Activity

Anoeta-Fraiburu-Ernio Txiki-Txurro-Basagain-Anoeta

Download

Trail photos

Photo ofAnoeta-Fraiburu-Ernio Txiki-Txurro-Basagain-Anoeta Photo ofAnoeta-Fraiburu-Ernio Txiki-Txurro-Basagain-Anoeta Photo ofAnoeta-Fraiburu-Ernio Txiki-Txurro-Basagain-Anoeta

Author

Trail stats

Distance
13.89 mi
Elevation gain
4,150 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,150 ft
Max elevation
2,827 ft
TrailRank 
51
Min elevation
227 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 57 minutes
Time
7 hours 10 minutes
Coordinates
3853
Uploaded
December 23, 2022
Recorded
December 2022
Be the first to clap
Share

near Anoeta, País Vasco (España)

Viewed 70 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofAnoeta-Fraiburu-Ernio Txiki-Txurro-Basagain-Anoeta Photo ofAnoeta-Fraiburu-Ernio Txiki-Txurro-Basagain-Anoeta Photo ofAnoeta-Fraiburu-Ernio Txiki-Txurro-Basagain-Anoeta

Itinerary description

2022-12-22 9,30 7 ordu inguruko ibilbidea.

Erniozabal - Ernio mendilerroaren pare egindako ibilaldia duzu hau. Bide zati handiena bidezidor eta gurdibidetik barrena, baso eta belazeetatik igaroko duzu.

Anoeta herritik Hernialdera igo eta, herriaren erdialdetik pasatzen ez bagara ere, Fraiburu igoko dugu eskuin aldetik daramagun gurdibide batetik. Fraiburura iritsi eta atzera bidera bueltatuko gara pista bat hartu eta Mendagain tontorrera arrimatu arte. Tontorra egin ondoren pista basoan sartuko da eta Alluxeko begiratokiraino eramango gaitu.

Alluxetik aurrera, pista segituan gurdibide eta laster batean ere bidezidor bihurtuko da. Zopiteko tontorarren parean beheko errekara daramagun bidezidorra jarraitu behar dugu. erdi parean, bidegurutze batean, bidea utzi eta ezkerretara joko dugu, Ubeltz mendiaren pareterantz eta basoan sartuko den bidezidorra jarraitu.

Basoko bidea zoragaria zegoen, orbelaz josita, kolore ederrekin,... Bidezidorra Alkizatik erniora dijoan pistarekin bat egin arte jarraituko dugu. bertatikoso gutxi ibilita, berriro basora sartuko gara Itzuregiberri lepoan berriro bidearekin bat egin arte.

Bidea Irumugarrietaraino jarraituko dugu, hor eskuinetara desbideratu eta Ernio Txikiko haitzak egiteko. Azkeneko haitzetik, Lupatzekoa, zuzenen belarditik Irumugarrietatik larraul aldera doan bidezidorrera jetxi eta jarraituko dugu.

Bidezidorra zabaltzen joango zaigu pista bihurtu arteraino. Bidegurutze batean pista utziko dugu eskuinera hartuta eta gurdibideak PR GI-79 tik barrena Alkizaraino eramango gaitu.

Alkizan iturria edota taberna baditugu, indarberritu nahiko bagenu. Asteasu aldera doan errepidea hartu eta segituan kanposantura daraman bidea hartuko dugu. Bide hori jarraituz Txurro mendira iritsiko gara. Erniozabal-Ernio eta Aiztondo bailarara aldera ikusmira onak eskaintzen dizkigu. Bidean aurrera jarraituta Murgil mendia dugu, igoera axkar batean egingo duguna.

Tontorra egin ondoren eta berriro bidera itzulita iparraldera doan gurdibidea jarraituko dugu Agiñalde eta Agiñazpi baserr ondotik pasako garelarik. Baserri errepidetik bidegurutze bateraino jaitsiko gara. Bidegurutzean zuzen aurrera joko dugu, "Muga Ranch" zalditegira daraman bidetik. Aldapa gogor xamarra igotakoan, eskuinera bide zabal bat hartuko dugu, Basagain tontorrera eramango gaituena. Bertan, Burdin Aroko herrixka baten aztarnak daude, hainbat panel informatiboen azalpenekin.

Basagainetik pistan behera egingo dugu leporaino. han bidegurutze bat dugu eta bertan eskuinera abiatzen den bidezidorra jarraituko dugu. Bide hau 100 bat metro beherago pista batekin elkartuko da. Guk pista eskuin aldera jarraituko dugu Anoetako kanposantuarekin bat egin arte. kanposantura iristear gaudenean, ezkerretara behera doan bidea hartuko dugu Anoetako etxeetara iritsi arte.

Behin behean gaudenean, bi aukera ditugu: eskuinetik Alkizako errepidera atera eta hortik Anoetako erdialdera joan edo, ezkerretara jo ondoren Oria ibairaino atera eta hor eskuinera hartuta zuzenean Anoetako tren geltokira iritsi.

Waypoints

PictographTrain stop Altitude 422 ft
Photo ofAnoeta

Anoeta

Anoeta Gipuzkoako herri eta udalerria da, Tolosaldeko eskualdearen erdialdean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainian. Oria ibaiaren erdiko haranean dago, Kantauri itsasotik 20 kilometrora eta probintziako hiriburutik, Donostiatik, 24 kilometrora. Herritarrek komunikazio ona dute (N-1 autobia eta Irun-Madril trenbidea). Honako udalerri hauekin egiten du muga: Irura, Tolosa, Hernialde, Alquiza, Asteasu, Zizurkil eta Villabona. Udalerrian Basagaingo aztarnategi arkeologikoa dago, Burdin Aroko herrixka gotortua. Jarduera ekonomiko nagusia industriala da: metal-eraikuntzen industria modernoak daude, batez ere paperaren eta bere osagarrien makineriara bideratuak. Adin piramide gazte batekin, bere hedapen urbanistikoa dela eta, beharrezko zerbitzu nagusiak ditu (hezkuntza, zerbitzu medikoa, banka eta merkataritza) eta herri garrantzitsuen ondoan dago (Tolosatik 2 km-ra eta Andoaindik 9 km-ra bakarrik, merkataritza- eta administrazio-zentroekin. Udalerriak 4,14 km²-ko azalera eta 1997 biztanle ditu (2016). Oria ibaiak ondoko Irura udalerritik bereizten du. "Unibertsitate" independentea izanik, 1374an Tolosarekin bat egitea erabaki zuen, ondoren 1615ean Hiribildu Titulua eskuratzeko. Herrigunean, San Joan Bataiatzailearen eliza nabarmentzen da. XVI. mendeko eraikina da, XVII. eta XVIII. mendeetako birmoldaketekin eta gurutze-gangekin estalia. Ateaga dorretxea ere badu, armarria duen baserri bikaina. Baserri honetako sei kide ere aritu ziren Errege Etxean. 1888an, Eulalia infantak atsedenaldi bat eman zuen etxe horretan, eta denboraldi horretan Maria Kristina erreginaren bisita jaso zuen. Mendi txangoak egiteko gomendagarria da Ernio eta Uzturre mendietara igotzea. Herritik gertu, landutako harrizko gurutze bat dago, haurrak ibiltzen ikastera eramaten zituena. Herriko jaiak Corpus Christi egunean ospatzen dira. Iturria: https://es.wikipedia.org/wiki/Anoeta

PictographIntersection Altitude 999 ft
Photo ofEskuinera Photo ofEskuinera Photo ofEskuinera

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 1,220 ft
Photo ofEskubitara Photo ofEskubitara Photo ofEskubitara

Eskubitara

Gurdibide zabalean gora egin behar dugu.

PictographSummit Altitude 1,929 ft
Photo ofFraiburu Photo ofFraiburu Photo ofFraiburu

Fraiburu

532 m.

PictographSummit Altitude 2,365 ft
Photo ofMendigain Photo ofMendigain Photo ofMendigain

Mendigain

673 m.

PictographSummit Altitude 2,309 ft
Photo ofAllux Photo ofAllux Photo ofAllux

Allux

Haitz hau Alkiza gainean geratzen den balkoi natural bat da.

PictographRiver Altitude 2,045 ft
Photo ofBasoa Photo ofBasoa Photo ofBasoa

Basoa

PictographWaypoint Altitude 2,132 ft
Photo ofPista Photo ofPista Photo ofPista

Pista

PictographIntersection Altitude 2,411 ft
Photo ofEzkerretara gora, Erniorantz Photo ofEzkerretara gora, Erniorantz Photo ofEzkerretara gora, Erniorantz

Ezkerretara gora, Erniorantz

PictographSummit Altitude 2,782 ft
Photo ofIrumugarrietako harkaitza Photo ofIrumugarrietako harkaitza Photo ofIrumugarrietako harkaitza

Irumugarrietako harkaitza

808 m

PictographSummit Altitude 2,782 ft
Photo ofErniotxiki Photo ofErniotxiki

Erniotxiki

788 m

PictographSummit Altitude 2,785 ft
Photo ofLupatzeko harkaitza Photo ofLupatzeko harkaitza Photo ofLupatzeko harkaitza

Lupatzeko harkaitza

798 m

PictographIntersection Altitude 2,572 ft
Photo ofLarraulgo bidea Photo ofLarraulgo bidea Photo ofLarraulgo bidea

Larraulgo bidea

PictographIntersection Altitude 1,901 ft
Photo ofEskuinera Alkiza aldera Photo ofEskuinera Alkiza aldera Photo ofEskuinera Alkiza aldera

Eskuinera Alkiza aldera

PictographPanorama Altitude 1,667 ft
Photo ofIkuspegia Photo ofIkuspegia Photo ofIkuspegia

Ikuspegia

PictographIntersection Altitude 1,048 ft
Photo ofKruze guztitan eskubitara Photo ofKruze guztitan eskubitara

Kruze guztitan eskubitara

Hemen pare bat aldiz nahastuta ibili nintzen, eroritako zuhaitzakk eta atakak despistatu arazita. Beti eskubitara eta gora. Ataka pasa eta marra zuri-horiak jarraittu ( PR GI- 79 ).

PictographWaypoint Altitude 1,232 ft
Photo ofAlkiza Photo ofAlkiza Photo ofAlkiza

Alkiza

Alkiza Gipuzkoako erdialdeko herri landatarra da, Tolosaldeko ipar-mendebaldean. Donostiatik 27 kilometro hegoaldera. 2016an 346 biztanle zituen, eta horietatik % 88,8 euskaldunak ziren. 1731tik udalerri independentea da, aurretik Tolosaren eta Donostiaren menpe egon zen. Herriko plaza itsas mailatik 340 metrora dago eta bertan daude eskola, udaletxea, frontoia eta parrokia-eliza. Udalerriak 40 baserri eta etxe baino gehiago ditu sakabanatuta. Bertako biztanleei oiloak esaten zaie euskaraz. Herriko jai nagusia irailaren 8a da. Iturria: https://es.wikipedia.org/wiki/Alquiza

PictographSummit Altitude 1,557 ft
Photo ofTxurro Photo ofTxurro Photo ofTxurro

Txurro

429 m.

PictographSummit Altitude 1,511 ft
Photo ofMurgil Photo ofMurgil Photo ofMurgil

Murgil

411 m.

PictographSummit Altitude 1,129 ft
Photo ofBasagain Photo ofBasagain Photo ofBasagain

Basagain

295 m. Bertan egon zen Burdin Aroko herrixka gotortu bat. Informazio gehiago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Basagain

PictographWaypoint Altitude 400 ft
Photo ofAnoeta Photo ofAnoeta

Anoeta

Comments

    You can or this trail