Añorgatxiki -Benturagain-Lugartontorra-Zelaiaundi-Aritzeta-Artxubieta-Txabaleta-Olarrigaina-Elorko gaina-Esperantzaga-Lasarte
near Añorgatxiki, País Vasco (España)
Viewed 16 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Añorgatxikitik Lasartera Usurbil parera luzatuta egindako ibilbidea, bidean TopoEH_eu-ko mapan agertzen diren tontorrak egin ditudalarik.
Ekialdetik mendebaldera Igeldoko mendilerroaren parean doan beste lerrotxo bat dugu, Arratzain - Bordatxo pareraino iritsi naizelarik. Lerroaren bigarren zatia, Bordatxotik Orio bitartekoa, beste irtenaldi baterako utzi dut.
Ibilbidea Añorgatxikitik abiatu dut. Ni kotxez joan naiz baina Euskotrenen geltokitik oso gertu aparkatu dut. Itzuleran pentsatuz, gehien bat.
Nazional 1 eko biribilgunera iritsi eta zuzen aurrera jo dut 50 bat metro aurrerago ezkerretara hartu dudan arte. Hori baino lehenago saiakera pare bat egin dittut etxe tartetik igotzen den gurdibide batetik baina, hesiak alde batetik eta laharrak eta sasiak bestetik atzera errepidera bueltatu behar izan naiz.
Inguru hauetan, hainbeste jabego pribatu dauden leku hauetan, ez da erraza izaten hainbat tontorrera iristea eta zenbaitetan hainbat itzulinguru egin behar izaten dira.
Bidegurutzean ezkerretara hartu eta, langa bat edo beste igaro ondoren, Benturagainera nahiko eroso iritsi naiz. Benturagainetik gero igaro behar nuen bidera iristeko bide zuzena Undaberri baserritik pasatzen da baina, Google Mapsen ikusita nuenez etxe sarrera ate haundi batez itxia zutela, berriro beheko errepidera bueltatu naiz. Errepidean eskubitara bide amaieraraino joan eta han, goiko Moriana plazara iristen diren eskailera mailak daude.
Moriana plazaren ezkerraldetik baserrietara daraman bidea hartu dut. Errepidea jarraituz oso erraz iritsiko gara, lehendabizi, Lugartontorrera eta, jarraian, Zelaiaundiko gainera.
“Aritzetako fuertia” berez ez dago oso urruti baina, autopistaren beste aldean dagoenez, hau azpitik pasa dezakegun tuneleraino iritsi behar gara eta han eskubitara Igarako bidea hartu. Gutxira, eskubitara, langa bat gurutzatu eta autobidearekin parez pare joanez, Aritzetako fuertia tontorrera iritsiko gara.
Berriro autopista azpitik pasatzen den tuneleraino iritsi eta oraingoan, zuzen aurrera eta gora egingo dugu, Usurbilgo Arratzain sagardotegi aldera.
Errepidea kilometro bat gora jarraituta Artxubietako gainera iritsiko gara. Hau ere errepidearen ondoan dago. Garai batean zabortegia izandako arrastoak dauzka. Sasi tartean irekitako bidezidor batetik iritsi daiteke.
Errepidean aurrera jarraituko dugu Arratzain Sagardotegiraino. Hemen, ezkerretara Usurbilera daraman errepidea hartuko dugu. 150 metro aurrerago,m ezkerretara, langa bat ikusiko duzu. Hura igaro eta gurdibidea bukatzear dagoen tokian, eskubitara, hesia gainditu eta azpiko sagastira jetxi behar gara. Sagastia ezkerretara dagoen pinudiaren parean jetxiko dugu beheko zuhaitz iladara iritsi arte. Han, hesia gainetik erraz igarota, era industrialean aldatutako sagasti baean sartuko gara. Ilada zuzen jarraituta, Txabaleta tontorrera iritsiko gara, sagastiaren azpiko ertzean.
Eskubitara jarraituta gurdibide batera iritsiko gara. Gurdibide hori beherantz jarraitu eta zuzen zuzen Olarrigaina tontorrera eramango gaitu. Tontor hau ere beste sagasti industrial baten barruan dago.
Tontorra egin ondoren, atzera bide guztia desegin behar dugu, lehenik Arratzain sagardotegiraino eta, jarraian, Aritzeta parean dagoen eta lehendik igota dugun Zelaiaundiko gainaren pareraino.
Behin Aritzeta pareko bidegurutzeraino iritsita, eskubitara doan errepidean metro gutxi batzuk egingo ditugu, eta ezkerretara Zelaiaundia baserrira daraman gurdibidea hartuko dugu. Baserria inguratuta ukuilu haundirantz doan gurdibidea hartu eta zuzen zuzen Elorko gainera iritsiko gara. Oso tontor kuriosoa dugu hau, ze foso batez inguratutako lauki bat baita. Kuriosoa den arren, ez dut horren inguruko informazio berezirik aukitu.
Hurrengo waikpointean erakusten dudan bezala, Elorko gainetik Donostia-Usurbil errepideraino jaisten digun bideak, behe-behe aldean kandaduz itxitako ate handi bat dauka, argazkian ikusten den bezala, salto egiteko ere dezente kostatzen dena, hankak jartzeko toki errazik ez baitu. HORI EZ IGAROTZEKO, ATZERA ZELAIAUNDIKO GAINAREN ONDOKO ERREPIDERAINO ITZULI ETA BERTATIK JETXI BEHARKO ZENUKE.
Bide hori errepide nagusian Txikierdira doan bidegurutzeraino jaisten da. Ia behera iritsitakoan, langa bat gainetik pasa dut ( hau ere kandaduaz itxita zegoen ) eta oso era errazean Esperantzagaina tontorrera igo naiz.
Berriro behera jetxi eta oso era errazean, Urbil zentro komertzial ondotik pasata, Lasarteko Tren geltokira iritsiko gara.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments