Andagoia-Peña El Castillo-Lordondo-Marinda-Los Cotorricos-Andagoia
near Andagoia, País Vasco (España)
Viewed 132 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Andagoia herriko goi aldetik hasiko dugu ibilbidea, mendebalderantz. Berehala egingo dugu topo bi biderekin; ezkerrera egingo dugu guk. Bestetik itzulera. Hesi bat pasako dugu zelaira sartzeko, eta aurrera egingo dugu beheko bidetik. Nik uste goiko bidea dela egokia, zeren Peña El Castillora bidea galduta egin baitugu gure aukerarekin. Ikusirik ez gindoazela gorantz, basoan zehar egin behar izan dugu. Dena dela, baso irekia da eta eguraldi onarekin ez da ezer pasatzen. Gure bidetik ere igo daiteke.
Jaitsiera dugu ondoren eta Lordondorako igoera, arina, eramangarria. Askoz nekezagoa da Marindarako azkeneko igoera. Igoera pikoa,eta, gainera, zegoen beroarekin gogorragoa. Komeni da Lordondon zerbait jatea Marindarako igoerari ekin aurretik.
Behera dezente jaisten da Cotorricosera egin aurretik. Bidea oso markatuta dago, ez dago galtzerik. Tontorra harripila da. Pistara heldu orduko ikusiko dugu, ezkerrera, San Antonio baseleiza. Hemendik aurrera, Arengatxas-Telleta dugu. Gure kasuan, beroa eta berandu genbiltzalako ez dugu egin, Andagoiara jaitsi gara.

Waypoints
Intersection
2,023 ft
Ezkerrera 1
Waypoint
2,435 ft
Pista
Intersection
2,317 ft
Gorantz
Intersection
2,586 ft
Ezkerrera 2
Waypoint
2,690 ft
Hesia
Intersection
2,787 ft
Eskuinera 2
Intersection
2,710 ft
Eskuinera 3
Intersection
2,847 ft
Eskuinera 4
Intersection
2,777 ft
Eskuinera 5
Putzuaren ondoan hartu behar dugu eskuinera, zelaiko gurpil arrastoei segituz.
Intersection
2,651 ft
Behera
Andagoiarako jaitsiera hasten da hemen.
You can add a comment or review this trail
Comments