Altzo-Arrimaga lepoa-Otsabio-LAPARMENDI (814m)-Artarain Lepoa-Altzo
near Altzo Muño, País Vasco (España)
Viewed 129 times, downloaded 12 times
Trail photos
Itinerary description
(2021-04-04) Arratsalde pasako mendi ibilaldia Tolosaldeko mendietan.
3 ordu eta 45 minutuko iraupena.
Ibilaldia Altzo herrian abiatzen da, bertan aparkaleku nahikoa handia dute.
Herria Udaletxe aldetik zeharkatu eta Altzo Azpi aldera doan errepidetik irtengo gara berehala basoan barneratzen den senda bat hartzeko eskuinera.
Senda honek Arrimagako Lepora eramango gaitu zuzenean, lepo honetan bidegurutze bat dago, bertan ondo markatua eta seinaleztatuta dago Otsabiora hartu beharreko bidea.
Hemendik gora pista zabal batean egingo dugu gorako bidea 45 bat minutuz Otsabio gainaldera iritsi arte. Otsabio gainean tontorra bere postontzi, erpin geodesiko eta gurutzeekin ikusiko dugu.
Aurrera jarraituko dugu Laparmendi aldera hurrengo tontorra izango dena, tarte honetan gandor estu eta harritsu batean zehar ibiliko gara 25 bat minutuz, paraje polita ere bada giro onarekin ibiltzeko. Laparmendiko tontorra xumeagoa da, postontzi txiki bat eta gurutze zahar bat aurkituko ditugu bertan.
Ordu pare bateko bidea egina izango dugu jadanik eta itzulia emango dugu, hasieran etorritako bidetik jarraituko dugu Austokietako lepora arte, hemen ezkerrera hartu eta maldan behera egingo dugu Otsabio trikuharria ikustera lehenik eta hurrena Artarain leporantz jeisten jarraituko dugu.
Artarain lepo hau pasa eta bidegurutze bat aurkituko dugu laister, hemen bi aukera daude, bata eskuinetik jarraitu Arrimagako lepora, pista zabala baina apur bat aspergarria izan daitekeena, eta bigarrena, apur bat luzeagoa agian, ezkerrera hartu eta Artxinetik behera jarraitu basoan zehar doan senda batean behera zigi-zaga Ugarbeko erreka gurutzatzera eramango gaituena eta ondoren Altzo herrirantz hurbilduko gara baserri batzuen aurretik pasatu ondoren.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments