Amezketa - Mendiko - Ikurrina - Beratzaga - San Martín - Amezketa
near Amezketa, País Vasco (España)
Viewed 13 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Amezketako ibilbide zirkularra, Aralarren sarreran, pago, ametz, pinu eta hamaika zuhaitz moten artean. Ibilbide lasaia, itzalpean, eta zailtasun berezirik gabea.
Amezketako plazarik Sasturain tabernaren eskuinetik, Txindoki jatetxera garamatzan zubia zehartu, eta lehen aldapa bertan izango dugu, laburra da, beraz, lasai, aldapa berehala amaituko da.
Mendiko baserri ondotik, Lizeagara bidean ezkerrera hartuko dugu, eta zuhaiztietan barrena, gehienean itzalpean, hartartean eta aldapatxoan gora orduerdiz joango gara. Zoragarria da.
Mendiko pistarekin bat egitean, pistan gora jarraituko dugu, ezkerretarako bihurgunean, ordea, pista albo batera utziko dugu, eta aurrera jarraituko dugu. Berehala iritsiko gara ikurrinaren parera, Amezketako herria ikusteko beste ikuspegi bat, Aimar zenaren oroigarriaren ondoan.
Aurrera jarraituz, pagadi eta pinudien artean, 20 minutu aldapa lasaian gora, pistarekin bat egin arte. Bertan beherako bidea hartuko dugu, eta uneka pistan, uneka pisten arteko bidetxurretan, maldan behera jaitsiko gara. Ez du zailtasun berezirik, baina erne joan marra txuri-horiak ez galtzeko, ez eta harri artean ez erortzeko ere.
Beratzagako bidegurutzean erreka zeharkatu, eta aurreraxeago markatu gabeko gune batean eskuinetara hartuko dugu. Aldapatxo txiki bat, baina goroldiozko harriek, eta zuhaizpe ederrek xamur egiten dute. Maldan behera, pare bat itxitura zeharkatu, eta hormoizko bidean San Martina. Bertatik, Amezketara 7 minutuan jaitsi gaitezke GRko bidetik, baina lurra bustia bada errepidetik jaistea gomendatzen dizuet. Sasturainen pintxo bat jan, eta helmugara iritsiko gara.

You can add a comment or review this trail
Comments