Añorga - Txarrateingo erreka - Unanue Zahar - Bidarte - Aritzeta - Igarako erreka - Aingeru Zaindaria - Agorrane - Mantalin
near Añorga, País Vasco (España)
Viewed 1761 times, downloaded 76 times
Trail photos
Itinerary description
Añorga atera eta Txarrateingo erreka igaroko dugu aspaldi ahaztutako bidetik. Langaren bat edo beste pasa behar da. Unanue Zahar baserrira iritsi eta Errekalde auzo aldera joko dugu, bertako leize zuloaren ondotik pasatzen geralarik. Bidarteko gaina igo eta Usurbil aldera dihoan bideari jarraituko diogu txabola zahar baten ondoan eskubiraz hartuaz. Ez dugu GR ari jarraituko, eskubitara dihoan bidea baizik eta Aritzetako erraustegia egiteko asmoa zegoen zelai ederrera iritsiko gara, langa bat pasa eta Igarako errekaren bazterretik dihoan bidera ailegatuko gara, jarraitu bidea industrigune aldera eta bidegurutzera iristen garenean eskubira joko dugu mendibide batetik, eta baso batera sartuko gara, hura zeharkatu eta Aingeru Zaindariaren baseliza inguruko zelaia zeharakatuko dugu. Illarraberri aldera hartu bidea, eta Errotaburutik Zuhatzuko industriagunera igoko gara, Erein ikastetxe aldera jo eta haren ondoan bide bat ikusiko dugu, bertan terreno pribatua den kartel bat ikusiko dugu, ez kasorik egin, eta Agrrene baserriakin egingo dugu topo. Eskubitara bidezidor bat ateratzen da, hura segi Mantelin baserrira iritsi arte. Ezkerrera hartu bidea, Fakundone baserrian Itsas Alde aldera hartu. Itsas Alderen ondotik eskailera batzuek jeitsi eta Añorga aldera hartuko .dugu
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments