Altzola-Etun-Barrenkorta-Lizundia-Urnobieta-AZKARATE (664m)-Peto Mendia-Altzola
near Altzola, País Vasco (España)
Viewed 354 times, downloaded 13 times
Trail photos
Itinerary description
Goiz pasako mendi ibilaldia Azkarateko mendialdean. 4 orduko iraupena.
Waypoints
Altzola, hasiera puntua
Ibilbidearen hasiera puntua. Bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat dago. Herria zeharkatu eta trenaren geltokirantz abiatuko gara Deba ibaiaren zubia pasatuz.
Igoera Beraseta aldetik
Tren geltokiaren ondotik gora hartu dugun sendari jarraituz basoko bide zabalagotik jarraituko dugu eta hemen zigi-zaga gorantz Altzola-Beraseta baserrira helduko gara, hau pasa eta gorago dagoen etxearen ondotik ere aurrerantz pasako gara.
Etun (416m)
Basoko bide ederrari jarraituz Etun (416m) gainera iritsiko gara, bertan borda bat ikusiko dugu magalean. Tontorrean Elgoibar eta Mendaro bereizten dituen mugarria era badago.
Barrenkorta (458m)
Mendi bizkarraren gainetik aurrerantz jarraituz laister Barrenkorta (458m) gaintxora helduko gara, bide ezberdinetatik iritsi daiteke hona. Eskuinetik zelaian zehar egin daiteke aurrera, erditik, senda estu bat dago gandorrean zehar otadi eta sastrakadi artean doana eta ezkerrealdetik, pista bat dago azken unean sendan gora igotzeko tontorrera, azken hau da bide errazena.
Lizundia (507m)
Gainaldea zelai gurian dago, bertan ardiak ikusi daitezke larrean. Igoera lepoko borda pasa eta berehala hasten da, pista nagusitik igo daiteke eta azken unean zelaira pasa eta gaina egin edo bestela lepotik bertatik hartu daiteke zelaian gora argindar linearen ondotik gora eginez.
Urnobieta (644m)
Urnobietako igoera ere polita da, Lizundiako lepotik aurrera basoan sartuko gara, bide zabala dago baina baita ere aldapa apur bat ere. Pare bat borda pasako ditugu eta azken zatian zelaigune batera irtengo gara, tontorrean ez dago inolako postontzi edo bereizgarririk baina erraz atzematen da tontorra.
Azkarate (664m)
Eguneko azken tontorra eta baita garaiena ere, azken igoera lapur eta zuti bat pasatakoan, tontorrean egongo gara, hemen bai dago postontzia, erpin geodesikoa hautsita dago jadanik. Gainaldea garbi dago orain (2020), basoko pinudiak duela gutxi moztu dituztelako.
Jeitsiera Peto mendiatik
Jeitsieraren lehen zatian Azkarateko mendaterantz jeitsiko gara, eta mendiaren mendebal magaletik dagon pista jarraituko dugu itzulia emanez Peto Mendia norabidean borda batzuk dauden lepora irtsi arte. Bigarren zatian KONTUZ!!! Nik Peto Mendiatik behera gandorretik doan senda estua hartu nuen jeitsiera egiteko, baina ez da oso gomendagarria, senda tarte batzuetan oteak itxita dagoelako eta oso zaila egiten delako hortik ibiltzea. Alternatiba bezala Peto Mendiaren lepoan Abatetxe aldera doan pistari jarraitu eta Abatetxe-Danobat pistatik jeistea.
Altzola, amaiera puntua
Azkenean Altzola herrira iritsiko gara, azken zatia errepidez egin behar da Arriagako industrialdetik, baina bazterretik ez du arazorik. Bertan Deba ibaiko presa, Errotazar eraikinaren hondakinak eta Alzola urak lantegia, garai batean bainuetxea izan zena, ikusi ahalko ditugu.
Comments (2)
You can add a comment or review this trail
Gaur egun, hasierako eta bukaerako bideak oso itxiak eta zikinak dauda. Hobe beste aukerak bilatu.
A día de hoy, los caminos del principio y el final estan muy sucios y cerrados. Mejor si se buscan alternativas.
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Orokorrian gustoko buelta. Hasieran pinudi batzuk traba apur bat egiten dute baina ondo hartzen da bidea. Okerrena da Azkarate puntatik jeitsi ta gero hartu behar dan bidearekin. Ez du merezi Peto mendiraino joatea ze handik behera oso zikina dago tramo dexentean. Hobe da zuzenean Abatetxe aldera doan pistari jarraitzea. Handik aurrera arazo barik heltzen da errepideraino.