Activity

Andoain - Besabi - Oindi - Adarra - Oindo - Andoain

Download

Trail photos

Photo ofAndoain - Besabi - Oindi - Adarra - Oindo - Andoain Photo ofAndoain - Besabi - Oindi - Adarra - Oindo - Andoain Photo ofAndoain - Besabi - Oindi - Adarra - Oindo - Andoain

Author

Trail stats

Distance
15.49 mi
Elevation gain
4,715 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,692 ft
Max elevation
2,688 ft
TrailRank 
53
Min elevation
164 ft
Trail type
One Way
Time
8 hours 33 minutes
Coordinates
4403
Uploaded
October 19, 2022
Recorded
October 2022
Be the first to clap
Share

near Bazkardo, País Vasco (España)

Viewed 63 times, downloaded 15 times

Trail photos

Photo ofAndoain - Besabi - Oindi - Adarra - Oindo - Andoain Photo ofAndoain - Besabi - Oindi - Adarra - Oindo - Andoain Photo ofAndoain - Besabi - Oindi - Adarra - Oindo - Andoain

Itinerary description

2022/10/18

Trenean joan - etorria egin dudanez, ibilbidearen abiapuntua eta amaiera Andoaingo tren geltokiak dira.

Ibilbidea Andoaingo tren geltokian, estazioan, hasi dut.

Trenbidea azpitik igaro ondoren Leitzarango bide berdera igo naiz eta, bertara iritsitakoan, ezkerretara Urnieta alderuntz hartu dut. Tunelera iristear gaudenean, Leizotz auzora daraman errepidea hartuko dugu, eskuinera gora.

Errepidea jarraituko dugu Mizpiradi sagardotegiraino. Bertan bidea porlanezkoa edota "todouno"-koa bihurtuko da. Eta horrela izango da Pardaki baserriraino. Handik Besabiraino berrriro asfaltozko errepidetxotik joango gara.

Pardaki baserrian Meaka mendilepora joan naiz, handik Pardaki eta Atxetikun tontorretara. Ez bata eta ez bestean ez dut lortu mapak tontorra markatzen zuen tokiraino iristea, bai bata eta bai bestean bidea itxi egin baitzait. Zuek erabaki behar duzue baina ez dut uste saiatzerik merezi ote dizuen.

Besabin erretegia daukagu. Bere parean, aurrez aurre, balkoitxo tankerako plataforma bat dago. Bertan, bi iturri, aulkia eta inguruko informazioa ematen duten hainbat panel daude.

Hemendik Oindi mendira daramagun pista hartuko dugu eta Zorroztarri mendi azpiraino jarraitu. Aldapa gogorrak igoaz, lehenik Zoroztarri igoko dugu, eta, Pozontarri lepora jetxi ondoren, Oindira. Oindi begiraleku bikaina dugu Urnietatik hasi, Donostialdea eta Biandizt eta Aiako Harrien aldeko paisaiaz gozatzeko.

Oinditik Zuluetako lepora jetxiko gara. Hotik aurrera, Adarra mendiraino aldapa luzea hasiko zaigu. Nahikoa dugu GR-285 Medibai Urumea Oria ibilbidearen arrasto zuri-gorriak jarraitzea.

Arlegorrreko zabalera iristen garenenean ezkerretara hartuko dugu eta Arlegor tontorrera igo. Berriro itzuli eta GR- 285 a jarraituko dugu Adarra aldera. Gutxira, bide nagusia utzi eta ezkerretara Aballarri aldera hartuko dugu. Kontu pixka batekin ibili behar den arren, Aballarriko bi tontorretako igoerak errazak dira. Gero Mantaleko zabaleraino jaitsiko gara.

Aballarri igo nahi ez baduzue, GR- a jarrairu behar duzue Mantaleko zabaleraino.

Ura nahi edo behar izanez gero, parean behean dagoen bordaraino jaitsi gaitezke, bere aurrean dagoen iturrian ontziak betetzeko.

Bidea berreskuratu eta, aldapa gogorretik Adarra mendi tontorreraino igoko gara. Nik bi tontorrak igo ditut. GR-a jarraituz Etenetako zutarriraino jaitsiko gara.

Etenetan GR-a utzi eta Oindora igoko gara. Aldapan behera abiatuko gara Oindotxikitik pasa eta Usobelartzako monolitoraino. Ingurune hau lohikatzez beteta dago. Nik eskuineratz egin det zapatilak lohitu gabe beste aldera pasatzeko.

Aldapan gora igoko gara Aizkorriko tontorreraino. Azpiko basoa puntu urdin batzuk jarraituz igaroko ditugu. Basotik ateratakoan poste geoesikoa ikusiko dugu eta eskuinera jarraituta buzoiraino iritsiko gara.

Berriro bueltan basotik atera eta belazean eskuinetik beheruntz jaitsiko gara, egurrezko aulki baten ingurutik pasata. Behek pinudian dagoen bidezidorreraino jarraitu behar dugu eta han PR-162 jarraitu. Gutxira, zabaldu den bidea utzi eta eskuinera beherantz doan bidezidorra hartuko dugu. Pinedian behera joango gara pista zabal batera iritsi arte.

Pistan eskuinera jarraituko dugu eta 300 metro egindakoan pista utzi eta ezkerretara doan bidezidorra hartuko dugu. Bidea hartu eta segituan basoan sartu eta Muntto tontorrera igoko gara.

Bidezidorra beherantz jarraituko dugu ikuilu handi bateraino iritsi arte. Bere atzean dagoen Idoiagagaina mendira igoko gara, ataka zabal batetik pasa ondoren. Mendiaren atzealdetik iritsiko gara tontorrera aurrealdea dena sasiz beteta baitago.

Berriro ikuilura buetatu eta ezkerretik basora sartzen den gurdibidea jarraituko dugu Leitzarango pistara jaitsi arte.

Behin pistara iritsita Andoaineraino jarraitu besterik ez dugu.

Waypoints

PictographSummit Altitude 2,041 ft
Photo ofAballarri Photo ofAballarri Photo ofAballarri

Aballarri

PictographSummit Altitude 2,648 ft
Photo ofAdarra Photo ofAdarra Photo ofAdarra

Adarra

PictographSummit Altitude 2,671 ft
Photo ofAdarra II Photo ofAdarra II Photo ofAdarra II

Adarra II

PictographTrain stop Altitude 324 ft
Photo ofAndoain Photo ofAndoain

Andoain

PictographSummit Altitude 1,847 ft
Photo ofArlegor Photo ofArlegor Photo ofArlegor

Arlegor

PictographSummit Altitude 1,332 ft
Photo ofAtxetilun Photo ofAtxetilun Photo ofAtxetilun

Atxetilun

PictographFountain Altitude 1,007 ft
Photo ofBesabi erretegia Photo ofBesabi erretegia

Besabi erretegia

PictographIntersection Altitude 223 ft

Eskuinera

Bidegorria

PictographIntersection Altitude 768 ft

Ezkerretara

Errepide Lokala

PictographIntersection Altitude 1,063 ft

Ezkerretara Meaka lepora

Udal Muga

PictographSummit Altitude 1,211 ft
Photo ofIdoiagagaina Photo ofIdoiagagaina Photo ofIdoiagagaina

Idoiagagaina

PictographFountain Altitude 1,844 ft
Photo ofIturria eta borda Photo ofIturria eta borda Photo ofIturria eta borda

Iturria eta borda

PictographSummit Altitude 1,608 ft
Photo ofMunttoko - harriak Photo ofMunttoko - harriak Photo ofMunttoko - harriak

Munttoko - harriak

PictographSummit Altitude 1,798 ft
Photo ofOinddi Photo ofOinddi Photo ofOinddi

Oinddi

PictographSummit Altitude 2,566 ft
Photo ofOinddo Photo ofOinddo Photo ofOinddo

Oinddo

PictographSummit Altitude 2,431 ft
Photo ofOinddo-txiki Photo ofOinddo-txiki Photo ofOinddo-txiki

Oinddo-txiki

PictographSummit Altitude 1,112 ft

Pardaki

PictographIntersection Altitude 2,005 ft
Photo ofPr - 162 Photo ofPr - 162

Pr - 162

PictographIntersection Altitude 2,201 ft
Photo ofUsabelartza - Aizkorriko Photo ofUsabelartza - Aizkorriko Photo ofUsabelartza - Aizkorriko

Usabelartza - Aizkorriko

PictographWaypoint Altitude 2,008 ft
Photo ofUsobelartza - monolitoa Photo ofUsobelartza - monolitoa Photo ofUsobelartza - monolitoa

Usobelartza - monolitoa

PictographSummit Altitude 1,375 ft
Photo ofZorroztarri Photo ofZorroztarri Photo ofZorroztarri

Zorroztarri

Comments

    You can or this trail