegamako maratoriaren seinaleak hartuko ditugu gora.
ABILLETS (ZISTA)
Bidean monumentu megalitiko hau ikusiko dugu. Seinaleak jarraituko ditugu Txurruko puntako leporaino.
GARAGARTZA-ZABALAITZ
Harkaitza igoko dugu eta gaina hartuko dugu. Ikusmira, berriz, oso polita. Behin jaitsi ondoren, aurrez aurre dagoen Txurrukopuntara joango gara. Lasai hartu, aldapa dago eta.
TXURRUKO PUNTA (998)
Ikusgarria da eskaintzen digun ikusmira. Behatoki aparta da. Gure helburua behean ikusten den Urdalur urtegira joatea da. Beraz, jaisten hasiko gara.
TXARAGORRI
Behin Txurrukopuntatik behera etorrita, eskumara hartuko dugu, eta pagadien artean Urdalur urtegira jaisteko.
URDALUR URTEGIA
Helburua Urdalur zeharkatzea da. Behin beste hegalera iritsita, pista hartuko dugu behetik gora, berriro (kilometro batera) PR Gi 3010 markekin bat egin arte.
BIDEGURUTZEA
Pistan bat egingo dugu marka hauekin. Otzaurtetik datorren PR Gi 3010 da. Behetik gora jarraituko ditugu seinaleak, izan ere Arbarrain gainera eramango gaituzte. Pagadien artean egingo dugu ia ibilbide osoa.
MUGARRIA 806 (GIPUZKOA ETA NAFARROA)
Urdelarretik datorren pagadia behetik gora zeharkatu ondoren, Arbarrain gainera iritsi aurretik, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugarriak pasatuko ditugu sarri.
ARBARRAIN (1118)
Irumugarrieta bezala ere ezagutua, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoaren mugarri da Arbarrain gaina. Bertan oroigarri ugari daude hori adierazi nahian. Ondoren berriro jarraituko ditugu seinaleak, Aratz mendi aldera, eramango gaituztenak Altzaniako pagadietatik.
AGINARAN LEPOA
Pagadiak zeharkatuta Aginaran lepora iritsiko gara. Jarraitu pista.
ARTZANZULOADANAN-OTSAURTE (PR A 3010)
Artzanzuloadanan gaude. Bertan bat egingo ditugu Zegama maratoi markekin. Jarraituko ditugu Beinderaino, jaitsieraz disfrutatuz.
IRAMENDIKO SAROBE-KORTA MUGARRIA
Bidean bat egingo ditugu inguruko Iramendiko sarobe edo korta mugarriekin. Altzaniako mendiak zur eta egur erreserba guztiz garrantzitsuak izan ziren mende askoan, Aro Garaikidean bertan bideratu zen jarduera nagusia artzaintza izan zen arte. XV. mende hasierakoak dira Araba eta Gipuzkoako Partzuergoaren lurretako saroien gaineko lehen berriak, eta haien inguruak zehazteko bideratzen ziren mugarriez eta zuhaitz eta epaitondo markatuez mintzo zaizkigu bidenabar. Badakigu, beraz, herri mendietako basoetan sortu ziren lursail zirkular klasiko haiei buruz ari direla. XVI. mende hasierako agiriei esker hasiko gara sail haietan bideratzen ziren jarduerak ezagutzen. Ikazkintzarako egurraren ekoizpena izan zen, itxura guztien arabera, eremu hartako ustiapen nagusia.Testuinguru horretako saroi batzuk aipatu ziren zehazki, eta haietako batzueta- ra bisita egitea proposatuko dizuegu ondoren. Zegamako Otzaurteko mendatetik ekingo diogu Larrebil, Gorosabel eta Iramendiko saroiak bisitatzeko bideari, baina beste sarbide batzuk ere balia genitzake helburu horri begira, Urdalur urtegitik edo. Guk Urdalurretik egiten ari gara, goitik behera, ondoren Beundera joateko. (Iturria: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/kultura_ondare_argitalpenak/eu_def/adjuntos/Saroiak_Euskal_Herrian.pdf).
ALTZANIA ERREKA (ZUBIA)
Iritsi da ordua Altzania errekatxoaren gainean dagoen zubia pasatzeko, eta behetik gora joko dugu Beundera. Aldapa oso gogorra da. Beraz, lasai hartu.
BEUNDE LEPOA
Beunden gaude. Gaina hartuta Otsaurtera jaitsiko gara. Seinaleak jarraitu besterik ez dago.
You can add a comment or review this trail
Comments