Activity

Altzaniako ipar mugatik bira

Download

Trail photos

Photo ofAltzaniako ipar mugatik bira Photo ofAltzaniako ipar mugatik bira Photo ofAltzaniako ipar mugatik bira

Author

Trail stats

Distance
7.18 mi
Elevation gain
1,988 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,988 ft
Max elevation
3,176 ft
TrailRank 
53
Min elevation
2,071 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 49 minutes
Coordinates
1732
Uploaded
September 17, 2018
Recorded
September 2018
Be the first to clap
Share

near Etxegarate, País Vasco (España)

Viewed 369 times, downloaded 15 times

Trail photos

Photo ofAltzaniako ipar mugatik bira Photo ofAltzaniako ipar mugatik bira Photo ofAltzaniako ipar mugatik bira

Itinerary description

Ibilbide zirkularra: Etzegarate (658 m)-Balankaleku (933 m)-Beturtzin (916 m)-Areatza (984 m)-Izozkogaine (937 m)-Atxu (979m)-Unanibi mendi lepoa (836m)-Egiroeta (893m)-Etzegarate.

Etzegarate Gipuzkoako mendatea da, autobia (N1) pasatzen da eta Nafarroaren mugatik oso gertu dago. Kantauri eta Mediterraneoko ur isuriak banatzen dira hemen.

Mendate hau mendizaleen artean aski ezaguna da, GR 12 (Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia GR 121 (Arantzazutik Lizarrusti mendatera doana) bertatik pasatzen bait dira. Geroz eta ezagunagoa den Gaztaren Ibilbidea ere azkeneko zati honekin batera doa. Gure arbasoek aintzinatik pasatutako mendatea eta erabilitako bideak dira. Bide hauen inguruan ikusten diren megalito eta tumulu ondakinak dira horren lekuko. Gaur egun bertako artzaiek erabiltzen dute senda zahar hauek oraindik eta mendizale askoren pasabide edo ta abiapuntua jarraitzen du izaten . "Ehunmilak", "Hiru handiak", "Axeri Trail" mendi lasterketak, esate baterako, bertatik pasatzen dira.

Etzegarate inguruko mendiak 1000 metroko garaiera ez dira iristen, basotxuak dira. Altzanian Gipuzkoako pagadi zabal eta ikusgarrienetakoak zabaltzen dira besteak beste. Mendebalderantz Otzaurte aldekoak eta haratago Aizkorri-Aratz mendigunekoak. Ekialderuntz jo ezkero, bata bestearen ondoren, bi mendilerro luzatzen dira. Andrelorriaga-Areatza Iparraldetik datorrena, Idiazabal eta Ataun artean luzatzen da. Segidan, Nafarroarekin muga eginez, Ataun-Burundakoa, hau berriz Ataun-Lizarrusti mendatearen errepidea eta Altsasu artean kokatzen da (Areatza-Lizarrusti).

Txango hau Axeri Trail balizatutako ibilbidearen alderantzizko norabidean jarraitzen du hain handi batean, Iparratik datorren mendialerroaren tontor batzuetatik pasatuz. Beturtzin eta Atxu mendien arteko tartea hain zuzen ere. Beturtzin Trail bidetik kanpora dago, Balankalekutik hegoalderantz dagoen tontor xume eta basotxua da eta Egiroarte mendiariari bezela, txango hontan, balizatutako bidetik irten eta joan etorriko bidea egiten zaio.

Naiz eta ibilbide hontan basabideak nagusi izan, panoramika ederrak ikusteko aukera badago, eguraldiak lagunduz gero noski. Areatza eta Izozkogainaren arteko zatian daude ikuspegi zabalenak, Altzania osoko bistak eta Aizkorri-Aratz mendilerrokoak batez ere. Apartak dira ere bai Unanibi mendi lepotik eta Egiroetako gailurratik ikusten direnak.

Atxu menditik iparralderuntz jetsiera aldapatsua jarraitzen du ibilbide honek, Ormaolatza mendi lepoaren ingurura iritsi arte. Alanbre hesi batearen pasabidea gainditu eta segidan ezkerreruntz jotzen du, Atxuren mendebaleko magaletatik Unanibi mendi lepora joateko senda da. Zati hontan lokatz dexenteko puntuak aurkitzea ohikoa izaten da urte osoan zehar.

Unanibitik Etzegaratera jeisteko hasieran erabilitako senda ez da ohikoa. Bordetara iritsi aurretik landaretza pixka bat aurki dezake igarotzeko arazorik gabe. Bordak pasa ondoren senda galdu eta basotik zehar pendize handiko jetsiera zuzena egin nuen. 200 bat metro beherago aska txiki bat dago eta ondoren abere-senda xume bat jarraituz Etzegaratera doan Axeri Trail ibilbidearekin topo egin nuen berriro.

Oharra: Unanibi lepotik "Axeri Trail" ibilbidea jarraituz gero aipatutako arazorik gabe iristen da Etzegaratera (bordetatik eta askatik pasa gabe).Azkeneko zati hontan porlanezko ubidea duen errekatxoa zeharkatzen du bideak, zubirik gabe, gainditzeko arazoak izan daitezke euriteetan.

Waypoints

PictographPanorama Altitude 3,215 ft
Photo ofAreatza Photo ofAreatza

Areatza

PictographWaypoint Altitude 2,466 ft
Photo ofAska

Aska

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofAtxu Photo ofAtxu

Atxu

PictographTree Altitude 0 ft
Photo ofAtxu hego maldak Photo ofAtxu hego maldak

Atxu hego maldak

PictographTree Altitude 3,116 ft
Photo ofAtxu ipar pagadiak Photo ofAtxu ipar pagadiak Photo ofAtxu ipar pagadiak

Atxu ipar pagadiak

PictographSummit Altitude 0 ft

Areatzako erpin geodesikoa

Ataun-Idiazabal-Altsasu muga

Photo ofBalankaleku Hegoa trikuharria Photo ofBalankaleku Hegoa trikuharria Photo ofBalankaleku Hegoa trikuharria

Balankaleku Hegoa trikuharria

Photo ofBalankaleku Iparra trikuharria Photo ofBalankaleku Iparra trikuharria Photo ofBalankaleku Iparra trikuharria

Balankaleku Iparra trikuharria

PictographIntersection Altitude 0 ft

Basotik zehar jetsiera zuzena

Kontuz!!! 200 metroko pendize haundia

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofBeturtzin Photo ofBeturtzin Photo ofBeturtzin

Beturtzin

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutze

Bidegurutze

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBorda zaharrak

Borda zaharrak

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofBuenos Aires (Etzegarateko baserriak eta fonda zaharra) Photo ofBuenos Aires (Etzegarateko baserriak eta fonda zaharra)

Buenos Aires (Etzegarateko baserriak eta fonda zaharra)

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofEgiroeta Photo ofEgiroeta Photo ofEgiroeta

Egiroeta

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofEgiroetako aldapa Photo ofEgiroetako aldapa Photo ofEgiroetako aldapa

Egiroetako aldapa

PictographRiver Altitude 2,215 ft
Photo ofZubirik gabeko errekatxoa

Zubirik gabeko errekatxoa

KONTUZ!! Euritearekin arazoak izan daitezke

PictographCar park Altitude 0 ft

Etxegarate

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofEzkerretik senda Photo ofEzkerretik senda

Ezkerretik senda

Hasieran landaretza pixka bat

PictographTree Altitude 0 ft
Photo ofGR 121 basoko bidea Photo ofGR 121 basoko bidea Photo ofGR 121 basoko bidea

GR 121 basoko bidea

PictographTree Altitude 0 ft
Photo ofGR-121-'Axeri Trail' ibilbidea Photo ofGR-121-'Axeri Trail' ibilbidea Photo ofGR-121-'Axeri Trail' ibilbidea

GR-121-'Axeri Trail' ibilbidea

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofGuarda etxea Photo ofGuarda etxea

Guarda etxea

PictographRiver Altitude 2,547 ft
Photo ofIturrigorri

Iturrigorri

errekatxoa

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofIzozkogaina Photo ofIzozkogaina Photo ofIzozkogaina

Izozkogaina

Photo ofBalankaleku mendi lepoa-Gipuzkoa-Nafarroa-Muga Photo ofBalankaleku mendi lepoa-Gipuzkoa-Nafarroa-Muga Photo ofBalankaleku mendi lepoa-Gipuzkoa-Nafarroa-Muga

Balankaleku mendi lepoa-Gipuzkoa-Nafarroa-Muga

Lurralde-Muga

Photo ofOrmaolatza mendi lepoa-Pasabidea Photo ofOrmaolatza mendi lepoa-Pasabidea Photo ofOrmaolatza mendi lepoa-Pasabidea

Ormaolatza mendi lepoa-Pasabidea

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofAreatzara joateko pasabidea Photo ofAreatzara joateko pasabidea

Areatzara joateko pasabidea

Gipuzkoa-Nafarroa muga

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofEhiztarienTxabola Photo ofEhiztarienTxabola

EhiztarienTxabola

Photo ofUnanibi mendi lepoa Photo ofUnanibi mendi lepoa Photo ofUnanibi mendi lepoa

Unanibi mendi lepoa

Comments

    You can or this trail